Ireki menu nagusia

Richard Thorpe, jaiotza-izenez Rollo Smolt (Hutchinson, Kansas, 1896ko otsailaren 24a - 1991ko maiatzaren 1a) estatubatuar zinema zuzendari bat izan zen. Music-halleko antzezlea izan ondoren 1923an hasi zen filmak egiten. Metro Goldwing Mayer produkzio-etxerako lan egin zuen batez ere. Genero guztiak landuagatik, western eta, batez ere, abenturazko filmetan maisu izan zen. Filmak: Last of the Pagans (1935, Azken paganoa), Tarzan Escapes (1936, Tarzan ihesi), Night Must Fall (1937, Iluntzean), Ivanhoe (1952), The Prisoner of Zenda (1952, Zendako presoa), All the Brothers Were Valiant (1953, Anaia guztiak ausartak ziren), Knights of the Round Table (1954, Mahai biribileko zaldunak), The Adventures of Quentin Durward (1955, Quentin Durwarden abenturak).

Richard Thorpe
Richard Thorpe Cheating Cheaters (1934) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Kansas1896ko otsailaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Kalifornia1991ko maiatzaren 1a (95 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta gidoilaria
IMDb nm0861703

ErreferentziakAldatu