Around the World with Orson Welles
Around the World with Orson Welles Orson Wellesek sortutako telesail britainiarra da. Lehendabizikoz ITVek eman zuen 1955. urtean, sei ataletan banatuta. Telesailean, Wellesek Jean Cocteau eta Juliette Gréco bisitatu zituen Parisen, Kenneth Tynan eta Elaine Dundyrekin batera zezenketa bat ikusi zuen Madrilen eta Euskal Herria bisitatu zuen.[1]
Around the World with Orson Welles | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | Around the World with Orson Welles |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama eta film dokumentala |
Iraupena | 26 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Orson Welles |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1955 |
Autorea The Land of the Basques dokumentalean gizaseme euskaldunaren espiritura hurbiltzen ahaleginduko da bere bizitzaren bidez, lanaren bitartez eta jokuetaz baliatuz.[2]
Miñan liburua euskaratik ingelesera itzuli eta liburua antzerkirako moldatu zuen Timberlake Wertenbakerren gurasoak (Chris and Lael) izan ziren Euskal Herrira Orson Welles erakarri zutenak, eta Wellesek "Around the world with Orson Welles" miniserieko bi dokumental grabatu zituen Euskal Herrian ("La Pelote Basque" eta "The Land of the Basques").[3][4][5][6] Horietako batean elkarrizketa luze bat izan zuten Orson Wellesek eta Lael Wertenbaker, Tim-en ama, Euskal Herriko bizimoduari buruz, euskarari buruz, eta familia hark umeak ingeles kulturatik kanpo hezteko egin zuen aukeraz.[7]
Atalak
aldatu- "Pays Basque I (The Basque Country)", 1955eko urriaren 7an emana[5][6]
- "Pays Basque II (La Pelote basque)", 1955eko urriaren 21ean emana
- "Revisiting Vienna", 1955eko azaroaren 4an emana
- "St.-Germain-des-Prés", 1955eko azaroaren 18an emana
- "Chelsea Pensioners", 1955eko abenduaren 2an emana
- "Madrid Bullfight", 1955eko abenduaren 16an emana
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berthomé, Jean-Pierre; Thomas, Francois. (2008). Orson Welles at Work. Londres: Phaidon ISBN 9780714845838..
- ↑ Euskadiko Filmategia. Around the world with Orson Welles. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Etxeleku, Iñaki. (2024-10-16). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
- ↑ Ibarra, Andrea; Larre, Ximun. (2024-10-15). «'Miñan' antzezlan bilakatzeko «bide luzea» aurkeztu dute Saran» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
- ↑ a b Around the World with Orson Welles (TV Mini Series 1955) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ a b (Ingelesez) Welles, Orson. (1955). «"The Land of the Basques", Sei kapitulu zituen "Around the world with Orson Welles" TV miniserieko kapitulu bat.» www.dailymotion.com (Dailymotion) (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ soulprawn. (2009-06-19). Orson Welles on the Basque Country - Part 2 of 6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Telesailaren profila IMDBn