John Guillermin (Londres, Ingalaterra, 1925eko azaroaren 11Topanga, Kalifornia, 2015eko irailaren 27a) britainiar zinemagilea izan zen.

John Guillermin
Bizitza
JaiotzaLondres1925eko azaroaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaTopanga (Kalifornia)2015eko irailaren 27a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maureen Connell (en) Itzuli  (1956ko uztailaren 20a -
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea

IMDB: nm0347086 Allocine: 2184 Allmovie: p92865 TCM: 77937 TV.com: people/john-guillermin
Find a Grave: 153076586 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bigarren Mundu Gerran egin zituen zinemagintzan lehen urratsak, Frantzian dokumentalak filmatuz britainiar indar armatuentzat. Hollywoodera jo zuen gero, eta lehenbiziko filma, Lau egun (1951), antzerki-obra baten egokitzapena izan zen. Ostera, haurrentzako filmak (Abentura Hopfieldsen, 1954), komediak (Miss Robin Hood, 1952) eta thrillerrak (Bi lagun parrandan, 1950; Ingalatarrerako Bankuaren lapurreta, 1960) egin zituen, besteak beste. 1959an, Tarzanen abentura handia filmatu zuen —Sean Connery zen protagonistetako bat—, eta, 1962an, "Tarzan Indian". Gerrako filmak ere egin zituen, "Arrano urdinak" (1966), besteak beste. Arrakasta eta ospea film katastrofista batek ekarri zion 1974an: The Towering Inferno. Handik lau urtera, 1878an, Efektu Berezien Oscar saria eskuratu zuen King Kong filmarekin. Urte berean egin zuen "Heriotza Nilo Ibaian", Agatha Christieren eleberri ezagun batean oinarritua: Jantzi Onenen Oscarra eman zioten. Beste film aipagarri batzuk: Hegazkin-bahiketa (1972), Shaft Afrikan (1973) eta King Kong II (1987).

Euskal Herrian aldatu

1956an Mundaka udalerrian Thunderstorm (Trumoi Ekaitza) filmatu zuen.

Erreferentziak aldatu