The Vikings (1958ko filma)
The Vikings (euskaraz: «Bikingoak») 1958ko abenturazko filma da, Edison Marshallen The Vikings eleberriaren egokitzapena, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Eleberria eta filma Ragnar Lodbrok buruzagi bikingoaren eta haren semeen sagetan oinarriturik daude. Kirk Douglas, Tony Curtis, Janet Leigh, Ernest Borgnine, James Donald, Alexander Knox eta Frank Thring izan ziren aktore nagusiak, eta Orson Wellesek ipini zuen narratzailearen ahotsa.
Nagusiki Norvegiako Maurangerfjorden fiordoan filmatu zen, eta Aellaren gazteluko eszenak Britaniako Fort-la-Latten.
Argumentua
aldatuGoi Erdi Aroan, bikingo edo normandiarrek (iparraldeko gizonek) Odin gurtzen zuten, gerraren jainkoa, eta hark gidatu ohi zituen itsasoan zehar egiten zituzten harpilaketa bidaldietan. Einar (Kirk Douglas) eta Erik (Tony Curtis), Ragnar (Ernest Borgnine) errege bikingoaren semeak dira, nahiz eta haiek ez jakin. Elkar gorrotatzen badute ere, elkarlanean aritu beharko dute, Northumberlandeko Aella erregeak (Frank Thring) preso duen Morgana printzesa (Janet Leigh) askatzeko.
Aktoreak
aldatu- Kirk Douglas: Einar.
- Tony Curtis: Erik.
- Ernest Borgnine: Ragnar.
- Janet Leigh: Morgana.
- James Donald: Egbert.
- Alexander Knox: Mosén Godwin.
- Maxine Audley: Enid.
- Frank Thring: Aella.
- Eileen Way: Kitala.
- Edric Connor: Sandpiper.
- Dandy Nichols: Bridget.
- Per Buckhøj: Bjorn.
- Orson Welles: Narratzailea (ahotsa).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Vikings, imdb.com