Traineru bizkaitarren Liga

traineru liga

Traineru bizkaitarren Liga 1997an eta 1999an arraun elkarte bizkaitarrek jokatu zuten ligaren bi edizioen izena da. Ondarroak irabazi zuen aurrenekoa eta Urdaibaik bigarrena.

Traineru bizkaitarren Liga
Sorrera 1997
Antolatzailea Bizkaiko Arraunketa Federazioa
Garaipen gehien Euskal Herria Ondarroa (1997)
Euskal Herria Urdaibai (1999)
Azken ekitaldia 1999

1997 denboraldia aldatu

Sorrera aldatu

Gipuzkoarrekin haserreturik elkarte bizkaitarrek Liga propioa sortzea erabaki zuten jadanik eratuta zegoen Euskal Ligari boikota egin asmoz. Hala ere hiru klubek bi ligatan hartu zuten parte: Raspasek, Arkotek eta San Nikolasek. Hamabi taldek hartu zuten parte eta hamaika estropada izan ziren puntuagarriak. Estropadetan talde gipuzkoar eta kantabriarrak ere aritu izan ziren gonbidatu gisa lehian.

Bestalde aipatu behar da Kaikuk 69 puntu lortu zituen, baina arraunlari baten fitxa arauzkoa ez zenez, honek parte harturiko estropadetako puntuak kendu zitzaizkiola.

Sailkapena aldatu

Postua Elkartea Puntuak
1      Ondarroa 94
2      Raspas 87
3      Arkote 86
4      Santurtzi 75
5      Isuntza 72
6      San Nikolas 65
7      Zierbena 57
8      Lutxana 51
9      Elantxobe 45
10      Algorta 31
11      Iberia 25
12      Kaiku 17

1999 denboraldia aldatu

Urtebeteko adiskidetzearen ondoren berriz sortu ziren gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko liskarrak eta oraingoan Bizkaitarren Liga birrantolatzeaz gain, estropada hauek bizkaitarrenak bakarrik izan ziren, traineru guztiak Lekeition, Kontxan eta Nerbioiko bukaerako bi banderetan baino elkartu ez zirelarik. Euskadiko Txapelketa ere elkarrekin egitekoak ziren baina talde bizkaitar gehienek uko egin zioten parte hartzeari. 11 traineruk osatu zuten liga eta 13 estropada jokatu ziren. Urte hontako irabazlea Urdaibai izan zen, eta ondoren izugarrizko sorpresa eman zuen Kontxako Banderan hirugarren gelditzean. Isuntza ere sartu zen Kontxan, Liga honen maila ona zela erakutsiz. Ondarroak ez zuen ordea bere probintziako taldeen ildoa jarraitu eta gipuzkoarrekin lehiatu zen Euskal B Ligan.

Estropadak aldatu

  1. Urdaibaik 8 garaipen
  2. Isuntzak 3 garaipen
  3. Kaikuk garaipen bat
  4. Santurtzik garaipen bat

Sailkapena aldatu

Postua Elkartea Puntuak
1      Urdaibai 117
2      Isuntza 110
3      Santurtzi 98
4      Kaiku 86
5      Arkote 79
6      Lutxana 76
7      Algorta 74
8      Zierbena 59
9      San Nikolas 33
10      Santurtzi B 32
11      Urdaibai B 22

Kanpo estekak aldatu