ETE Liga Emakumezkoen Traineruen Elkarteak sortutako arraun liga da. Bigarren mailako Liga da, Emakumezkoen Traineru Ligaren ondoren, eta Euskal Herriko eta Kantabriako traineruek hartzen dute parte. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligaren oinordekoa da.

ETE Liga
Sorrera 2018
Antolatzailea Emakumezkoen Traineruen Elkartea
Garaipen gehien Euskal Herria Tolosaldea (2)
Azken ekitaldia 2022
Irabazlea(k) Euskal Herria Hondarribia
Jokoan Gnome globe current event.svg 2022
Webgunea webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Emakumezkoen traineruak sortu zirenean selekzioek hartu zuten parte estropadetan. Gipuzkoan arraunlari ugari izanik taldeen traineruak osatu ziren, kasu batzuetan bi kluben arteko elkarketaz, Getaria-Tolosa esate baterako. Horregatik kluben arteko liga bat osatu beharra ikusi zen eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga sortu zen 2010 urtean, Gipuzkoako Diputazioaren babesean. Bizkaitar eta kantabriar talde bakanek ere bertan hartu zuten parte, hasieran gonbidatu gisa eta ondoren partaide gisa.

2016tik aurrera Gipuzkoatik kanpoko taldeak ere ugaritu ziren eta zikloa amaitutzat emanez 2018an KAE Ligaren egituraren antzeko ETE Liga eratu zen.

EgituraAldatu

2018ko denboraldi hasieran, aurreneko denboraldia izanik, Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokatu ziren eta lau onenek saria lortu zuten. Euskotren Ligarako sailkatu ez zirenek jokatu zuten ETE Liga.

Denboraldiaren amaieran aurreneko bi traineruek, Galiziako Ligako aurreneko biek eta Euskotren Ligako azkenak play-offa jokatzen dute.

PalmaresaAldatu

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea
2018   Donostiarra Hibaika Deustu Donostiarra
2019   Hibaika Zumaia Deustu inor ez
2020   Tolosaldea Hibaika Zumaia inor ez
2021   Tolosaldea Deustu Hibaika Tolosaldea
2022   Hondarribia Hibaika Deustu Hondarribia eta Hibaika

DatuakAldatu

 
Donostiarrak irabazi zuen 2018ko ETE Liga.
 
Hibaikak irabazi zuen 2019ko ETE Liga.
 
Tolosaldea, 2020ko ETE Ligan.
 
Hondarribia eta Hibaika izan ziren onenak 2022ko ETE Ligan eta mailaz igo ziren.

LigakAldatu

Urtea Taldeak Estropadak
2018 9 13
2019 11 15
2020 9 12
2021 11 15
2022 9 15

PostuakAldatu

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarren
     Tolosaldea 2 0 0
     Hibaika 1 3 1
     Donostiarra 1 0 0
     Hondarribia 1 0 0
     Deustu 0 1 3
     Zumaia 0 1 1

PatroiakAldatu

Patroia Garaipenak Urteak
Aiora Sorozabal 2 2020, 2021
Inder Paredes 1 2018
Zuriñe Alberdi 1 2019
Miren Garmendia 1 2022

Parte hartzeakAldatu

Taldea Parte hartzeak Urteak
     Hibaika 5 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
     Deustu 5 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
     Ondarroa 5 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
     Tolosaldea 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Isuntza 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Lapurdi 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Zumaia 4 2019, 2020, 2021, 2022
     San Juan 3 2019, 2020, 2021
     Hernani 3 2018, 2019, 2022
     Kaiku 2 2018, 2019
     Colindres 2 2018, 2019
     Lutxana 2 2020, 2021
     Zarautz 2 2021, 2022
     Castreña 2 2021, 2022
     Donostiarra 1 2018
     Hondarribia 1 2022
     Portugalete 1 2022

Irabazitako banderakAldatu

2022an eguneratua.

Taldeak Banderak
     Tolosaldea 21
     Hibaika 15
     Hondarribia 9
     Donostiarra 7
     Zumaia 7
     Deustu 5
     Orio 1
     San Juan 1

EkitaldiakAldatu

2018: I ETE LigaAldatu

Sailkapen estropada jokatu artean 13 taldek eman zuten izena ETE Ligan. Euskotren Ligarako lau talde sailkatu ziren (San Juan, Orio, Arraun Lagunak eta Hondarribia), horrela beraz gainerako bederatzi taldeek osatu zuten ETE Liga.

13 estropadak osatu zuten ETE Liga. Sailkapenerako erabili zen Portugaleteko Bandera Oriok irabazi zuen, izena emandako talde guztiek hartu baitzuten parte. Hurrengo 12etan ETE Ligako traineruak soilik aritu ziren.

Donostiarra izan zen irabazlea eta play-offetan Euskotren Ligara igotzea lortu zuen. Hondarribiari jeistea tokatzen zitzaion baina 2019 urterako San Juanek maila gorenari uko egin zionez Hondarribia Euskotren Ligan mantendu zen.

Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1   Donostiarra Torrekua I Inder Paredes 99 7: Donostiarra, Orio, Lekeitio, Pasaia,
Ondarroa, Donostia Aste Nagusia, Colindres
2   Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi 93 3: Camargo, Txingudi, Plentzia
3   Deustu Tomatera Aiala Uribelarrea 89 1: Bilbo Hiria
4   Tolosaldea Enbata Laiene Eizagirre 70 1: Errenteria
5   Kaiku Bizkaitarra Iraide Ruiz 65
6   Hernani Maialen Jone Pastor 51
7   Lea Artibai* Lea-Artibai Nahia Aboitiz 36
8   Lapurdi Ipar Haizea Pauline Delqué 20
9   Colindres San Ginés Julia Rodriguez 17

2019: II ETE LigaAldatu

11 taldek eman zuten izena, tartean eraberrituriko San Juan eta hiru urteren ondoren berriz uretaratu zen Zumaia, biak ere Euskotren Ligako txapeldun izandakoak.

Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1   Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi 150 7: Igartza, Adegi, Donibane-Ziburu, Baiona,
Ondarroa, Castro, Errenteria
2   Zumaia Telmo Deun Eneritz Diez 143 5: Portugalete, Orio, Lekeitio, Pasaia,
Zumaia
3   Deustu Tomatera Zuberoa Egurrola 115 1: Sestao
4   Tolosaldea Enbata Laiene Eizagirre 111 1: Colindres
5   San Juan Batelerak Maider Etxaniz 110 1: Bilbo
6   Kaiku Bizkaitarra Iraide Ruiz 105
7   Isuntza Lekittarra Nahia Aboitiz 85
8   Hernani Maialen Intza Larburu 75
9   Ondarroa Antiguako Ama Nagore Osoro 46
10   Lapurdi Xubero Joana Halsouet 34
11   Colindres San Ginés Julia Rodriguez 16

2020: III ETE LigaAldatu

Bederatzi arraun taldek eman zuten izena. Iaztik Kaikuk, Hernanik eta Colindresek baja eman zuten eta berrikuntza nagusia Lutxana izan zen, aurrenekoz emakumezkoen trainerua osatzea lortu baitzuen.

Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1   Tolosaldea Tolosaldea Aiora Sorozabal 105 9: Tolosaldea, Errenteria, Zumaia, Adegi,
Ondarroa, Donibane Ziburu, Bilbo, Erandio,
Comercio Castro
2   Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi
Inge Ugarte
78 1: Rosmi
3   Zumaia Telmo Deun Eneritz Diez 77 1: Santander
4   Ondarroa Antiguako Ama Nagore Osoro 74 1: Castro Urdiales
5   Deustu Tomatera Aiala Uribelarrea 66
6   San Juan Batelerak Maider Etxaniz 61
7   Isuntza Lekittarra Nahia Aboitiz
Irati Zendoia
37
8   Lutxana Ederra Leire Tremiño
Iratxe Ortiz de Pinedo
29
9   Lapurdi Xubero Joana Halsouet 11

2021: IV ETE LigaAldatu

Hamaika arraun taldek eman zuten izena. 2021eko debutariak Zarautz eta Castreña izan ziren. COVID-19 pandemiaren eraginez hainbat traineruk ezin izan zuten estropada guztiak lehiatu eta hori konpontze aldera sailkapena zehazteko koefizienteak erabiltzea adostu zen.

Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1   Tolosaldea Tolosaldea Aiora Sorozabal 10,57 10: Tolosaldea, Adegi, Donibane Loh., Sestao, Lekeitio,
Zumaia, Ondarroa, Zarautz, Bilbo, Erandio
2   Deustu Tomatera Jone Garcia de Andoin
Zuberoa Egurrola
9,71 2: Galarragaren omenaldia, Donostiarra
3   Hibaika Madalen Inge Ugarte
Zuriñe Alberdi
9,36 2: Errenteria, Castro Urdiales
4   San Juan Batelerak Maider Etxaniz 7,36
5   Zumaia Telmo Deun Eneritz Diez
Amane Jimenez
7,21
6   Ondarroa Antiguako Ama Nagore Osoro
Nora Markuerkiaga
6,43
7   Isuntza Lekittarra Irati Zendoia 4,77
8   Lutxana Ederra Irantzu Perez de Anuzita
Irati Ortiz de Pinedo
3,77
9   Zarautz Enbata Ane Carrera 3,50
10   Lapurdi Xubero Oihane Goenaga
Joana Halsouet
2,50
11   Castreña La Marinera Sara Ahedo 1,23

2022: V ETE LigaAldatu

Bederatzi arraun taldek eman zuten izena. Aipatzekoa da San Juanek ezin izan zuela trainerua osatu, eta Lapurdi eta Isuntza ere baja izan ziren. Alderantziz Hernani itzuli zen eta Portugaletek debuta egin zuen. Hauei Euskotren Ligatik jeitsitako Hondarribia gehitu zitzaien.

Ekitaldi hau berezia izan zen; Emakumezkoen Traineru Liga handitzeko erabakia hartu zenez, denboraldiaren amaieran lehen bi traineruak Euskotren Ligara igo ziren (Hondarribia eta Hibaika) eta hirugarrenak play-offa jokatuko du.

Postua Elkartea Trainerua Patroia Puntuak Banderak
1   Hondarribia Ama Guadalupekoa Miren Garmendia 126 9: Hernani, Zumaia, Portugalete, Pedreña, Camargo,
Ondarroa, Txingudi, Castro, Zarautz, Castro
2   Hibaika Madalen Zuriñe Alberdi
Inge Ugarte
119 2: Challenge Castro, Portugalete (1j), Errenteria
3   Deustu Tomatera Denise Perez
Marta Barquin
98 1: Bilbo
4   Zumaia Telmo Deun Amane Jimenez 86 1: Donibane-Ziburu
5   Ondarroa Antiguako Ama Naroa Goikoetxea 70
6   Zarautz Enbata Ane Carrera 68
7   Hernani Maialen Amaia Apezetxea
Naia Peñagarikano
62
8   Castreña La Marinera Eneritz Diez 28
9   Portugalete Jarrillera Ziortza Urberuaga 18

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu