Hard rock
Hard rock (ingelesez rock gogorra esan nahi du) 1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigeneroa da, garage, psikodelia eta blues rock mugimenduekin hasi zena. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ezaugarri nagusiak ditu.
1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen taldeei esker. 1980ko hamarkadan, zenbait hard rock talde sustraietatik aldendu eta pop rockera pasa ziren,[1] besteak jatorrizko soinura itzuli ziren bitartean.[2] Garai haietan, zenbait taldek arrakasta komertzial handia lortu zuten, Bon Jovi edo Def Leppard bezalako glam metal taldeak edo Guns N' Roses bezalakoek. 1990eko hamarkadan, grunge eta britpop mugimenduen arrakastari esker, hard rockak arrakasta galdu zuen.
Hala ere, 2000ko hamarkadan, zenbait post-grunge taldek jatorrizko hard rock soinura berreskuratu zuten, 1970eko eta 1980ko zenbait taldek bere betiko jarrerari eutsi zioten bitartean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ V. Bogdanov, C. Woodstra & S. T. Erlewine. (2002). All Music Guide to Rock: the Definitive Guide to Rock, Pop, and Soul. (3. argitaraldia) Milwaukee, WI: Backbeat Books, 903–5 or. ISBN 0-87930-653-X..
- ↑ V. Bogdanov, C. Woodstra & S. T. Erlewine. (2002). All Music Guide to Rock: the Definitive Guide to Rock, Pop, and Soul. (3. argitaraldia) Milwaukee, WI: Backbeat Books, 966 or. ISBN 0-87930-653-X..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |