Reba Nell McEntire (McAlester, Oklahoma; 1955eko martxoaren 28a) estatubatuar abeslari eta aktorea da. Country musikaren adierazlerik handienetakotzat jotzen da, eta abeslari gisa debuta egin zuen institutuan egon zen bitartean, zuzeneko aurkezpenak eginez irratsaioetan eta rodeoetan. Bere emanaldietako batek, Oklahoma Cityko rodeo batean eskainitako ikuskizun batek, Red Steagall musikariaren arreta piztu zuen, Nashville- ra (Tennessee) lekualdatzen lagundu zion eta handik gutxira 1975ean Mercury Records diskoetxearekin kontratua lortu zuen. Mercuryren babesarekin, bere lehen diskoa kaleratu zuen 1977an, Reba McEntire, eta estudioko beste bost disko argitaratuko zituen 1983ra arte.

Reba McEntire

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReba Nell McEntire
JaiotzaMcAlester1955eko martxoaren 28a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar zuria
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Narvel Blackstock  2015)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSoutheastern Oklahoma State University (en) Itzuli
Oklahoma State University–Stillwater (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakcountry singer (en) Itzuli, aktorea, ahots-aktorea eta estudioko musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Reba
Genero artistikoacountrya
gospela
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaMercury Records
MCA Nashville
Nash Icon Records (en) Itzuli
Big Machine Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

reba.com
IMDB: nm0005207 Allocine: 12729 Allmovie: p102083 TV.com: people/reba-mcentire IBDB: 79696
Facebook: reba Twitter: reba Instagram: reba MySpace: rebamcentire Youtube: UCGXGYb_04vkGQ9_7HXTywsw TikTok: reba Spotify: 02rd0anEWfMtF7iMku9uor iTunes: 48529 Musicbrainz: 3ec17e85-9284-4f4c-8831-4e56c2354cdb Songkick: 531293 Discogs: 110245 Allmusic: mn0000409968 Deezer: 7503 Edit the value on Wikidata

1983an, MCA Nashville Records zigiluarekin kontratua sinatu zuen, eta horrekin disko eta single sorta argitaratu zuen, 1980an eta 1990eko hamarkadetan izugarrizko ospea topatu zuelarik. Bere arrakasta handienak honakoak dira: "How Blue", "Somebody Should Leave", "Whoever's in New England", "Little Rock", "The Last One Know", "One Promise Too Late", "Love Will Find Its Way to You", "Rumor Has it" eta "For My Broken Heart". 29 disko argitaratu ditu, 50 milioi kopia baino gehiago saldu eta AEBetako zerrendetan 21 lehen postu lortu ditu.

Aktore gisa egin duen ibilbideari dagokionez, McEntirek zortzi filmetan parte hartu du, Broadwayko bi antzezlanetan, telebistako sei filmetan eta Reba (2001-2007) sitcom-ean parte hartu du, bere lan laudatuena, komedia edo musikaleko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo sarirako ere izendatua izan zelarik.

Karrera musikala

aldatu

Azaroan McEntirek Mercury diskoetxetik banandu zela iragarri zuen, ia hogei disko grabatu bi hamarkada baino gehiagotan diskoetxe horrekin eta bi Grammy sari jaso ondoren. Denbora horretan guztian, abeslariaren diskoen 67 milioi kopia nazioartean saldu zirela agerian geratu zen. Handik gutxira, Big Machine Records-en filiala den Valory Music Group-ekin kontratua sinatu zuen.

Bere hogeita laugarren albuma eta Valory-ren babesarekin kaleratu zuen lehenengoa Keep On Loving You izan zen, 2009ko abuztuaren 1ean argitaratua.

Aktore karrera

aldatu

1975-1984: karrerako lehen urteak

aldatu

1980ko hamarkadaren amaieran, McEntireren bideoklip asko kritikari askok "film txiki" gisa ikusi zituzten. Horietan, pertsonaia desberdinak antzeztu zituen, eta horrek bere bideoak urte horietan beste artista batzuek kaleratutakoetatik desberdintzen zituen. Geroago, antzezteko interesa erakusten hasi zen eta 1989an, noizbehinka aurkezle gisa agertu zen AEBetako ABC nerwork kateak emititutako Good Morning America albistegian.

Zineman debuta 1990ean egin zuen Tremors filmean, eta Heather Gummer-en papera egin zuen. Kritika positiboak jaso zituen bere interpretazioagatik eta bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Saturn sariaren izendapena lortu zuen.[1] [2] Aurkezpen horren ondoren The Gambler Returns: The Luck of the Draw filma aurkeztu zen, non Kenny Rogers eta Burt Reynolds-ekin eszena partekatu zuen; eta North film luzea, Rob Reiner-ena, non Elijah Wood, Bruce Willis, Jason Alexander eta Julia Louis-Dreyfus-ekin batera lan egin zuen; eta Penelope Spheeris-ek zuzendutako The Little Rascals filma, kritika negatiboak jaso zituena.[3]

Era berean, artistak Is There Life Out There? filmean parte hartu zuen, izen bereko abestian oinarritutako telebistako filma. Hurrengo urtean, Emmy sarirako izendatutako Buffalo Girls telefilmean agertu zen, Calamity Jane dantzariaren bizitza kontatzen duena (Anjelica Hustonek antzeztua). Han, McEntirek Janeren lagun onenaren papera egin zuen, Annie Oakley.[4] 1998an, Lizzie Brooks-en papera egin zuen Forever Love filmean, izen bereko abestian oinarritutako telebistako filma.[5]

2000-2007: Broadway eta Reba saila

aldatu

2001 eta 2007 artean, McEntire-k Reba sitcom-ean izan zen protagonista, AEBetako WB network katean sei denboralditan egon zena. Han Reba Hart-en papera egin zuen, dibortziatu ondoren bere bi seme txikienak eta bere alaba zaharrena, Batxilergoko mutil-lagunak haurdun geratzen dena, hazteko misio zailari aurre egin behar dion etxekoandrearena. Ikuskizun honetan egindako lanagatik kritika positiboak jaso zituen hainbat iturritatik. 2004an komediako aktore onenaren Urrezko Globorako izendatu zuten.

Diskografia

aldatu

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Eder, Bruce. Tremors. .
  2. Albertson, Cammila. Reba McEntire > Biography [Allmovie. ].
  3. Armstrong, Derek. North > Review. .
  4. McCallion, Bernadette. Buffalo Girls. .
  5. Reba McEntire Stars in Forever Love. .

Bibliografia

aldatu
  • Carter, Tom; McEntire, Reba (1994). Reba: My Story. New York: Bantam Books. ISBN 978-0-553-09607-1.
  • Oermann, Robert K.; Bufwack, Mary A. (2003). Finding Her Voice: Women in Country Music: 1800–2000. Nashville, TN: The Country Music Press & Vanderbilt University Press. ISBN 0-8265-1432-4.
  • Wolff, Kurt (2000). Country Music: The Rough Guide. London: Penguin Books. ISBN 1-85828-534-8.
  • McEntire, Reba (1999). Comfort from a Country Quilt: Finding New Inspiration and Strength from Old-Fashioned Values. New York: Bantam Books. ISBN 978-0-553-10794-4.

Kanpo estekak

aldatu