Gloria Estefan
Gloria Estefan (Habana, Kuba, 1957ko irailaren 1a) abeslaria da. Jatorriz kubatarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. 1960an, Miamira aldatu eta musika ikasten hasi zen. 1980ko hamarraldian lortu zuen ospea, Miami Sound Machine taldeko abeslari gisa, baina bakarka egindako lanarengatik da, batez ere, ezaguna. 1989an grabatu zuen bakarkako lehen diskoa, eta harrezkero grabatutakoekin hainbat sari irabazi ditu; Zazpi Grammy sari irabazi ditu orain arte. Dinamismo handiko interpretea da; gaztelaniaz eta ingelesez abesten du, eta bere lanetan erritmo latinoak eta Estatu Batuetako pop musikakoak bateratzen ditu.
Diskografia
aldatuEstudio-albumak
aldatu- 1989: Cuts Both Ways
- 1991: Into the Light
- 1993: Mi tierra
- 1993: Christmas through Your Eyes
- 1994: Hold Me, Thrill Me, Kiss Me
- 1995: Abriendo puertas
- 1996: Destiny
- 1998: Gloria!
- 2000: Alma caribeña
- 2003: Unwrapped
- 2007: 90 millas
- 2011: Miss Little Havana
- 2013: The Standards
Bildumak
aldatu- 1993: Gloria Estefan Greatest Hits
- 1997: Best of Gloria Estefan
- 2002: Gloria Estefan Greatest Hits vol. 2
- 2006: The Essential Gloria Estefan
- 2010: The Essential Gloria Estefan 3.0
- 2020: Brazil305
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.