Alepo
Alepo[1] (arabieraz: ﺣﻠﺐ; turkieraz: Halep; azerbaijaneraz: Hәlәp) Siria ipar-mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 2004an Siriako hiririk handiena zen, 2.132.000 biztanlerekin[2].
Alepo ﺣَﻠَﺐ Helep Halep ܚܠܒ | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Alepo eskualdea |
Siriako barrutia | Mount Simeon District |
Izen ofiziala | حلب |
Jatorrizko izena | ﺣَﻠَﺐ Helep Halep ܚܠܒ |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°12′N 37°10′E / 36.2°N 37.16°E |
Azalera | 190 km² |
Altuera | 379 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.003.671 (2021) 86.890 (2020) |
Dentsitatea | 10.546 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. V. milurtekoa |
Telefono aurrizkia | 021 |
Ordu eremua | UTC+02:00, Ekialdeko Europako Ordua eta UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Lyon, Gaziantep, Brest eta Osmangazi (en) |
Hizkuntza ofiziala | arabiera |
aleppo.gov.sy |
K. a. 5000 urtetik jendea bizi da bertan eta, beraz, jarraian populatuta egon den hiririk zaharrenetarikoa da. Kokapen estrategikoa du Mediterraneo itsasoaren eta Eufrates ibaiaren arteko bidean. Industria eta merkataritza gune garrantzitsua da. Ospetsua da bertako Alepoko xaboia, oliba olioz eginikoa. Meskita zaharrak (XI eta XIII. mendekoak) daude. Bazar famatua du. 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Alepoko Hiri Zaharra[3]
Historia
aldatuHititen inperioaren garaiko hiri hau, asiriar, mazedoniar, erromatar eta pertsiarren esku egon ondoan, arabiarrek hartu eta islamera bihurtu zuten. 1029. urtean, egun ezagutzen dugun zitadela islamikoa egin zuten. Askatasun aldiak izan bazituen ere, arabiar dinastiek lehenik (VII.-XVI. mendeak) eta otomandarrek ondoren (1516-1920) eduki zuten luzaroan mendean. 1920-1924 urteetan burujabea izan zen, Alepoko Estatua osatuz. 1924. urtean kolonizatzaile frantsesek Siriaren eskualde bihurtu zuten.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Alepo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17 | 21 | 31 | 34 | 41 | 47 | 46 | 43 | 41 | 37 | 30 | 18 | 47 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10 | 13 | 18 | 24 | 29 | 34 | 36 | 36 | 33 | 27 | 19 | 12 | 24 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 6.8 | 11.0 | 15.7 | 20.5 | 25.2 | 29.1 | 29.5 | 24.7 | 19.8 | 12.3 | 6.0 | 17,2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 3 | 4 | 9 | 13 | 17 | 21 | 21 | 15 | 12 | 7 | 3 | 11 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -13 | -10 | -7 | -2 | 0 | 9 | 16 | 15 | 7 | 5 | -3 | -8 | -13 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 89 | 64 | 38 | 28 | 8 | 3 | 0 | 0 | 0 | 25 | 56 | 84 | 395 |
Eguzki orduak | 120.9 | 140.0 | 198.4 | 243.0 | 319.3 | 366.0 | 387.5 | 365.8 | 303.0 | 244.9 | 186.0 | 127.1 | 3001.9 |
Iturria: BBC Weather[4] |
Barrutiak
aldatuAlepo hainbat barrutitan banatuta dago:
Zitadela inguruko auzo zaharrak, antzinako hiriko harresien barnean:
- Al-A'ajam الأعجام
- Altunbogha ألتونبوغا
- Aqabeh العقبة
- Bayadah البياضة
- Farafira الفرافرة
- Jalloum الجلوم
- Al-Qasileh القصيلة
- Qal'at al-Sharif قلعة الشريف
- Sahet Bizzeh ساحة بزة
Zitadela inguruko auzo zaharrak, antzinako hiriko harresitik kanpo:
- Abraj الأبراج
- Aghyol أقيول
- Almaji ألمه جي
- Bab al-Maqam باب المقام
- Ballat البلاط
- Ad-Dallalin الدلالين
- Ad-Dudu الضوضو
- Fardos الفردوس
- Hazzazeh الهزازة
- Ibn Ya'qoub ابن يعقوب
- Beit Meheb (Jdeydeh) (بيت محب (الجديدة
- Kallaseh الكلاسة
- Muhammad Bek محمد بك
- Qadi Askar قاضي عسكر
- Qastal al-Mosht قسطل المشط
- Qarleq قرلق
- Sajlikhan صاجليخان
- As-Salheen الصالحين
- Tatarlar تاتارلار
Barruti modernoak:
|
|
|
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/10/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Siriako biztanleria Worldpopulationreview.com
- ↑ Ancient City of Aleppo Whc.unesco.org
- ↑ BBC Weather. Average Conditions Aleppo, Syria. .
- ↑ (Turkieraz) Izmir sister cities. .
- ↑ © 2008 Mairie de Lyon. Partner Cities of Lyon and Greater Lyon. .
- ↑ (Turkieraz) Gaziantep cultural committee: Gaziantep sister cities, Aleppo-Syria. .
- ↑ (Arabieraz) Jamahir newspaper: 28 January 2010. .