Guangzhou[1] edo Kanton[1] (txinera sinplifikatuaz: 广州, pinyineraz: Guǎngzhōu), Txinako hiririk handienetako bat da. Frantsesek Canton izena eman zioten.

Guangzhou
广州
Azpiprobintzia mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
AlkateaGuo Yonghang (en) Itzuli
Izen ofiziala广州市
Jatorrizko izena广州
Posta kodea510000
HerriburuaYuexiu Barrutia
Geografia
Koordenatuak23°08′N 113°16′E / 23.13°N 113.26°E / 23.13; 113.26
Map
Azalera7248.86 km²
Altuera21 m
MugakideakZhaoqing eta Zhongshan
Demografia
Biztanleria18.676.605 (2020)
5.596.105 (2014)
Dentsitatea2.576,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia20
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakPraga, Frankfurt am Main, Vilnius, Istanbul, Sydney, Bari, Gwangju, Fukuoka, Ōita, Viña del Mar, Durban, Arequipa, Surabaya, Recife, Auckland, Los Angeles, Lyon, Manila, Bangkok, Birmingham, Vancouver, Linköping udalerria, Auckland City (en) Itzuli, Łódź, Noboribetsu (en) Itzuli, Valentzia, Dhaka, Dubai, Tampere, Ho Chi Minh Hiria eta Kiev
Matrikula粤A
gz.gov.cn

Guangdong probintzian dago, Perla ibaiaren deltan.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Azpiprobintzia mailako Guangzhou hiriaren mugakideak honakoak dira: Hego Txinako itsasoa hegoaldean, Qingyuan iparraldean, Shaoguan ipar-ekialdean, Huizhou ekialdean, Dongguan hego-ekialdean, Foshan mendebaldean, eta Zhongshan hego-mendebaldean.

Klima aldatu

Guangzhouk klima heze azpitropikala du, Asiako montzoiak baldintzatua (hilabeterik euritsuenak uda garaikoak izaten dira), eta uda sargori eta hezeekin. Neguak nahiko epelak dira, lehorrak eta eguzkitsuak.

Urteko tenperatura eta prezipitazioen batez besteko balioak honakoak dira:

      Datu klimatikoak (Guangzhou (batez-bestekoak 1971–2000, muturrekoak 1961–2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.2 28.6 32.1 32.4 36.2 36.6 38.1 38.0 37.6 34.8 32.5 29.6 39.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.3 18.5 21.6 25.7 29.3 31.5 32.8 32.7 31.5 28.8 24.5 20.6 26.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.3 11.7 15.2 19.5 22.7 24.8 25.5 25.4 24.0 20.8 15.9 11.5 18.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.1 1.3 3.2 7.7 14.6 18.8 21.6 20.9 15.5 9.5 4.9 0.0 0.0
Euria (mm) 40.9 69.4 84.7 201.2 283.7 276.2 232.5 227.0 166.2 87.3 35.4 31.6 1736.1
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 7.5 11.2 15.0 16.3 18.3 18.2 15.9 16.8 12.5 7.1 5.5 4.9 149.2
Eguzki orduak 118.5 71.6 62.4 65.1 104.0 140.2 202.0 173.5 170.2 181.8 172.7 166.0 1628
Hezetasuna (%) 72 78 82 84 84 84 82 82 78 72 66 66 77.5
Iturria: China Meteorological Administration,[2] Muturreko tenperaturak[3]

Historia aldatu

Gaur egun Guangzhou kokatzen den gunean eraikitako lehen hiria Panyu (蕃禺, ondoren 番禺ra laburtua) izan zen K.a. 214. urtean. Handik urte batzuetara, K.a. 206. urtean, Panyu hiria Nanyue Erresumako (南越) hiriburua izan zen.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Guangzhouko barruti eta konderrien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouren banaketa administratiboa»

2005eko apirilaren 28an, Dongshan eta Fangcun barrutiak desagertu eta Yuexiu eta Liwanekin batu ziren. Horrez gain, Nansha Barrutia sortu zen, Panyu barrutiaren gune batzuk hartuta, eta Luogang Barrutia sortu zen, Baiyun, Tianhe, Huangpuren zati bat eta Zengchengeko guneak hartuta.

Hirigunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:

Hirigunearen inguruko barruti eta konderriak honakoak dira:

Ondasun nabariak aldatu

 
Shengxin katedralaren ikuspegia.

Garraiobideak aldatu

Metroa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouko metroa»

Metroa 1997ko ekainaren 28an zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin. Gaur egun metroak lau linea, 116 kilometro eta 60 geltoki dauzka. Metroaren eraikuntza lanak 1993an hasi ziren eta lehen linea lau urte beranduago zabaldu zen Xilang eta Huangsha bitarteko ibilbidearekin. Bi urte beranduago Ekialdeko Geltoki berria zabalduz ibilbidea handitu zen. Bigarren linea 2002an zabaldu zen, eta hirugarrena eta laugarrena 2005ean.

Aireportua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhou Baiyun Nazioarteko Aireportua»

Guangzhouko aireportua Guangdong probintziako garrantzitsuena da eta 2004ko abuztuaren 5ean zabaldu zen, 72 urtez zabalik egondako Baiyun aireportu zaharra ordezkatuz. Gaur egun, Baiyun aireportua itxita dago, eta gunea eraberritzen ari dira.

Azpiegiturak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouko portua»

Guangzhouko portua Txinako Herri Errepublikako gune ekonomiko nagusiaren erdian dago, Perla ibaiaren deltan, bertan, gune metropolitarreko errepide, trenbide eta ibaiek bat egiten dute, eta duela mende asko, Txinako merkataritza gune nagusia izan da.

Hiri senidetuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. 中国地面国际交换站气候标准值月值数据集(1971-2000年). China Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: March 2009).
  3. Extreme Temperatures Around the World. (Noiz kontsultatua: 2010-12-01).

Kanpo estekak aldatu