Łódź (polonieraz wutɕ ahoskatua) Poloniako udalerria da, 776.000 biztanle dituena. Lodzeko voivoderriko hiriburua da eta Varsoviatik 135 kilometrora dago. Hiriko armarria txalupa baten irudia da Łódź-ek, polonieraz, batela edo txalupa esan nahi duelako[1].

Łódź
Łódź
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Lodzeko voivoderria
AlkateaHanna Zdanowska (en) Itzuli
Izen ofizialaLitzmannstadt
Łódź
Jatorrizko izenaŁódź
Posta kodea90-001–94-413
Geografia
Koordenatuak51°45′00″N 19°28′00″E / 51.75°N 19.4667°E / 51.75; 19.4667
Map
Azalera293 km²
Altuera278 m
MugakideakZgierz barrutia, Łódź Ekialdea barrutia eta Pabianice barrutia
Demografia
Biztanleria670.642 (2021eko martxoaren 31)
0 (2021)
alt_left 365.109 (%54,4) (%45,6) 305.533 alt_right
Dentsitatea2.289 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1423ko uztailaren 29a
Telefono aurrizkia42
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Chemnitz, Stuttgart, Lyon, Odesa, Tel Aviv, Tianjin, Rustavi, Barreiro (en) Itzuli, Tampere, Puebla, Murtzia, Örebro udalerria, Lviv, Szeged, Barreiro, Nuoro, Omsk, Chengdu eta Guangzhou
MatrikulaEL • ED
uml.lodz.pl
Lawczka Tuwima

Historia

aldatu

Łódźi buruzko lehen aipamenak 1332. urtekoak dira, bertan Włocławek-ko apezpikuei Łodziako herrixkaren erregistroak ematen zaizkien. 1423. urtean Władysław II Jagiełło(Ladislao II) Poloniako erregeak hiri tituloa eman zion. 1793 urte arte Łódź nekazaritza gune txiki bat izan zen, 800 biztanle ingurukoa. Baina urte hartan, Poloniako bigarren zatiketa dela eta Prusiaren menpe geratu zen Lodsch izenez. Beranduago 1806an Napoleon Iak sortutako Varsoviako dukerrira batu zen. 1815. urtean Errusia izatea pasa zen.

Industria garaia

aldatu

1820. urtean Stanisław Staszicek Łódźeko herri txikia ehungintza gune handia bihurtzeko plangintza burutu zuen, Alemaniatik etorritako inmigrazioari gune berdeak, hauek industria eta etxebizitzak bilakatzeko eskainiz. Europa guztitik etorri zen jendea industria hiri berrira, hala ere, hiru herri nagusi nabarmentzen ziren, alemaniarrak, poloniarrak eta juduak.

1850. urtean Polonia eta Errusia arteko muga deuseztatu zien, hiriari indar handiagoa emanez. Poloniako bigarren hiria bilakatu zen eta 1865an Varsoviarako trenbide sare berria eraiki zen, aurrerago Varsovia-Viena lotuko zituena. Esan daiteke hiriak 1870 - 1890 urte bitartean izan zuela botere handiena.

1892. urtean industria gune gehienak itxi zituen greba bat burutu zen, mugimendu sozialistaren erdigunea bilakatu zen Łódź. 1905. urtean Errusiako Iraultzan 300 langile zendu ziren.

Lehen mundu gerrak eragindako krisiaz aparte, hiriak hazten jarraitu zuen 1914 arte. Ordurako industria gune oso garrantzitsua bilakatu zen biztanleria dentsitate oso altuarekin (13,280 biztanle metro karratuko). Lehen mundu gerran, Łódź Alemaniaren parte zen, baina 1918an guda amaitu ondoren Poloniak independentzia aldarrikatu zuen, Alemaniako armadak desarmea burutu zuelarik. Łódźek biztanleriaren %40a galdu zuen gudaosteko egoera eta germaniarren emigrazioagatik.

Bi mundu gerren arteko garaian Poloniak arazoak izan zituen alde batetik, Alemaniarekin aduanak berriro ezarri zireko eta bestetik Errusiako iraultzaren ondoren ekialdeko merkatua ere galdu zuelako.

Bigarren Mundu Gerra

aldatu

1939ko azaroan Łódź Hirugarren Reicharen menpe geratu zen. Litzmannstadt izena hartu zuen nazien jeneral baten ohorez. Hala eta guztiz ere, Alemaniar jatorriko jende askok ez zuten onartu eta Alemaniako Gobernuak erbesteratu egin zituen. Beste Poloniako hiri askotan bezala Łódźen ere ghettoa sortu zuten agintari naziek. 200000 judu inguru izan ziren gatibu bertan. Pertsona hauek armada naziarentzat zuen balioagatik, ghetto honek gehien biziraun zuen, amaieran 1944. urtean ghettoa ixtean 900 pertsona geratzen ziren soilik.

1945. urtea ondoren

aldatu

1945. urtean 300 000 biztanle zituen Łódźek. Hala ere, guda ostean garapen handia izan zuen hiriak, Varsovia hiriburuak gerra garaian jasandako kalteengatik Poloniako gobernua Łódźera aldatu zuten. 1948. urtean Varsoviaren berreraikuntza hasi zen, hiriburua berriro aldatu zelarik. Komunismo garaian berriro ere industria gune handia bilakatu zen. 90. hamarkadan aldiz, sistema ekonomikoaren aldaketarekin ezegonkortasuna nagusi zen langabezi tasa altuak izan zituelarik.

      Datu klimatikoak (Łódź)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.8 17.5 21.0 28.0 32.7 35.0 37.3 37.6 34.7 27.8 18.9 14.8 37.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.5 2.0 6.8 13.4 19.0 21.5 24.0 23.7 18.3 12.6 5.9 1.8 12.5
Batez besteko tenperatura (ºC) −1.6 -0.7 3.1 8.7 13.9 16.5 18.9 18.5 13.8 8.9 3.6 0.0 8.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −3.6 −3.3 -0.5 4.0 8.8 11.6 13.8 13.3 9.3 5.2 1.2 −1.9 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −31.1 −28.9 −21.1 −8.0 −3.1 1.4 5.0 3.3 0.8 −9.2 −16.8 −20.8 −31.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.7 36.3 39.7 33.5 63.5 65.2 90.0 56.5 42.1 37.6 40.8 35.9 582
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 15 14 11 14 14 14 12 11 12 14 16 166
Eguzki orduak 41 62 120 190 245 249 247 236 163 115 50 36 1753
Iturria: [2]

Turismoa

aldatu
 
Piotrkowska kalea
 
Filharmonia Łódzka - Łódźeko filarmonika

Piotrkowska da Łódźeko kalerik luzeena eta garrantzitsuena. Lau kilometro inguru ditu, europako kalerik luzeena delarik. Piotrkowka kalearen iparraldean Manufaktura merkatal zentrua aurkitzen da. Bi gune hauetan hiriko denda, taberna, diskoteka etab. gehienak aurki daitezke.

Łódźen inguruan mendi edo ibairik ez dagoen arren, baditu hainbat parke, Łagiewniki esaterako, parke botaniko bat eta zooa. Poloniako Arte Modernoaren museo garrantzitsuenetakoa, Muzeum Sztuki Więckowskiego kalean, dago. Poloniako artista moderno garrantzitsuenen erakusketak bertan ikus daitezke.

Ekonomia

aldatu

1990. urtea aurretik ehungintza izan zen Łódźeko diru iturri nagusia. 1840 urtean 13 000 biztanletik 500 000 biztanle baina gehiago izatera pasa zen 1913an. Lehen mundu gerra baina lehen, industria gune garrantzitsua izan zen mundu mailan, biztanle dentsitate handia zuelarik, 13 280 biztanle/km2. 1900 eta 1991 urteetan beherakada handia jasan zuen industriak, enpresa garrantzitsuenak desagertu zirelarik. Hala eta guztiz ere, ehungintza industria txiki asko dago Rusia eta Sobiet Batasunean izandako hainbat herrialdeetara esportazioak egiten direlarik.

Hezkuntza

aldatu
 
Łódźeko eskola politeknikoaren erretoretza

Łódźeko unibertsitate nagusienak hauek dira:

  • Łódźeko Unibertsitatea (Uniwersytet Łódzki)
  • Łódźeko Unibertsitate Politeknikoa (Politechnika Łódzka)
  • Łódźeko Medikuntza Unibertsitatea (Uniwersytet Medyczny w Łodzi)
  • Łódźeko Zine Eskola (Państwowa Wyższa Szkoła Filmowa, Telewizyjna i Teatralna w Łodzi)

Kirolak

aldatu
  • Widzew Łódź - Gizonezkoen futbol taldea 1910. urtean sortua. Poloniako ligak: 1981, 1982, 1996, 1997 urteetan. Poloniako kopa: 1985. Poloniako superkopa: 1996an. Bigarren mailan dabil jokatzen (2009/2010).
  • ŁKS Łódź - Gizonezkoen futbol taldea 1908. urtean sortua. Poloniako ligak: 1958, 1998 urteetan. Poloniako kopa 1957 urtean. Bigarren mailan dabil jokatzen (2009/2010).
  • ŁKS Lotto Łódź - Emakumezkoen saskibaloi taldea.
  • KS Społem Łódź - Txirrindularitza taldea.
  • Budowlani Łódź - Gizonezkoen rugby taldea. Liga 2007. urtean.

Herritar ezagunak

aldatu

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskara-poloniera hiztegia» baskijski.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. (Polonieraz) weatheronline.pl. klimat – wykres – Łódź Polska – WeatherOnline. .

Kanpo estekak

aldatu