Jeriko[1][2] (arabieraz: أريحا‎, ʾArīḥā; hebreeraz: יריחו‎, Yəriḥo) Palestinako hiria da, Zisjordanian, Jordan ibaiaren haranean, Itsaso Hiletik hurbil dagoena. 2007an 18.346 biztanle zituen[3].

Jeriko
أريحا
יריחו
hiria
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerikoko gobernazioa
Izen ofizialaأريحا
Jatorrizko izenaأريحا
יריחו
Geografia
Koordenatuak31°51′22″N 35°27′47″E / 31.8561°N 35.4631°E / 31.8561; 35.4631
Map
Azalera59 km²
Altuera−275 m
Demografia
Biztanleria23.220 (2016)
1.214 (2014)
Dentsitatea393,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. XCVI. mendea
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakPisa, Campinas, Kragujevac (en) Itzuli, Ilion (en) Itzuli, Calipatria (Kalifornia), Iași, Lærdal, Eger, San Giovanni Valdarno, Lyon, Alessandria, Nantes, Santa Bárbara d'Oeste eta Osmangazi (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialaarabiera
jericho-city.org eta jericho-city.ps

Itsas mailatik 250 m beherago dago, Itsaso Hilaren hegoaldean. 1967an Israelek lurraldea okupatu zuen, eta 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dago. Fosfato hobiak daude.

Historia aldatu

Nahiz eta gaur egun oasis bat baino ez izan, hiri handi ederra izan zen antzina. Israeldarren aurreko garaian Astarte ilargiaren jainkosari eskaini zitzaion hiria. Kanaandarren hiri nagusietakoa izan zen. K. a. 1479 inguruan Egiptok menderatu zuen. Ondoren Josuek eraso eta deuseztatu zuen. Han bizi izan zen Herodes eta Itun Berriaren arabera, Jesusek ikusteko ahalmena eman zion Jerikon itsu bati.

Arkeologia ikerketa ugari egin da Jerikon, britainiarren eta alemanen eskutik batez ere. 20 giza-kokaleku ezberdin aurkitu dira, lehena duela 11.000 urtekoa. Horrek frogatzen du modu jarraituan munduan luzaroen okupatuta izan den hiria dela. Buztinez egindako buru bat aurkitu da, giza irudiaren aztarnarik zaharrenetakoa. Beste zenbait gauzaki ere aurkituak izan dira: eskulturak, ontziak, omeiar gaztelu baten aztarnak eta X. mendeko sinagoga bizantziar bateko mosaikoak.

Geografia aldatu

Jeriko itsas maila azpitik 258 metrora aurkitzen da, Wadi Qelt izeneko oasi batean, Jordan haranean.[4][5][6] Hurbil dagoen Ein es-Sultaneko iturburuak 3,8 m³ ur ekoizten ditu minuturo, 10 kilometro karratu ureztatzen ubideen bidez eta Jordan ibaian isurituz.[5][6] Prezipitazio anualak 160 milimetrokoak dira, gehienak azaro eta otsail artean kontzentratuak. Batez besteko tenperatura 15 °C-koa da urtarrilean eta 31 °C abuztuan. Egun eguzkitzu anitzek, lursail alubial aberatsak eta iturburutik datorren urak, historian zehar, Jeriko geratzeko leku erakargarria izatea eragin dute.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  3. 2007ko Palestinako errolda. Palestinian Central Bureau of Statistics (PCBS), pcbs.gov.ps
  4. O'Connor, Murphy. (1998)., 288 or..
  5. a b (Ingelesez) Ring, Trudy; Salkin, Robert M.; Boda, Sharon La. (1995). International Dictionary of Historic Places: Middle East and Africa. Taylor & Francis ISBN 978-1-884964-03-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  6. a b c Holman. (2006)., 1391 or..
      Datu klimatikoak (Jeriko)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.0 20.6 24.4 29.5 34.4 37.0 38.6 37.9 35.8 32.7 28.1 21.4 30.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.7 12.6 16.3 22.4 26.6 30.4 30.9 30.4 28.6 25.8 22.8 16.9 22.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.4 5.9 9.6 13.6 18.2 20.2 21.9 21.1 20.5 17.6 16.6 11.6 15.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 44 20 4 1 0 0 1 2 3 5 65 204
Eguzki orduak 189.1 186.5 244.9 288.0 362.7 393.0 418.5 396.8 336.0 294.5 249.0 207.7 3566.7
Hezetasuna (%) 77 81 74 62 49 50 51 57 52 56 54 74 61
Iturria: Arab Meteorology Book[1]


Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.