Ireki menu nagusia

Olympique Lyonnais (OL) edo Lyongo Olinpiarra Frantziako futbol talde onenetakoa da, Lyon hirikoa. Zazpi Liga irabazi ditu, denak jarraian, eta honetaz gain bost kopa ere bai.

Olympique Lyonnais
Ezizena(k) Les Gones, Lyon, OL
Sorrera 1950 (1899)
Futbol zelaia Parc Olympique Lyonnais
(edukiera: 41.044 lagun)
Presidentea Frantzia Jean-Michel Aulas
Entrenatzailea Frantzia Rudi Garcia
Liga Ligue 1
2018-19 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2013-08-24 - Olympique Lyonnais vs Stade de Reims - 7.JPG

Etxeko partiduak Stade de Gerland estadioan jokatu ohi zituen, baina 2016tik aurrera Parc Olympique Lyonnais estadio berrian jokatzen du.

HistoriaAldatu

Historialari batzuek taldea 1899an sortu zela dioten arren —urte hartan sortu baitzen unibertsitateko Lyon Olympique Universitaire—, 1950an eratu zen gaur egungo elkarte profesionala Olympique Lyonnais izenarekin. 60. hamarkadan Lucien Jasseron entrenatzailearen eskutik bi Kopa irabaztea lortu zuen eta 1973an hirugarren kopa bat ere lortu zuen.

1987an Jean-Michel Aulas negoziogizonak erosi zuen eta OL-Europa planari abia zuen. UEFA Koparako sailkatu zen pare bat aldiz eta Intertoto Kopa ere irabazi zuen 1997an. XXI mendea hasi zenerako Frantziako talderik aberatsena zen eta jokalari bikainek jokatu zuten bertan, batzuek aipatzekotan: Michael Essien, Florent Malouda, Juninho Pernambucano, Cris, Éric Abidal, Mahamadou Diarra, Patrick Müller eta Karim Benzema. 2002an lehenengo Liga irabaztea lortu zuen eta beste sei etorri ziren jarraian.

Azken urteetan Frantziako bigarren taldea bihurtu da Paris Saint-Germainen atzetik.

UniformeaAldatu

Taldearen ekipamendua elastiko zuria eta galtza urdinak izan dira beti eta bularrean Lyon hiriko koloreak diren urdina eta gorriarekin "V" itxurako lerroak eraman izan ditu. 1976an uniformea erabat aldatu eta kolore gorria hartu zuen baina 1990an berriz ere ekipamendu zurira itzuli zen, detaile urdin eta gorriak zituelarik.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1955-1961
     
 
 
 
1961-1967
     
 
 
 
1971-1976
     
 
 
 
1976-1990
     
 
 
 
1990-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2019-2020

PalmaresaAldatu

Frantzian: 21Aldatu

Europan: 1Aldatu

Jokalari ezagunakAldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Olympique Lyonnaisek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2003-04 Txapeldunen Liga Final zortzirenak Real Sociedad
Olympique Lyonnais
0-1
1-0
Olympique Lyonnais
Real Sociedad
2012-13 UEFA Kopa Liga fasea Olympique Lyonnais
Athletic
2-1
2-3
Athletic
Olympique Lyonnais
2013-14 Txapeldunen Liga kanporaketa Olympique Lyonnais
Real Sociedad
0-2
2-0
Real Sociedad
Olympique Lyonnais

Emakumezkoen taldeaAldatu

FC Lyon taldearen emakumezkoen atala eratu zen 1970an eta hor dago taldearen jatorria. 2004an Olympique Lyonnais-en barnean sartu zen eta maila nabarmen igo zuen. Ordutik aurrera Frantziako eta Europako talde indartsuena bihurtu da, sei aldiz irabazi baitu Txapeldunen Liga .

  • Garaipenak:
    • Txapeldunen Liga:
      • Txapelduna (6): 2011, 2012, 2016, 2017, 2018, 2019
      • Finalista (2): 2010, 2013
    • Nazioarteko Emakumeen Txapelketa (1): 2012
    • Frantziako Liga (17): 1991, 1993, 1995, 1998, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
    • Frantziako Kopa (10): 2003, 2004, 2008, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019

Kanpo estekakAldatu