Jean Ibarnegarai

Baxenabarreko politikari euskalduna

Michel Albert Jean Joseph Ibarnegarai[1] (Uharte Garazi, 1883ko urriaren 16Paris, 1956ko apirilaren 25) euskal herritar politikaria eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea izan zen. Eusko abertzaletasunaren aurkaria, antikomunista eta faxista izan zen hitzez eta ekintzaz.[2]

Jean Ibarnegarai

Estatu-ministroa

1940ko maiatzaren 10a - 1940ko ekainaren 16a
auzapez



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaUharte Garazi1883ko urriaren 16a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaParis1956ko apirilaren 25a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Bordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Federation (en) Itzuli
French Social Party (en) Itzuli
Democratic and Republican Union (en) Itzuli
Republican Federation (en) Itzuli
Republican Independents (en) Itzuli
« Espainiako Gerra Zibila bukatzera zihoalarik, Eskualduna astekariaren 1939ko otsailaren 24ko zenbakian agertu da Ibarnegarai diputatuaren artikulua, frantsesez dudarik gabe. Titulua: «Arriba España». Hain zuzen espainol hizkuntzan idatziak direnak dira: «Arriba España! España libre! España grande!» »
Jean Haritxelhar[3]

1943an Frantziako Erresistentziako kide batzuei muga pasatzen lagundu zien eta horren ondorioz atxilotua izan zen. Gerra amaitu eta gero zigortua izan zen, baina Frantziako gobernu berriak barkatu egin zion erresistentziari emandako laguntzagatik.

Bizitza aldatu

Jean Ibarnegarai, eskuin muturreko politikari ultrakatoliko baxenafartarra, Eskualduna kazetaren lagun eta sostengatzailea, euskalzalea, pilotaria, munduko pilota federazioko lehendabiziko lehendakaria, abokatua ofizioz, 1914an Lehen Mundu Gerran ibilitakoa, urte anitzez diputatu izandakoa eta Vichyko Gobernuan ministro izatera iritsi zen ospe eta pisu handiko gizona, 53 urte betetzear zituela Elie Dor de Lastours kondea, eskrima eta tenis jokalaria eta diputaduaren alaba zen Françoise de Lastorsekin ezkondu zen 1936ko ekainaren 23an Pariseko Saint Philippe de Roule elizan (Garaipen arkua eta Eliseoko jauregiaren artean kokatzen dena).

1942an alaba bat izan zuten, Maylis, zeina, bere aldetik, François Debré kazerari ospetsuarekin esposatu zen. François, Michel Debré Frantziako V. errepublikako De Gaulleren lehen ministroaren semea  eta Bernard eta Jean-Louis Debréren (Frantziako Osasun eta Barne ministro izandakoak, hurrenez hurren) anaia zen. Maylis 1988an zendu zen, bi alaba izan eta gero, 1972an sortutako Constance Debré idazlea[4] [5] eta 1980an jaiotako Ondine.

Parisko Sorbonan eta Bordelen ikasi zuen Zuzenbidea, eta abokatu bihurtu zen. 1914ko apirilean diputatu hautatu zuten. Lehenengo Mundu Gerran zauritua, Ohorezko Legioko domina ezarri zioten. Diputatuen Ganberara itzultzean, Versaillesko Ituna kritikatu zuen.

Hasieran Fédération républicaine alderdiko kidea, gerora Parti Social Français ultraeskuindar alderdiko kide izango zen. 1940ko maiatzaren 10ean, Estatuko ministro hautatu zuten, Paul Reynauden gobernuan.

Vichyko gobernuan parte hartu zuen, Pétainen lehendabiziko bi gobernuetan ministro izanik, 1940ko irailaren 6an dimisioa eman arte.

1943an, Erresistentziako kide gisa iheslariei Pirinioak zeharkatzen laguntzen ari zela, atxilotu eta Tirolera erbesteratu zuten. Gerraondoan, Vichyko gobernuan parte hartu zuela eta, eskubide zibilak galtzera kondenatu zuten, baina indarrik gabe utzi zuten zigorra, Frantziako Erresistentziaren laguntzaile ere izan zelako.

Hego Euskal Herriko iheslariak Gurseko kontzentrazio-esparruan biltzeko ideia izatea leporatu zaio.[6] Bere eskuin muturreko ideologiak eta katolikotasunak komunisten aurka aritzea agindu zioten. Horregatik, garai batean hurbil zuen EAJ bazterrean utzi zuen, Espainiako Gerra Zibilan jeltzaleek ezkerrarekin egin zituzten itunak zirela kausa. Ibarnek argi eta garbi Francoren alde hitz egin zuen.[3]

Bordelen eginiko mitina aldatu

Bordelen egin zuen mitinean, argi geratu zen bere ideologia Espainiako Gerra Zibilean:

« Lau probintzia baitu Euskal-Herriak: Nafarra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Nafarra, oso-osoa, altzatu da komunisten kontra, Araba hiru eskualdeak, heiek ere, jarri dira Mola jeneralaren alde: harekin dira, Gipuzkoarretan, hiru-laurdenak eta Bizkaitarren erdiak.

Zer da bada gelditzen Madrileko eta Valentziako gobernamendu erdi marxista, erdi komunista denaren alde? Eskualdunen laurdenak ere ez du ohiko bere urhatsari ukho egin. Bizkaiaren erditsua bakhar-bakharrik; gaineratikoak, gaineratiko guziak Franco jenerala du bermatzen.

Guk gure xedea hartua dugu. Pariseko gure biltzarrean errana dut: Frantziako Eskualdunak Francoren Eskualdunekin gira.

Goiz huntan, Bordeleko biltzar huntarik harat gaztiatzen diotet bai Franco jeneralari; bai Mola jeneralari; hain tropa ederrak diren errekete troperi -"gure tropa hoberenen ordu hoberenetan bertan ez dugu sekulan soldado lerdenagorik manatu (agindu)" zerrautan heien aintzindarietarik batek- gaztiatzen diotet ene agurrik beroena, gogoz eta bihotzez heien bitoriari gaudela".

»
Jean Ibarnegarai, "Euskaldunez mintzo Ibarnegarai Eskualduna", S. Arotzarena, Eskualduna, 1937-6-11

Pilota arloan aldatu

Pilotari txapelduna eta pilotazalea, garaztarrak Frantziako Pelota Federazioa sortu zuen Baionan, 1921ean,[7] eta 1929an Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehen presidente bihurtu zen.[8]

Euskal literaturako aipamenak aldatu

Bere ekintzen ondorioz, euskal literaturan oroitzapen gaiztoa utzi du Ibarnegaraik.

Abesti anonimoa aldatu

Joseba Tapiak Agur Intxorta Maite (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskorako berreskuratutako kantua:[2]

« Diputado fiña

Ibarne, Ibarne,
republiken etsai,
Eskualerrin erne
zan Ibarnegaray.

Diputado fiña
izan bear omen zun,
zimaurrez egiña
askoz obe gendun.

Erbetarren alde
joka behar zuala
esan-ta, bertzalde
joan da, zer azala!

Faszistekin baltzan
dabil ezkeroztik
gezur eta fartsan
ez dago oberik.

Erriyaren aldun
izan bearrean
Dourceles-en lagun
nayago du izan.

Lagun ere ez da
morroitxoa baizik.
Ibarne, Ibarne!
Bai al dezu lotsik?

Edo zentzuz antzu
gelditu al zara?
Nola zoaz faltsu
orien aldera?

Euskaldun semea
libertade aurka!
Arbaso legea
darabil adarka.

Zoaz, bai, Ibarne,
Doixlande aldera
zu lakoak erne
oi diren lurrera...
Fürer-i gibela kuztera!

»
Anonimoa. Erri, 1937ko apirilaren 24a.[2]

Orixeren poema aldatu

Nikolas Ormaetxea Orixe Gursen izan zen, eta bere egoeraren erruduntzat zuen Ibarnegarai. Hona hemen Orixek idatzitako poema:[2]

« Idorreria

Kanta behar dut dakizun nekhea.
Holako nekerik, nehun badea?
Batak egiten omen du xixtor gogorra,
bertzeak ur mehea?
hirugarren batek, haren zortea!
erditzen du erditzen du haizea!
Gerla denborako idorreria,
aski jan gabeko ahuleria.
Lau egun jan eta ere, ez zaut betetzen
ertzearen erdia.
Pusa ta pusa banendi balia...
Alferretan alferretan guzia.
Bigarrenez noa kabinetera
chanza hobearen entseiatzera.
Ez banu sekula santan nik ezagutu
Uharteko jaun mera!
Donibanetik uda pasatzera
igorri nau igorri nau Gurs-era.
Horen erdi nindagon kokoriko
haurrik ote zitzautan etorriko.
Zainak lehertu ponduan, begiak gorri
ez nexka ez mutiko.
Beldur nintzen antchuen iduriko
nindakela nindakela bethiko.
Hirugarrenez banizun ustea
garait nezakela nere nekhea.
Aspaldi jan eskas eta mehatua zen
ene bare sarea.
Bi umez izortu zaut sabelpea
etendura etendura doblea!
Haizatu dut ene malur zaharra
egun oroz biz iten dut beharra.
Uzkurtu nizan orduko atheratzen zaut
urhe mokor azkarra.
Bidarraiko jana ez duk hondarra
badik nunbeit badik nunbeit indarra!
Etsaigoa behar badut ahantzi,
othoi, Jauna, enetzat induljentzi!
Ez beita sobera gogor jaun horrentzat nik
gorde dudan sententzi.
Jana egin eta naizela jantzi
«Ibarneri, Ibarneri goraintzi!»

»
Nikolas Ormaetxea Orixe

Erreferentziak aldatu

  1. Frantsesezko grafian Ybarnégaray, ezizenez Ybarne.
  2. a b c d Josu CHUECA INTXUSTA: «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista», Argia, 2183. zenbakia, 2009-05-10.
  3. a b Jean Haritxelhar: «Gerla Zibila: Iparraldeko ikuspegia», Euskera, 2009, 54.
  4. (Frantsesez) JDD, Le. «"Nom" : le nouveau livre de Constance Debré, ce "héros"» lejdd.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  5. (Frantsesez) Média, Prisma. «Constance Debré : la descente aux enfers de ses parents - Gala» Gala.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  6. Preso egon denaren gogoa.
  7. Historique de la pelote basque, Tout sur la pelote basque webgunean.
  8. Histoire et évolution de la FIPV, EPNFren webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu