Bordeleko Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea (frantsesez : Université de Bordeaux) Akitaniako hiriburuaren goi hezkuntza eta ikerkuntzaren zentroen multzoa da, Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa dena. Izan ere, Bordele Frantziako seigarren unibertsitate hiririk handiena da. Bordeleko Akademian (hezkuntza-barrutian) dago Bordele-Montaigne unibertsitatea eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearekin batera.
Fusio baten ondorio da. Fusioa gertatu zen 2014an hainbat unibertsitateren artean, hala nola : Bordeaux IV (Montesquieu) + Bordeaux I + Bordeaux II (Segalen)
Arlo hauek biltzen ditu unibertsitateak: Zuzenbidea eta zientzia politikoak, Ekonomia, kudeaketa eta administrazioa, Management, Medikuntza, Farmazia, Onkologia, Osasungintza, Medikuntza inguruko formakuntzak, Biologia, Fisika, Informatika, Kimika, Matematikak, Ingeniaritzako ingurumena eta lurreko zientziak, Arnogintza, Soziologia, Antropologia, Hezkuntza zientziak, Kirol eta aktibitate fisikoei lotutako zientziak eta teknikak, Pedagogia eta hezkuntza, Hezkuntza teknologikoa.
1970eko hamarkadan lehendabiziko zentroak sortu zituzten, eta gaur egun campus nagusiak Domaine universitaire de Talence Pessac Gradignan izena dauka. 2000ko hamarkadan zentro guztiak multzo handi batean batzeko prozesua hasi ziren.
Zentroak
aldatu- Université Bordeaux-I (Zientziak eta teknologiak).
- Université Victor Segalen Bordeaux-II (Medikuntza, giza zientziak, kirola eta enologia).
- Université Montesquieu Bordeaux-IV (Zuzenbidea, zientzia politikoak, zientzia ekonomikoak, gizarte zientziak, kudeaketa eta management zientziak).
- Institut polytechnique de Bordeaux (ENSEIRB eta ENSCPB ordezkatu dituena).
- Institut d'études politiques de Bordeaux (Sciences Po Bordeaux).
- École nationale d'ingénieurs des travaux agricoles de Bordeaux (ENITAB).
Ituna EHUrekin
aldatuItuna sinatu zuten EHUk eta Bordeleko Unibertsitateek Akitania-Euskadi euroeskualderako unibertsitate campus bat sortzeko, eskaintza akademikoa eta mugikortasuna areagotzearren.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. (2014). ««Mugarik gabeko campusa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
Ikus, gainera
aldatu- Bordele-Montaigne Unibertsitatea (Bordeleko beste unibertsitate bat)
- Katixa Dolhare-Zaldunbide
- Txomin Haran Larre
- Klaudio Harluxet
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Unibertsitatearen webgunea