Korrok
Korrok literatura fanzine bat izan zen, 1984tik 1989ra Iruñean (Nafarroa Garaia) argitaratua.
Korrok | |
---|---|
Mota | literatura fanzinea |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 12 |
Historia | |
Erredaktoreak | Jon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar, Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano Izko |
andima.armiarma.eus/korr/aurki.htm |
Historia
aldatuDoan zabaldu zen Korrok aldizkariaren lehen zenbakia Iruñean 1984ko martxoan, Auzolan liburu denda babesle zuela hasieran; doan bigarrena ere hilabete baten buruan. Sortzaileak hileroko maiztasunari eusteko asmotan abiatu ziren, eta erdietsi zuten ekaina bitartean lau ale jarraian kaleratzea. 1984ko maiatzean Barañaingo Garrasik inprimatutako hirugarren zenbakitik aurrera finko samarra izango da talde eragilea: Jon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar eta Mikel Taberna; maketa eta grafismo lanak: Jabier Alonso eta Patxi Huarte. Bost zenbaki egin zituzten 1984an, hiru 1985ean, eta handik aitzina makalaldi txiki batzuekin beste lau 1989ko maiatzera arte. Aldizkari garrantzitsua izan zen Korrok, ez bakarrik hamabi ale argitaratu zirelako, baizik eta marrazkilari eta idazle askoren plaza ere izan zelako: Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano, Asisko Urmeneta...[1]