Irin

ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina
Irina» orritik birbideratua)

Irina ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina da.

Irin
hauts, oinarrizko elikagai, elikagai egonkor eta sukaldaritzako osagai
MaterialakQ10593172 Itzuli
Historia
Sorrera-dataK.a. XIV. milurtekoa
Honen izena duQ4309034 Itzuli
Antzekoakcereals' and pseudocereals' flour (en) Itzuli

Irina, labore ezberdinetatik lor daiteke. Ohikoena garitik lortzen dena den arren (Europatik datorren laborea, ogia egiteko ezinbesteko osagaia), zekale, garagar, olo, arto (Amerikatik etorritako laborea) edo arrozezkoa (Asiatik etorritako laborea) ere egiten da. Lekalez eginiko irinak ere badaude (baba, txitxirioa), eta, Australian, akazia espezi ezberdinen haziekin ere egiten da irina.

Landareekin eginiko irin guztiek elkarrekin duten gaia, almidoia da, karbono hidrato konplexu bat dena.

 
Urun/irin isoglosa euskaraz, tokiko euskalkiak dokumentatu ahal izan diren eremuan.

Euskarazko izena latinezko farina terminotik dator, eta urun aldaeran erabiltzen da bizkaieraz (16. mendetik dokumentatua); gainerako euskalkietan orokorra da irin forma[1][2].

Gari irina

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gari-irin»
 
Gari irina.

Europan, irin hitza, gariarekin egindakoari erreferentzia egiteko erabiltzen da, eta findua zein bihi osokoari erreferentzia egiten dio, honek, ogiaren oinarrizko osagai gisa duen garrantziagatik, aldi berean, europar kulturako elikaduraren oinarrietako bat dena. Gari irina ogia egiteko erabiltzearen arrazoien artean, glutena dago, urarekin nahastean agertzen dena. Glutena, ogiari bere elastikotasun eta sendotasuna ematen dion proteina konplexu bat da.

Hain da ohikoena gari-irina, ezen euskaraz sarri ogi-irina ere deritzola.

Gari irina gozogintzan eta okintzan nagusi dugun irina da; hala ere, gari irin bakoitza desberdina izan daiteke. Urtearen buruan egin duen eguraldiak eta irina fintzeko sistemak asko baldintzatzen dute irinaren kalitatea.

Beste landare irinak

aldatu

Zekale ale bahetua eta iragazi eta zahia eta hozi gehiena kenduta. Ez du gariaren kalitate berdina; hala ere, ogia egiteko erabiltzen den bigarren irina dugu. Ogia egiteko normalean gari irinarekin nahasten da. Zekale irin integrala, ale oso bahetuari esaten zaio. Findutakoa baino zaporetsuagoa baina lehenago zahartzen dena. Ogia egiteko garaian, jeneralean, gari irinarekin nahasten da.

Malta edo garagar txigortu irina

aldatu

Garagarra lehortu eta txigorturik, bahetu egiten da ondoren, eta gari irinarekin nahasten da, ogiei zapore berezia emateko.

Mila zereal irina

aldatu

Gari irin osoa, beste irin mota batzuekin nahastuz lortzen dena. Garagarra, zekalea, artatxikia, txitxiroiak, artoa.... eta bestelako hazi aleak ere eduki ditzake: ekilorea, sesamoa.... . Mila zereala ogi edo gailetak egiteko erabiltzen da.

Arroz irina

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Arroz-irin»

Garrantzi handikoa Asiako hego-ekialdeko sukaldaritzan, berarekin, paper jangarria ere prestatzen da. Ohi, findua kontsumitzen da, bihi osokoa ere saltzen den arren. Txinan sakea edo ore eta pastak egiteko erabiltzen dena.

Arto irina

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Arto-irin»

Amerikan jatorria duela, artoa (irin, edo modu ohikoagoan, nixtamaldua) tortilak egiteko erabiltzen da, duela milaka urtetik, Latinoamerikako kulturetako elikaduraren oinarri den elikagaia, babarrun eta txileekin batera (hirukote sakratua). Aldi berean, Euskal Herrian, taloak egiteko oso erabilia da. bahetuta, bere horretan taloak egiteko erabiltzen da. Arto irin findua, aldiz, sukaldean saltsak loditzeko erabiltzen dugu. Ogia edo mamia duen okintzako prestaketak lortzeko gari irin indartsuarekin nahastu beharko genuke.

Artobeltz irina: Artobeltz aleak bahetuta eta iragazia, gurean ez da ohikoa baina Errusian asko erabiltzen da.

 
Irin bereziekin eginiko pasta

Korsikan erabiltzen da bere Polentaren barietaterako, baita Perigorden eta Italian postreak egiteko ere.

Txitxirio irina: Indiar sukaldaritzako plater frijitu eta arrautzaztatuetan oso erabilia

Indiako gastronomian erabiltzen da.

Gachamiga egiteko erabiltzen da, eta aixkola erabiltzen du, ahiak eta Andaluziar erako arrautzaztatuentzako arrain frijituetan.

Aurretik xigorturiko gari ehotuz egina. Txile eta Hegoamerikako toki askotako sukaldaritzan asko erabiltzen da.

Proteinetan oso aberatsa den irina.

Beste batzuk

aldatu

patata, sabi, etab...

Animalia jatorriko irinak

aldatu

Proteinetan aberatsak diren animalia jatorriko irinak ere badaude, horietako batzuk, haragi industriaren azpiproduktuen bidez lortuak.

  • Irin izena jasotzen du, baina xehetutako arrain lehorra da, nagusiki antxobetaz egina, Txile eta Peruko kostaldean oso ugaria den arraina. irina

Erreferentziak

aldatu
  1. «irin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  2. «Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu