Arrabol
Arrabola ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna da. Astigar edo pago-zurarekin egin ohi dute, egur horiei esker oreak gehien irristatzen baitira. Beste material batzuk bakelita, metala, marmola edo silikona izan daitezke.
Ezaugarriak
aldatu30 edo 40 zentimetro luze den objektu zilindrikoa da, muturretan heldulekuak (edo mahukak) izan ditzakeena. Arrabol modelo batzuek estaldura itsasgaitza dute, politetrafluoroetilenozkoa. Profesionalek polietileno zurizko arrabolak erabiltzen dituzte, edo silikonazkoak, zuriak eta tamaina askotakoak.
Eskuekin orea zanpatu ondoren, hainbat joan-etorrirekin aplikatzen da arrabola. Prestakin motaren arabera, orea tolestu egin daiteke eta arrabola gainean lisatu. Orea arrabolan itsatsi eta desitxuratu ez dadin, irinarekin hautseztatu daiteke arrabola.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |