BBC Alba
BBC Alba osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista kate bat da. Bere jabea BBC telebista enpresa da. 2008ko irailaren 19an emititzen hasi zen, eta bi egoitza ditu: bata, Glasgow hiriko Pacific Quay barrutian dagoena, eta bestea berriz Kanpoko Hebridak uharteetako Stornoway udalerrian duena. Alba hitzak Eskoziako gaeleraz Eskozia esan nahi du.
BBC Alba | |
---|---|
Jabea | BBC eta MG Alba |
Emisio eremua |
![]() |
Hasiera data | 2008ko irailaren 19a |
Egoitza | Pacific Quay (Glasgow) eta Stornoway |
www.bbc.co.uk/alba/ |
Kate honen leloa Sianal Ùr Gàidhlig da (euskaraz "Gaelerazko Kate Berria"), aldiz ingelesezko leloa A new channel for Scotland da (euskaraz, "Eskoziarako kate berria").
Kanpo estekakAldatu
- BBC Alba telebista kateko webgunea (Eskoziako gaeleraz) (Ingelesez)