Lomond aintzira

Lomond aintzira (ingelesez: Loch Lomond, Eskoziako gaeleraz: Loch Laomainn, eskozieraz: Loch Lomond) Eskozian dagoen laku bat da. Herrialde honetako erdialdean kokatzen da eta Highlands eskualdearen hegoaldean. Stirling, Argyll eta Bute eta Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdeetan zehar hedatzen da, Glasgow hiritik 23 kilometro iparralderantz. 2002ko uztailetik aurrera Loch Lomond lakua Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionalaren zati da.

Lomond lakua
Loch Lomond (en), Loch Laomainn (gd)
View of loch lomond.JPG
Datu orokorrak
Garaiera79 m
Luzera37 km
Zabalera8 km
Azalera71 km²
Sakonera190 m
Bolumena2.600 hm³
Geografia
Koordenatuak56°8′54″N 4°39′5″W
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaMendebaldeko Dunbartonshire
Babestutako-eremuaLoch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala
Leku geografikoaBritainia Handia
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRiver Leven (en) Itzuli
Erresidentzia denbora1,9 a
Arroaren azalera696 km²
Loch Lomond eta Ben Lomond mendiaren ikuspegia ipar-ekialdeko ertzetik.

GegrafiaAldatu

Bere neurriak gutxi gorabehera 37 kilometro luze eta 8 kilometro zabalekoak dira. Bere batez besteko sakonera 37 metrokoa da, 190 metroko gehienezko sakonera duelarik. 71 km²-ko sakonera du eta 2,6 km³ ur bolumena. Bere azalerarengatik Eskozia eta Britainiar uharteko lakurik handiena da; bolumen aldetik berriz bigarrena da Loch Ness lakuaren atzetik. Halere neurriari dagokionez ez da Britainiar bi uharteetako lakurik handiena, Ipar Irlandan dagoen Lough Neagh lakua handiagoa baita.

Laku honen ertza batean Ben Lomond mendia dago, 974 metroko garaierarekin, Munro mendikateko gailurrik hegokoena delarik.

Laku honetan zehar uharte ugari banaturik daude, hauetako batzuk interesgarriak diren hondakinak dituztelarik. Hauetako batek, Inchmurrin uhartea, britainiar uharteetako laku batean kokatutako uharte handiena da. Loch Tay lakuarekin gauza bera gertatzen da, laku honetako zenbait uharte crannog delakoak izan direla dirudi, hots, Historiaurrean bizitzeko asmoz eraikitako uharte artifizialak.

Gaur egun laku hau Loch Lomondeko Golf Elkartearengatik ezaguna da, honek nazioarteko lehiaketak beregan hartzen dituelarik.

BitxikeriakAldatu

  • Tintinen komikietan Haddock kapitainaren edari gustokoena (eta baita Milurena ere zenbait eszenetan) Whisky Loch Lomond delakoa da. Whisky marka hau ez zegoen inon Hergek asmatu eta bere komikilanean lehendabiziko aldiz jarri zuenean, baina gaur egun Loch Lomond dertilategi bat bada, honek marka horrenpean whiskya ekoiztu eta saltzen duelarik.
  • 2005an telebistari buruzko Radio Times aldizkariak eginiriko inkesta batek Loch Lomond lakua Britainia Handiko Mirari Natural Ederren artean seigarren sailkatzen zuen.
  • Eskoziar doinu herrikoi ospetsu batek The Bonnie Banks o'Loch Lomond izena du.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu