Glasgow Warriors
Glasgow Warriors Eskoziako Glasgow hiriko errugbi taldea da. Pro 14 Ligan jokatzen du. Eskoziako bi talde profesionaletako bat da, bestea Edinburgh Rugby da. Titulu bakarra du, 2014-15eko Pro 12 Liga.
Hiria | Glasgow, Eskozia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1872 (1996an profesionala) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Scotstoun Stadium, Glasgow (Edukiera: 10.000) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | United Rugby Championship | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 4.a, final 1/4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.glasgowwarriors.org | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Historia aldatu
Taldea 1872an sortu zen Glasgow Rugby izenarekin baina 1996an eman zuen profesionalizaziorako pausua Heineken Cup lehiaketan parte hartu ahal izateko. 1998an Caledonian Reds taldearekin bat egin eta Glasgow Caledonians bihurtu zen.
2001-02 denboraldian Zeltiar Liga abiatu zen Irlanda, Gales eta Eskoziako taldeen artean eta lehenengo denboraldian finalerdietara iritsi zen. 2006an Glasgow Warriors izena hartu zuen. 2011 eta 2016 artean garaipenerako play-offak jokatu zituen urtero. 2014an finalista izan zen eta 2015ean Ligako txapelduna. 2016-17 denboraldian apalago ibili da eta seigarren amaitu du liga.
Palmaresa aldatu
- Pro 14 Liga:
- Txapelduna (1): 2015.
- Finalista (2): 2014, 2019.
- 1872 Errugbi Kopa:
- Txapelduna (7): 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)