Glasgowko Zientzia Museoa

Glasgowko Zientzia Museoa (ingelesez: Glasgow Science Centre) Eskoziako Glasgow hirian dagoen zientzia museoa da.

Glasgowko Zientzia Museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaGlasgow City
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2001
Webguneahttp://www.glasgowsciencecentre.org

Historia aldatu

Elisabet II.a Erresuma Batukoak inauguratu zuen museoa 2001eko ekainaren 5ean. Erresuma Batuan toki bisitatuenetakoa da. 2009an martxan jarri ziren Whitelee haize errotak ere berak kudeatzen ditu.

Egitura aldatu

Hiru eraikin nagusi ditu museoak, hirurak ere titaniozko xaflaz estaliak:

Zientziaren parkea (Science Mall) aldatu

Albo batera eroritako ontziaren kasko baten antza dauka eraikinak. Hiru solairu ditu barnean eta 250 zientzia erakusgaitik gora. Erakusgai hauek interaktiboak dira.

  • Lehen solairuan: Zientziaren printzipioen demostrazioak izateaz gain antzoki bat eta planetarioa ere badaude. Haurrentzako The Big Explorer atala ere bertan dago.
  • Bigarren solairuan: Zientzia karrerak aztertu daitezke My World of Work Live erakusketa interaktiboaren bidez. Hezkuntza taldeentzako laborategi bat ere badago.
  • Hirugarren solairuan: BodyWorks erakusketak giza osasunaren inguruko aferak azaltzen ditu, gorputza ezagupena, biziera egokia...

Glawgowko dorrea (Glasgow Tower) aldatu

Solairuak bere kasa mugitzen diren munduko dorrerik garaiena izateko sortu zen baina arazo ugari eman ditu eta inauguratu zenetik egunen %80an itxita egon da konponketa direla eta. 2014ko uztailean ireki zuten berriz. 127 metrotako garaiera dauka.

IMAX zinema aldatu

Eskoziak eraiki zen lehen IMAX zinema izan zen. Zientzia Museoa inauguratu baino lehenago ireki zen, 2000 urtean, eta 370 besaulkitako aretoan 3D filmak ikus daitezke.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu