Epigrafia

Idazkun» orritik birbideratua)

Epigrafia (antzinako grezieraz: ἐπιγραφή epi-graphē, "idazkun") historiaren zientzia laguntzailea da, harri, metal eta antzeko materialetan egindako idazkunak edo inskripzioak aztertzen dituena[1]. Textua grabatuta egon ohi da, nahiz eta zeramikazko objektu batzuetan, labean egosi aurretik egin daitezke. Zientzia honek agirien esanahi historikoa eta idazlanaren literatur balioa alde batera uzten ditu.

Rosseta harria, Londresko British Museumen erakusgai.
Rosseta harria, Londresko British Museumen erakusgai.

Epigrafiaren metodoak erabiltzen dituenak epigrafo du izena. Epigrafe bat edonolako testua izan daiteke, grafema bakarretik agiri luze batera. Batzuk famatuak dira oso: adibidez Behistungo inskripzioa, Gilgameshen epopeia, Res Gestae Divi Augusti edo Rosetta Harria.

Ezagutzen den azken hieroglifikoa. Philae irlan. IV. mendea
Ezagutzen den azken hieroglifikoa. Philae irlan. IV. mendea

Leku eta garai askotan aurki daiteke material gogorretan idatzitako testuak. Antzinako mendeetarako, testu gehien eman dituztenak, greziar idazkunak eta latinezko erromatar idazkunak dira. Egipziarrak ere oso garrantzitsuak izan ziren. Erdi Aroan eta Aro Modernoak inskripzioak egien jarraitu zuten Europan, hasieran latinez eta ondoren bertako hizkuntzetan.

Ez dira epigrafia eta paleografia nahastu behar, bigarrenak, paperean edota beste material bigunetan tintarekin idazten diren testuak ikertzen ditu eta.

Idazkun motakAldatu

 
Huescako Museo Arqueológico Provincial-en gordetzen den zeramika gaineko grafitoa; grabatutako idazkun motza. Instrumenta domestica epigrafia.

Epigrafeak edukieraren edota xedearen herabera klasifikatu ohi dira. Erromatar eta greziar epigrafia talde hauetan sailka daitezke:

  1. Erlijio idazkunak, jainkotasunei eskaintzen zaizkie; sortu badira, promes baten ondorioz, orduan botozkoak izena ematen zaie.
  2. Juridikoak edo legalak; legeak, ediktu, dekretu edo gutun ofizialak izan daitezke.
  3. Publikoak edo monumentalak; eraikin publiko eta ofizialetan grabatzen dira, adibidez, eraikinetan, garaipen-arkuetan, zubietan, tenpluetan eta abarretan, idazkuna egiteko agindu zutenak aipatuz edo eraikitzearen arrazoia eta data maiz adieraziz.
  4. Historikoak gertaera garrantzitsuak gogorazten dituzte; erromatar inskripzioetan adibidez, fastoak. Oso ezaguna da, bestalde, Egiptokoen artean, Kadeshko inskripzioa.
  5. Ohorezkoak, pertsona ezagun edo boteretsuren bat gogora arazteko.
  6. Hilobikoak Epitafioak dira. Norbaiten hilobia markatzen dute eta hura gogorazten dute.
  7. Menores, edo txikiak, instrumenta domestica izena ematen zaie ere bai: eguneroko erabilera duten objektuetan idazten dira, baxeran batez ere.
  8. Titulus pictus (Tituli picti pluralean): salgaiak eramateko objektuetan egiten dira. Jatorria, norakoa, produktu mota, etab. adierazten dira. Ohikoak izan ziren erromatar ontziteria mota batzuetan, hala nola, anforak.
 
Anforetan aurkitu diren tituli picti.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Epigrafia. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu