Etxeko lan (eskola)
eskola orduak luzatzeko eskolatik agintzen diren aparteko lan akademikoak
Etxeko lanak ikasleak eskolaz kanpo, etxean gehienetan, burutzen dituen lanen multzoa da, eskolan hartutako ezaguerak finkatu eta behar bezala ikasteko, irakaslearen aginduz edo gomendioz. Sarri, ariketak, buruketak, idazketak edo besterik gabe ikasitako gaiak berriz ere berrikustea izaten dira. Aldi berean, ohikoa da irakasleak biharamonean ikasleak etxeko lan horiek egin dituen egiaztatu eta ebaluatu eta kalifikatzea, ikasketa prozesua zuzentzeko.
Ikasteko denbora luzatzeko proposamenakAldatu
Eskolatik agindutako etxeko lanak beste antzeko proposamen didaktikoekin batera ikertu egin dira:
Eskola-orduak luzatzeko proposamenakAldatu
2019an DBH-1 ikasturteko ikasle bati agindutako etxeko lanak. Helburuak: ikaslearen autonomia garatzen laguntzea, komunikazio gaitasuna garatzen laguntzea...
- Ikasturte bateko edo batzuetako eskola-egun kopurua handitzea.
- Eguneroko eskola-ordu kopurua handitzea.
- Eskolatik kanpoko aparteko orduen kopurua handitzea.
- Profesionalen laguntzarekin. Irakasleekin, monitoreekin... Akademiak. Ikastetxeko aparteko orduko eskaintza.
- Profesionalen laguntzarik gabe. Ikasleek bere kabuz egingo dituzte ikastetxean proposatutako lana laguntza profesionalik gabe. Gurasoen laguntza, ikaskideen laguntza, bilatzen badute ondo. Bestela, ikasleek bere kabuz.
- Batez ere goiko hirugarren paragrafo horretan deskribatzen denari buruz, hitz egin ohi da eskolako etxeko lanei buruz hitz egiten denean. Hau da, arlo akademikoetan, etxeko lanei buruz hitz egiten denean, eskolatik kanpoko aparteko orduetan ikasleek laguntzarekin edo modu autonomoan egin behar duten lan akademikoei buruz hitz egiten da.
BibliografiaAldatu
- (Gaztelaniaz) José Fco. AMIAMA IBARGUREN, Análisis de los deberes escolares en la E.S.O. y exploración de un espacio colaborativo entre profesorado y familias en la Comunidad Autónoma Vasca. Doktore tesia. EHU Press (UPV/EHU). Donostia. 2013. ISBN - 978-84-9860-917-2.
- Mikel ETXARRI, "Etxeko lanen inguruan" IKTeroak.