Barautsa biratuz eta txirbila harrotuz zulatzeko erreminta da. Zulagailu ala birabarki baten laguntzaz material desberdinetan zuloak egiteko tresnak dira. Lortutako zuloa zilindrikoa da beti, barautsaren diametrokoa.[1] Eskuarki, pieza zilindriko bat izaten da, mutur koniko bat duena. Mutur konikoa bi sorbatzez hornitua dago. Sorbatzek, biratzean, materialaren txirbila harrotzen dute eta, txirbilak kanpora bideratzeko, sorbatzetatik abiatzen diren bi arteka helikoidal eta diametralki aurkakoak daude barautsaren gorputz zilindrikoan.[2]

Barauts mota desberdinak:
• A – Metal-barauts helikoidala,
• B – Zur-barauts helikoidala,
• C – Hormigoi-barautsa,
• D – Zur-barauts laua,
• E – Metal gogorrezko plakatxoa duen barauts unibertsala,
• F – Xafla-barautsa,
• G – Metala, zura eta plastikoak zulatzeko barautsa>

Zuloa egin aurretik, barautsa aukeratu behar da eta horretarako honako faktoreak hartzen dira kontutan: Materialaren gogortasuna eta ebaketa-abiadura. Barautsak kamustu egiten dira, zenbait kasutan berriro zorroztu daitezkelarik. Zorrozteko makinak erabil daitezke, baina txikiak direnean eskuz ere zorroztu daiteke.

Erreferentziak Aldatu

  1. barauts | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «Barauts. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.