Apustu
joko mota bat non galtzaileek dirua edo aurretik erabakitako beste zerbait eman beharko dieten irabazleei
Apustu, trabesa, postura, desafioa, jokoa edo, batez ere idiak tartean daudenean dema, joko mota bat da, non galtzaileek dirua edo aurretik erabakitako beste zerbait eman beharko dieten irabazleei.
Herri kiroletan ohikoak izan dira apustuak, desafioak. Parte hartzaileen artean, kirolarien artean, postura egotea ohikoa izan da eta ikusleen artean ere bai.
Euskal Herrian tradizio luzeko ohitura da. XVI. mendekoak[1] dira dokumentu-lekukorik zaharrenak.
ArtekariakAldatu
Apustuak kudeatu eta ordainketak bideratzen dituztenei apustu-artekari (edo artekari) deritze. Artekariak joko edo apostuaren gaiarekiko neutralak behar dute izan, eta emaitzan eragiteko gaitasunik gabeak, teorian.
Apustuak artekaridunak izan daitezke, jokoetxe eta kirol-apustuetan, adibidez. Lagunarteko apustuak artekaririk gabeak izan ohi dira, eta galtzaileak zuzenean ordaintzen dio irabazleari.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Garralda Zubimendi, Kerman. (2018). «Apustuen herria» aldizkaria.berria.eus.