Poker
Pokerra munduan zehar hedatu den karta-jokoa da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina Alemania edo Frantziatik datorrela uste da.

Jokerra kartak aldaera batzuetan erabiltzen diren bi karta dira. Jokalariak erabakiko du zein balio eman karta honi. Probabilitate txikiko jokaldiak lortzeko aukerak asko handitzen dituzte karta hauek.
ArauakAldatu
Jolasteko 52 kartako karta-sorta ingeles bat erabiltzen da (batzuetan + 2 jokerrekin), jokalari bakoitzari bi karta emanez eta mahai gainean bost lehenik hiru, eta ondoren, beste bi txandatan, bana.
Txanda tartean apustuak egiten dira. Apustuak egiteko normalean fitxak erabili ohi dira, diruaren truke aldatuko diren fitxak, baina batzuetan zuzenean diruarekin jokatzen da.
Eskualdi bakoitzean honako jokaldiak egin daitezke:
- Erregeren eskailera: 10etik batekorainoko sail bereko segidako bost karta: 10-J-Q-K-A.
- Kolorezko eskailera: sail berdineko ondoz ondoko 5 karta. Adib.: bihotzezko 4-5-6-7-8.
- Pokerra: balio bereko 4 karta. Adib.: 9-9-9-9-5.
- Full-a: balio bereko 3 karta (hirukotea), gehi balioz aurrekoaren ezberdinak diren bi (bikotea), adib.: Q-Q-Q-6-6 (hirukotea da zenbatzeko garaian gehien balio duena, 9-9-9-3-3, 8-8-8-K-K baino hobea da.)
- Kolorea: sail berdineko 5 karta, ondoz ondokoak izan behar gabe, adib.: bihotzen saileko 4-6-10-J-K
- Eskailera: edozein saileko ondoz ondoko 5 karta, adibidez: 7-8-9-10-J
- Hirukotea: balio bereko 3 karta, adib.: 9-9-9-3-K
- Bikote bikoitza: bi karta berdin eta aurrekoen ezberdinak diren beste bi karta berdin, adib.: J-J-4-4-9
- Bikotea: bi karta berdin, adib.: A-A-7-4-2
- Kartarik altuena: aurreko jokaldietako batere ez badago, kartarik altuena hartzen da kontuan, honako ordenean, altuenetik txikienera: A (batekoa) - K (erregea) - Q (anderea) - J(xangoa) - 10 - 9 - 8 - 7 - 6 - 5 - 4 - 3 - 2