Dado
Dadoa poliedro tankerako gailu txiki bat da, zorizko zenbaki edo bestelako ikurrak sortzeko erabiltzen dena. Dado hitza latinezko datum hitzetik dator, suertaturiko zerbait esan nahi duena. Zorizko osagai bat duten jokoetan maiz erabiltzen da, partxisean esaterako. Ohizko dadoak 6 alde ditu, kubo tankerakoa da eta horregatik seiko izena eman dakioke. Seikoaren 6 aldeetan puntu multzoak agertzen dira, 1etik 6ra bitarteko puntu kopuruekin. Seikoak izkina kamutsak ere izan ohi ditu, bota eta gero alde jakin bat suertatu arte nahiko jira-bira egin ditzan. Kasinoetan ordea izkina zorrotzeko seikoak erabiltzen dira, probabilitate berdintasuna ziurtatzeko.
Seikoaz gainera, alde kopuru handiagoak dituzten dadoak ere badaude, besteak beste rol jokoetan erabiltzeko. Sei alde baino gehiagoko dado hauek poliedro tankera konplexuagoak dituzte, baina kasu guztietan, alde guztien probabilitate berdintasuna bilatzen bada. 2, 3, 4 eta 5 aldeko dadoak ere badaude: 2 aldeko dado bat txanpon bat besterik ez da, aurpegiko eta gurutzeko aldeak erakusten dituena.
Dadoen aldeak eta balioak
aldatuHauek dira dado arruntak eta pokerreko dadoak duten aldeen izena, balioa edota ikurra:[1]
IZENA | Balio |
---|---|
Batekoa | 1 |
Bikoa | 2 |
Hirukoa | 3 |
Laukoa | 4 |
Bostekoa | 5 |
Seikoa | 6 edo 7 |
IZENA | IKURRA |
---|---|
Batekoa | O |
Erregea | K (King ingelesez) |
Zalduna/Dama | Q (Queen) |
Txanka | J (Joker) |
Zortzikoa gorria edo Hamarrekoa gorria | |
Zazpikoa beltza edo Bederatzikoa beltza |
Dado-jokoen osagaiak
aldatuZer | Zer da? |
---|---|
Godaleta | Dadoak jaurtitzeko erabiltzen ontzia |
Tapetea | Dadoak jaurtitzen diren oihala |
Dadoak | jaurti (itzan, itzak, itzazu...) Dadoak bota |
Jaurtiketa | Dadoak botatzeko ekintza |
Gezurtian aritu, ibili | Dadoen joko mota bat |
Kirikian aritu | Dadoen joko mota bat |
Lasterketan aritu | Dadoen joko mota bat |
Pokerrean aritu | Dadoen joko mota bat |
Errepokerra | Bost alde berdinak |
Pokerra | Lau alde berdin |
Fulla | Hiru alde berdin eta beste biak ere bai |
Hirukotea | Hiru alde berdin |
Bikotea | Bi alde berdin |
Kirikia | Hamarreko eta bederatziko aldeak batera |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Angulo, Santi. (1998). «Euskaraz jokatzen - Jokoenea» www.jokoenea.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).