Pepin Laburra[1][2] (Jupille?, 715Saint-Denis, 768ko irailaren 24a), frankoen erregea izan zen, 751-768 bitartean, Karolingiar leinuko lehenbizikoa.

Pepin Laburra

Frankoen erregea

751ko azaroa - 768ko irailaren 24a
Txilderiko III.a - Karloman I.a, Karlomagno
Neustriako Jauregiko Nagusi

741 - 751
Karlos Martel
Bizitza
JaiotzaLieja, 715
HerrialdeaFrankoen Erresuma
HeriotzaSaint-Denis768ko irailaren 24a (52/53 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaKarlos Martel
AmaRotrude of Trier
Ezkontidea(k)Betrada Laongoa  (740 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaKarolingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka
GraduaJeneral

Find a Grave: 21102 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Karlos Martelen semea zen. Neustria, Borgoina eta Proventzako (714) duke izan zen, aita Karlos Martel frankoen duke, printze eta errege jauregiko etxezain zela. 741ean, aita Karlosek erretiroa hartuta, Karloman eta Pepin semeen eskuetan utzi zuen agintea. Handik gutxira, Karlomanek agintea Pepini utzi zion (747), eta orduan Austrasia ere eskuratu zuen.

Pepin ez zen erregea, frankoen erregea Txilderiko III.a baitzen izenez behintzat. Aldiz, botere guztia bere eskuetan geratu zen 747az geroztik eta Pipinek Zakarias Aita Santuaren baimena lortu zuen frankoen errege izendatua izateko (751). 752an, Pipin errege koroatu zuten, Elizaren bedeinkapen osoaz, eta Txilderiko erregea, merovingiarretan azkena, kargugabetu eta monasterio batean giltzapetu zuten. Urte batzuk geroago, Erromako Elizaren eta Aita Santuaren babesle bihurtuta, Italian nagusi ziren lonbardiarrak Eztebe II.a Aita Santuari Ravennako exarkerria ematera behartu zituen (756).

Aleman, bavariar eta saxoitarren aurka borrokatu zen mendebaldean, eta alemanak menderatu. Germaniar herri horien kontra oldartu ondoren, ordea, hegoaldeari so jarri zen. 752an 30 urte lehenago musulmanek hispaniar godoei atzemandako Septimania eraso zuen. Luze joan zen bere egitekoa, godoak ez baitziren frankoen agintaritzarekin fio; gainera, Waifer Akitaniakoak zuzendutako baskoien armadak atzetik eraso eta gauzak zaildu egin zizkion.

Akitaniako gerra aldatu

Godoen mesfidantzak gaindituta, Pepin 759an Septimaniako Narbonan sartu zen garaile. Gainontzeko etsaiak oinpean hartu ondoren, etsai bakarra zuen errege frankoak: Waifer buruzagi independentea eta Akitania. Artean, Baskonia ez zegoen Akitania barruan baina Waifer bi lurraldeon buruzagi gorena zen: printzea (princeps).

60ko hamarkadan etengabe eraso zuen Waifer buruzagia, baita Waiferrek erantzun ere, baina gerra bere muturrera eraman zuen errege frankoak, suntsipena herri eta monasteriotara eraman zuen, soroak eta kabaleak lapurtu eta erre, eta fidagarriak ez zituen gotorlekuak/gazteluak birrindu. 767an Tolosa Okzitania Akitaniako hiriburua bere eskuetan erori zen, eta Waifer ere handik gutxira hil zuten, Pepinen ordainpeko traidore batek segur aski. 768an, Akitania menperatua zen eta, Pepin hil zorian zela (768), erresuma bi semeen artean, Karlomagno eta Karloman I.a, banatu zuen.

Akitaniarrak menperatuta, Pepinek kabura eraman zuen buruzagi frankoek (Karlos Martelek) hamarkadak lehenago hasitako lana eta, bidez batez, akitaniarren zutarri militar nagusia zenak, Pirinioez iparraldeko baskoi gehienek, men egin zion karolingiar dinastiari, hitzez bederen (766, 768, 769).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pepin Laburra  


Aurrekoa
Txilderiko III.a
Frankoen errege
751768
Ondorengoa
Karlomagno
Karloman I.a