2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak

2019an Espainian ospatu ziren bigarren hauteskunde orokorrak

2019ko azaroaren 10ean Espainian hauteskunde orokorrak ospatu ziren, urte horretan bigarren aldiz, besteak apirilean ospatu zirelarik. Trantsizioaz geroztik hamalaugarren hauteskundeak izan ziren hauek, eta 2019ko apirileko hauteskundeetan hautatuak atera ziren alderdiek gobernua osatzeko adostasun nahiko lortu ez zutelako deitu ziren. Deialdi honekin, lau urte baino gutxiagotan lau aldiz deitu ziren hauteskundeak Espainian, estatu horretako ezegonkortasun politikoa agerian utziz.[1][2]

2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainia
2019 (I) ←
2019ko azaroaren 10 → 2023

Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak eta Senatuko 208 (266tik)
Kongresuan 176 eserleku behar dira gehiengo absoluturako
Parte-hartzea %69,87
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
 
Hautagaia Pedro Sánchez Pablo Casado Santiago Abascal
Alderdia PSOE PP Vox
Izendatua 2018ko ekainak 18 2018ko uztailak 21 2014ko irailak 20
Hautes-barrutia Madril Madril Madril
Aurreko
eserlekuak
123 66 24
Eserlekuak 120 88 52
Eserl. aldaketa 3 22 28
Bozak 6.752.983 5.019.869 3.640.063
Ehunekoa %28,00 %20,82 %15,09

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
 
Hautagaia Pablo Iglesias Gabriel Rufián Albert Rivera
Alderdia Elkarrekin Ahal Dugu ERC-Sob. C's
Izendatua 2014ko azaroak 15 2019ko martxoak 7 2006ko uztailak 9
Hautes-barrutia Madril Bartzelona Madril
Aurreko
eserlekuak
35 15 57
Eserlekuak 24 13 10
Eserl. aldaketa 9 2 47
Bozak 2.364.192 869.934 1.637.540
Ehunekoa %9,00 %3,61 %6,79

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera

Presidentea hauteskundeen aurretik

Pedro Sánchez
PSOE

Hautaturiko Presidentea

Pedro Sánchez
PSOE

2019ko irailaren 24ko goizaldean, Espainiako Erregeak Gorteak desegin eta hauteskunde berrietara deitu zuen Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidentearen babesarekin, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetan hautatuak izan ziren alderdiek gobernu bat eratzeko Espainiako konstituzioak ezarritako epemuga agortu zutelako.

Aurrekariak eta testuingurua aldatu

Pedro Sanchezen inbestiduraren porrota aldatu

2019ko apirilean Espainiako hamahirugarren hauteskunde orokorrak ospatu ziren, Trantsizio garaitik zenbatzen hasten bagara. Hauteskunde hauetan Espainiako Alderdi Sozialista atera zen indar bozkatuena eta Espainiako Alderdi Popularrak, historikoki eskuinean indar handiena izan zuen alderdiak, inoizko emaitzarik kaskarrena lortu zuen, aurrez zituen diputatuen erdia (gutxi gorabehera) galduz. Emaitza horiek, besteak beste, eskuinaren zatiketak eta alderdi horren ustelkeri kasuek eragin zuten (ikus 2018ko zentsura mozioa). Hauteskunde hauetan Herritarrak Alderdiak inoizko emaitzarik onena lortu zuen 57 eserlekurekin eta Vox eskuin muturreko alderdia hogeita lau eserlekurekin sartu zen Diputatuen Kongresura. Ezkerraldean, Ahal Dugu alderdiak aurreko legegintzaldian lortu zituen emaitza onak ezin izan zituen mantendu eta ia hogeita hamar eserleku galdu zituen. Euskal alderdiei zegokienean, Euskal Herria Bilduk bere ordezkaritza bikoiztu zuen eta Eusko Alderdi Jeltzaleak eserleku bat gehiago eskuratu zuen.

Ideologia ezkertiarreko alderdiek erraz irabazi bazuten ere, ideologia honetako bi alderdi nagusiek, Alderdi Sozialistak eta Ahal Duguk, ez zituzten gehiengo osoa lortzeko beste eserleku lortu eta beraz, derrigorrez alderdi txikiagoekin akordioetara heltzera behartuta zeuden. Alderdi Sozialistako buru eta Espainiako lehendakarigaiak, Pedro Sanchezek, zenbait bilera egin zituen Ahal Duguko idazkari nagusi Pablo Iglesiasekin. Hasiera batean bilera emankorrak izan zirela zirudien arren, laster ikusi zen zailtasunak zituztela akordio batera iristeko, batez ere 2019ko ekainaren 25ean burutu zuten bileran nabaritu zen arraildurak zeudela bi alderdien artean.[3][4]

Azkenean, 2019ko uztailean, lehen inbestidura saiakeraren aurretik, pare bat egun lehenago, Alderdi Sozialistaren eta Ahal Duguren talde negoziatzaileak batzartu ziren. Ahal Duguk gobernuan sartzea eskatzen zuen eta bertan ordezkaritza edukitzea, Alderdi Sozialistak aurretik uko egin bazion ere, azkenean, onartu egin zuen gai horri buruzko negoziaketa egitea.[5][6] Hainbat batzar egin bazituzten ere, ez zen itunik lortu eta beraz, Sanchezen inbestidura atzera bota zuen Diputatuen Kongresuak, eskuineko alderdien aurkako botoarekin eta Ahal Dugu alderdiaren abstentzioarekin.[7][8] Euskal alderdiei zegokienean, EAJk eta EH Bilduk abstentziora jo zuten eta kataluniar alderdi subiranistek ere ez zuten aldeko botorik eman.[9] 2019ko irailean egin zen bigarren saiakeran, Sanchezek ere ez zuen behar besteko babesik lortu eta beraz, hauteskundeak deitu zituen.[10]

Pedro Sanchez izan zen lehendakari izateko hautagai bakarra 2019ko apirileko hauteskundeen ondoren. Sarritan egin zituen bilerak eskuineko zerrendaburu ziren Alderdi Popularreko Pablo Casadorekin[11] eta Herritarrak Alderdiko Albert Riverarekin,[12][13] zenbaiten esanetan, Alderdi Sozialistari ez zitzaion komeni Ahal Dugurekin itun batera iristea, zentroa mantendu nahi zuelako eta ez zuelako ezkerrera biratzeko betarik.[14] Eskuineko alderdiek ordea, ez zioten babesik eman hautagai sozialistari, besteak beste, Nafarroako Gobernuan PSN boterera iritsi zelako bigarren zerrendarik bozkatuena izanda (Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik). Eskuineko alderdiak kexu ziren sozialistak boterera iristeko EH Bildu alderdi abertzalearen abstentzioa behar izan zutela, honek eskuinaren babesa ezinezko bihurtu zuen.[15]

Kataluniako epaia eta protestak aldatu

 
Askatasunaren Aldeko Martxen amaiera Bartzelonan.

2019ko urriaren 14an Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentistaren buruzagien aurkako sententzia plazaratu zuen, haiei bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarriz.[16][17] Kataluniako prozesu subiranista gidatu zuten herri-ordezkari eta politikariak oso esanguratsuak ziren gizartearentzat: Oriol Junqueras (ERCko idazkari nagusia), Raul Romeva (Atzerri kontseilaria), Jordi Sanchez (ANCko presidentea), Jordi Cuixart (Omnium-eko presidentea), Carme Forcadell (Kataluniako parlamentuko presidentea) eta beste hainbat kontseilari.[16] Espetxe zigor horiek, auzitegiaren arabera, albaramendua eta desobedientzia egiteagatik ezarri ziren, baina kontuan hartzekoa da 2018an Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria atxilotua eta epaitua izan zenean Alemaniako Schleswig-Holsteingo auzitegiak ez zituela aipatutako delituak ikusi.[18]

Aipatutako epaiak oihartzun handia izan zuen Katalunian eta manifestazio ugari deitu ziren, hala nola, Askatasunaren Aldeko Martxak, 2019ko urriko greba orokorra eta ikasleen zenbait greba. Euskal Herrian ere egin ziren zenbait manifestazio Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, aipagarriena 2019ko urriaren 19an egin zen Donostian, Gure Esku Dagok deituta.[19][20] Katalunian egin ziren protestetan, lehen aldiz prozesu independentista hasi zenetik, manifestari batzuek bortizkeria erabiltzeko joera izan zuten, bereziki gauez Bartzelonan egin ziren elkarretaratzeetan. Baina polizia ere ez zen atzean gelditu eta Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Eskuadra Mosoek 71 kazetariri eraso egin zieten[21] eta gutxienez, 600 bat pertsona zauritu zituzten.[22] Zenbait polizia ere zauritu ziren protestetan, lau gutxienez.[23] Protesten bortizkeria zantzuak ezin ziren ezkutatu, batez ere gauetan, zenbait zakarrontzi erre baitzituzten manifestariek hiribideak mozteko eta poliziek aurretik erabili gabeko baliabideak erabili zituzten, hala nola, ur-kanoidun ibilgailua.[24] Ezin aipatu gabe utzi, Kataluniako independentisten ordezkari nagusiek eta politikari subiranistek behin eta berriz baketzeko eskatu zuten[25], nahiz eta Espainiako zenbait hedabidek kontrakoa esan.[26][27]

Protesta hauek zeresan handia izan dute hauteskundeetan, izan ere, bereziki eskuin eta eskuin muturreko alderdiek, beraien kanpainan behin eta berriz baliatu dituzte, espainiar abertzaletasunaren botoari begira. Alderdi politiko horien proposamen nagusienetako bat 155 artikulua aplikatzea izan zen, hala, Kataluniako autonomia indargabetzeko denbora-tarte mugagabean.[28][29] Espainiako Auzitegi Konstituzionalak neurri hori konstituzioaren kontrakoa dela aditzera eman du.[30]

Eskuineko alderdien jarrera birzentralizatzailea aldatu

Espainian 2000. urtetik aurrera birzentralizazio prozesu bat eman dela salatu dute zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok.[31][32] Ukaezina da ordea, Mariano Rajoy Espainiako lehendakari ohiaren gobernuan, 2010eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, sortu edo indartu ziren alderdi berrietako batzuk joera hori argi islatzen dutela. Kataluniako prozesu independentistak indarra hartu ahala, Espainian prozesu horren aurkako ideologia espainiar nazionalistak indartzen joan dira, baita eskuin muturrekoak ere. Alderdi horietako bat Vox ultra-eskuineko alderdia dugu, autonomia erkidegoen indargabetzearen aldekoa dena eta espainiar nazionalismoa muturreraino eramaten duena.[33] Baina ez da bakarra, Herritarron Alderdiak behin baino gehiagotan egin du autonomia bakoitzeko berezitasunen aurka, besteak beste, euskal autonomia erkidegoko ekonomia itunaren aurka edo hizkuntza gutxituen suspertzearen aurka.[34][35][36] Alderdi hauek ahaztu egiten dituzte Espainiako zenbait lurraldek dituzten eskubide historikoak. Bestalde, Espainiako Alderdi Popularrak ere, aurrez aipatutako besteekin batera, sarritan gaitzetsi izan du autonomiei dagozkien eskumenak (haien jatorrizko estatutuak iragarriak eta bertako biztanleriak bozkatu eta onartuak) transferitzea.[37]

Hala eta guztiz ere, jarrera birzentralizatzaile hau inoiz baino argiago geratu zen 2019ko Kataluniako protesten ondoen, eskuineko alderdien eskaerak muturrera eraman zituelako. Alderdi Popularrak, Herritarron Alderdiak eta Voxek Kataluniako autonomia mugagabeki bertan behera uzteko eskatu zioten Espainiako gobernu sozialistari, Auzitegi Konstituzionalak debekatu bazuen ere.[38][39] Bestalde, sarritan entzun izan dira Kataluniako politikari hautetsi subiranisten aurkako oihuak, espetxeratu zitzaten eskatuz, hala nola, "Puigdemont espetxera" edo "Torra ziegara".[40] Gainera, Kataluniak bere egina duen espetxeen gaineko eskumena zalantzan jarri zuten politikari subiranistak kartzelara bidaltzerakoan.[41][42] Haien esanetan, oso litekeena zen Kataluniako Gobernuak espetxeratuak askatzeko legeren bat onartzea, hala, auzitegien aginduari jaramonik ez eginez. Bestalde, sarritan eskatu zuten Eskuadra Mosoen kontrola estatuko agintaritzak bere egitea, estatutua eta konstituzioa bortxatuz.

Euskal Herriko egoera aldatu

Euskal Herriari zegokionean, 2019ko urriaren 9an Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen auziaren epaia jakitera eman zuen eta harrabotsa sortu zuen euskal gizartean. Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak arindu bazituen ere, urte bat eta sei hilabetetik bederatzi urte arterako espetxe zigorrak ezarri zizkien gazteei.[43] Honek ezkerreko zenbait alderdiren eta abertzaleen gaitzespena jaso zuen eta zenbait elkarretaratze eta manifestazio egin ziren euskal hiriburuetan epaia salatzeko.[43][44] Hauteskundeen kanpainan bere lekua hartu zuen gai honek, bereziki euskal alderdietan, adibidez, EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Bel Pozueta izan zen, Altsasuko gazteetako baten gurasoa.[45] Aipatu beharra dago Altsasuko auziak Euskal Herri mailan garrantzia izan bazuen ere, Kataluniako aferak estali egin zuela eta beraz, aurreko hauteskundeetan ez bezala, Espainiako alderdiek ez zuten adierazpen nabarmenik egin.

Arestian aipatu bezala, Kataluniako protestek eta bertako politikari subiranisten aurkako epaiak zeresana izan zuen Euskal Herrian. Adibidez, EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu alderdiak eta ELA eta LAB sindikatuak Gure Esku Dagok deitu zuen manifestaziora batu ziren, Kataluniako sententzia salatzeko asmoarekin Donostian.[46] Alderdi horien kanpainetan ere askotan agertu zen afera hori, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute eta.[47]

Bestalde, 2019ko urrian zehar Nafarroako Auzitegi Gorenak UGT sindikatuak aurkeztutako helegitea, eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara lanbide postuetako meritu gisa aitortzearen aurkakoa, aintzat hartu zuen.[48] Hala, Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuak aurrera ateratako euskararen elebiduntasun legearen zenbait puntu bertan behera utzi zituen eta beraz, euskara eremu misto eta ez-euskaldunean meritutzat ez hartzeko agindu zuen, diskriminazioa sortzen omen zuelako.[48][49] Honek zenbait alderdiren gaitzespen irmoa jaso zuen, bereziki EH Bildu eta Geroa Bairen aldetik.[50] Alderdi hauek Nafarroako Gobernuari Auzitegian helegitea jar zezala eskatu zioten, baina PSN buru zuen gobernuak uko egin zuen eta beraz, Geroa Baik ere atzera egin behar izan zuen eskakizunetan.[51][52] Hala ere, zenbait manifestazio deitu ziren Iruñean, Nafarroako Auzitegi Gorenak Europako Hizkuntza Gutxituen Karta bete ez zuela salatzeko, bertan bildu zirenen arabera.[53][54]

Hauteskunde sistema aldatu

 
Probintzia bakoitzari dagokion ordezkari kopurua Diputatuen Kongresuan.
 
Probintzia bakoitzari dagokion senatari kopurua.

Espainiako Gorte Orokorrak bi ganberako sistema ez-perfektu bat bezala iragarrita daude. Diputatuen Kongresuak Senatuak baino botere legegile handiagoa du, hori dela eta, Gobernuko Lehendakari baten zentsura mozio edo inbestidura bozketak burutu ditzake eta Senatuko betoak indargabetzeko gaitasuna ere badu, gehiengo osoa lortuz gero.[55] Nolanahi ere, Senatuak baditu zenbait funtzio berezi Diputatuen Kongresuak ezin dituenak indargabetu, nahiz eta hauek nahiko mugatuak eta eskasak izan.[56] Gorte Orokorren hauteskundeak sufragio unibertsalean oinarrituak daude eta hortaz, hemezortzi urtetik gorako pertsona orori bozkatzeko eskubidea aitortzen zaio, biztanle arrunt baten eskubide politiko berak baititu.[57] Espainiar herritartasuna duten eta atzerrian bizi diren biztanleek ere bozkatzeko eskubidea dute, baldin eta horretarako baimena epe jakin baten barnean eskatzen badute.[58]

Diputatuen Kongresuko hirurehun eta berrogeita hamar biltzarkideak D´Hondt metodoaren bidez hautatzen dira, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional batekin eta balizko botoen ehuneko hiruko atalasearekin. Atalase horretan, baliogabeko boto gisa hartzen dira bilizko ez diren guztiak, boto zuriak barne. Atalase horretara iristen ez diren lurraldeek Gorte Orokorretan ordezkaritza izateko eskubidea galtzen dute. Gainera, D´Hondt metodoaren erabilera ehuneko hiru baino handiagoa den atalase eraginkorra izan daiteke, hautesbarrutiaren magnitudearen arabera. Espainiako probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia du eta beraz, bere ordezkari kopuru finkoa.[59] Hautesbarruti bakoitzak gutxienez bi ordezkari izateko eskubidea du eta gainerako 248 ordezkariak hautesbarruti edo probintzia bakoitzaren biztanleriaren arabera banatzen dira. Ceuta eta Melillari ordezkari bana aitortzen zaie, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional bezala hautatzen direnak, baina ordezkari bakarra duenez hautesbarruti bakoitzak, zerrendarik bozkatuenak zuzenean jasotzen du ordezkaria.[60]

Espainiako Senatuko berrehun eta zortzi ordezkariak bloke partzialeko bozketa-zerrenda ireki bat baliatuz hautatzen dira. Kasu honetan, hautesleak hautagai soilen alde bozkatzen du eta ez hauen alderdien alde. Lau eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan hautesleek hiru hautagairen alde egin dezakete gehienez, bi edo hiru eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan gehienez bi hautagaien aldeko bozka eman dezakete eta azkenik, ordezkari bakarra hautatzen duten hautesbarrutietan, bertako hautesleek hautagai bakarraren alde egin dezakete. Garai horretan Espainia osatzen zuten 47 penintsula-probintziek lau ordezkari zituzten Senatuan eta uharteetako edo uhartedietako probintzietan uharte bakoitzak ordezkari kopuru jakin bat zeukan, handienek (Mallorca, Tenerife eta Kanaria Handia) hiru ordezkari zituzten eta txikienek (Menorca, Evissa, Formentera, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote, Hierro eta Palma) bana. Horrez gain, Autonomia Erkidego bakoitzak senatari bat izendatzeko aukera dauka eta milioi biztanleko beste bat izendatzekoa ere bai.

Hego Euskal Herrian aldatu

2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorretan Hego Euskal Herriko lau probintziek ere parte hartu zuten. Aurreko hauteskundeetan bezala, probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia eduki zuen eta beraz, ordezkari kopuru jakin bat hautatzeko eskubidea zuen, bere biztanleriaren arabera. Bizkaiak hautatu zituen ordezkari gehienak, guztira zortzi, Gipuzkoak sei, Nafarroa Garaiak bost eta Arabak lau. [55]

Kanpaina aldatu

Kanpainako goiburuak aldatu

  • JxCAT: Ni un vot enrere.[70] (Boto bat ere ez atzera)
  • EAJ: Hemen.[71]
  • EH Bildu: Un paso más. Erabaki baietz![72] (Pauso bat gehiago)
  • Nafarroak Batzen Du: Navarra, clave en España.[73] (Nafarroa, Espainian giltza)
  • PRC: Cantabria gana.[74] (Kantabriak irabazi)
  • CC-PNC-NCa:Hagamos más fuerte a Canarias. (Egin ditzagun Kanariak indartsuago)
  • Més Compromis: Acordar, la política útil.[75] (Adostea, politika baliagarria)
  • Geroa Bai: Es tiempo de soluciones. Elkar ulertzeko.[76] (Konponbideen garaia da)
  • BNG: Facer valer Galiza, con voz propia.[77] (Galizia baliozko egin, bertako ahotsarekin)

Eztabaidak aldatu

Data eta telebista Gidaria(k)  G  Gonbidatua  O  Ordezkoa  EE  Ez da etorri  EG  Ez gonbidatua
            Ikusleria Oharrak
ETB1
Azaroaren 7[78]
Amaia Cayero GAgirretxea GAizpurua GGorrotxat. GGarcía GGarrido EG EG
ETB2
Azaroaren 6[79]
Xabier Garcia Ramsden GEsteban GMatute GGarrido GLópez GBlanco EG EG
La Sexta
Azaroaren 2[80]
Iñaki López GEsteban EG GVera GSicilia GGamarra GRodrig. GSmith 865 000

%8,5

[oh 1]
Telebistaren Akademia
Azaroaren 4[81]
Ana Blanco eta Vicente Vallés EG EG GIglesias GSánchez GCasado GRivera GAbascal 8,6 milioi[82]

%52,7

La Sexta
Azaroaren 7[83]
Ana Pastor EG EG GMontero GM. Montero GPastor GArrimad. GMonast. 3,1 milioi[84]

%19,2

Inkestak aldatu

Azpian ageri den irudian 2019ko apiriletik urte bereko azarora bitarte egin ziren inkestak bateratu dira eta bakoitzak ematen zituen datuak lerro bakar batean bateratu. Alderdi bakoitza bere kolorearekin adierazi da, hurrenkera honetan: PSOE, PP, Cs, Ahal Dugu, Vox, Más País, ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu. Beste hainbat alderdi txiki ere ageri dira, ia ez dira bereizgarriak ordea.

 
Txantiloi:Columns-list

Euskal Herriko inkestak aldatu

Euskal Herrian ere egin ziren zenbait inkesta, jarraian aipatuko dira adierazgarrienak.

GAD3-ren inkesta aldatu

GAD3 enpresak EITBrentzat eginiko inkestaren arabera, Alderdi Sozialistak irabazi beharko lituzke Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, 114-119 eserleku eskuratuta, atzetik Alderdi Popularra izanik, 85-90 eserlekurekin. Hirugarren alderditzat Vox jo zuen eta Elkarrekin Ahal Dugu alderdiari, kasurik onenean,zortzi eserlekuko galera aurreikusi zion. Herritarron Alderdia hamalau eta hamabost eserlekuen artean kokatu zuen. Euskal Alderdiei zegokienean, lortu zutena baino emaitza txarragoa aurreikusi zien, EAJri sei eserleku eta EH Bilduri hiru eta lau artean.[85]

Euskal Autonomia Erkidegoari zegokionean, garailea EAJ izango zela adierazi zuen, sei eta zazpi eserleku artean lorturik. Bigarren postuan Alderdi Sozialista jarri zuen, aurrekoan lortu zuenaren antzeko emaitzarekin eta hurrengoak, hurrenez hurren, EH Bildu, Ahal Dugu eta Alderdi Popularra, azken honek eserleku bat edo bi lortuko zituela baieztatu zuen. Probintziaz-probintzia, Arabako aurreikuspenean hanka sartu zuen, izan ere, Alderdi Sozialista kokatu zuen irabazle gisa eta Alderdi Popularra bigarren postuan. Bizkaia eta Gipuzkoan ordea, aurreikuspenak gutxi gorabehera bete egin ziren.[85]

Nafarroan ere burutu zuen inkesta eta ez zuen benetako emaitza behar bezala islatu, ez baitzen izan gai EH Bilduk Alderdi Sozialistari eserleku bat kenduko ziola iragartzeko.[85] Aipatu beharra dago EH Bilduk Araban eta Nafarroan lortu zituen eserlekuak inkesta gutxik iragarri zituztela, Araban Alderdi Popularrak eserlekua berreskuratuko zuela ziurtzat jotzen baitzen.[86]

EITB Focus-en inkesta aldatu

EITB Focus enpresak ere egin zuen bere inkesta 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeen aurretik. Inkesta honek EAJ ipini zuen garaile argi, EAEko 18 eserlekuetatik zazpi aitortuta eta haren atzetik, hurrenez hurren, Alderdi Sozialista (lau eserleku), EH Bildu (4 eserleku) eta Elkarrekin Ahal Dugu (3 eserleku) ipini zituen. Alderdi Popularrak ordezkaritzarik izango ez zuela ere adierazi zuen, edo izatekotan, gehienez eserleku batekoa izango zuela, Elkarrekin Ahal Duguri kenduko ziona. Boto asmoari buruz ere mintzatu zen eta ondorengo ordenaketa egin zuen: EAJ (%32.6), Alderdi Sozialista (%19.7), EH Bildu (%18.3) eta Elkarrekin Ahal Dugu (%14.9).[87]

Probintziaz-probintzia, EAJk hiru probintzietan irabaziko zuela iragarri zuen. Araban, eserleku banaketa asmatu zuen, nahiz eta Alderdi Popularrak Elkarrekin Ahal Duguri bere eserlekua kentzeko aukera aintzakotzat hartu. Bizkaian eta Gipuzkoan ez zuen aukera hori kontuan hartu. Buruzagi politikoen balorazioari buruzko galdeketa ere egin zuen eta Aitor Esteban (EAJ) izan zen hobekien baloratua, Mertxe Aizpurua (EH Bildu) eta Juantxo Lopez de Uralderen (Ahal Dugu) aurretik. Gainerako buruzagiek ez zuten biztanleriaren gainditua lortu, betiere, inkestaren arabera.[87]

Nafarroari zegokionean, EH Bilduk eserleku bat lortuko zuela iragarri zuen, Alderdi Sozialistaren kaltetan. Probintzia honetako boto asmoari buruzko galdeketa ere egin zuen eta ondorengo emaitzak atera ziren: Nafarroak Batzen Du (%28.5), Alderdi Sozialista (%25.3), Ahal Dugu (%18), EH Bildu (%14), Geroa Bai (%6.3) eta Vox (%5.6).[87]

Emaitzak aldatu

Diputatuen Kongresua aldatu

2019ko azaroko Diputatuen Kongresurako emaitzak
 
Alderdiak eta koalizioak
Emaitzak Eserlekuak
Bozak % ±pp Guztira +/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 6.752.983 28,00 –0,67 120 –3
Alderdi Popularra (PP) 5.019.869 20,82 +4,13 89 +22
Vox (Vox) 3.640.063 15,09 +4,83 52 +28
Elkarrekin Podemos (UP-IU) 3.097.185 12.84 –1,48 35 –7
Elkarrekin Podemos (Ahal DuguIU) 2.364.192 9,80 –1,26 26 –7
En Comú Podem (ECP–Guanyem el Canvi) 546.733 2,27 –0,08 7 ±0
En Común (Ahal DuguEU) 186.260 0,77 –0,14 2 ±0
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 1.637.540 6,79 –9,07 10 –47
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERCSobiranistes) 875.750 3,63 –0,28 13 –2
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERCSobiranistes) 869.934 3,61 –0,28 13 –2
Valentziar Herriko Ezker Errepublikarra (ERPV) 5.816 0,02 ±0,00 0 ±0
Más País (Más País) 577.055 2,39 Berria 3 +2
Más PaísEquo (Más País–Equo) 326.666 1,35 Berria 2 +2
Més Compromís (Més Compromís)3 175.092 0,73 +0.07 1 ±0
Más País (Más País) 52.308 0,22 Berria 0 ±0
Más PaísChunta AragonesistaEquo (Más País–CHA–Equo) 22.989 0,10 Berria 0 ±0
Junts per Catalunya (JxCat–Junts) 527.375 2,19 +0,28 8 +1
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV) 377.423 1,57 +0,06 6 ±0
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 276.519 1,15 +0,16 5 +1
Herri Batasuneko Hautagaitza (CUP–PR) 244.754 1,01 Berria 2 +2
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA) 226.376 0,94 –0,31 0 ±0
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCaPNCNC)1 123.981 0,51 –0,02 2 ±0
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG) 119.597 0,50 +0,14 1 +1
Navarra Suma (NA+) 98.448 0,41 ±0,00 2 ±0
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) 68.580 0,28 +0,08 1 ±0
Zero MozketakTalde Berdea (Recortes Cero–GV) 34.306 0,14 –0,04 0 ±0
Bidezko Mundurantz (PUM+J) 27.016 0,11 +0,03 0 ±0
Teruel Existitzen Da! (¡Teruel Existe!) 19.696 0,08 Berria 1 +1
Ezker Gehiago (MésMxMeEzkerra)2 18.206 0,08 –0,02 0 ±0
Espainiako Herrietako Alderdi Komunista (PCPE) 14.023 0,06 –0,01 0 ±0
Andaluzia bere Buruaz (AxSí) 13.954 0,06 +0,02 0 ±0
Espainiako Langileen Alderdi Komunista (PCTE) 13.828 0,06 +0,01 0 ±0
Geroa Bai (GBai) 12.622 0,05 –0,04 0 ±0
Leondar herriaren Batasuna (UPL) 10.198 0,04 Berria 0 ±0
Espainiako Langile Komunisten Alderdia (PCOE) 9.664 0,04 +0,01 0 ±0
Koalizioa Melillagatik (CpM) 8.925 0,04 +0,01 0 ±0
Aulki Zuriak (EB) 5.952 0,02 –0,01 0 ±0
Ávilagatik (XAV) 5.399 0,02 Berria 0 ±0
Aurrera–Berde Ekobakezaleak (Avant/Adelante–LV) 5.290 0,02 –0,01 0 ±0
Berdeen Konfederazioa (LV) 3.240 0,01 Berria 0 ±0
Alderdi Humanista (PH) 3.195 0,01 –0,01 0 ±0
Iniziatiba Feminista (IFem) 2.822 0,01 Berria 0 ±0
Zurekin, Demokrazia (Contigo) 2.398 0,01 Berria 0 ±0
Ezkerra Positiboan (IZQP) 2.347 0,01 ±0,00 0 ±0
Valentziarrak Gara (UiG–Som–CUIDES) 2.316 0,01 –0,01 0 ±0
Eskualdea Gara (Somos Región) 2.303 0,01 –0.01 0 ±0
Kanariak Orain 2.015 0,01 ±0,00 0 ±0
Chunta Aragonesista (CHA) 1.980 0,01 Berria 0 ±0
Soriar Herriaren Plataforma (PPSO) 1.451 0,01 ±0,00 0 ±0
Europako Erretiratuen Alderdi Sozial Demokratikoa (PDSJE) 1.386 0,01 +0,01 0 ±0
Extremadura Batua (EU) 1.317 0,01 Berria 0 ±0
Alderdi Libertarioa (P–LIB) 1,159 0.00 ±0.00 0 ±0
Elkarrekin-Demokraziaren Alde (Unidos SI–ACPS–DEf) 1.064 0,00 Berria 0 ±0
Aragoiko Mugimendu Soziala (MAS) 1.063 0,00 Berria 0 ±0
Andecha Astur (Andecha) 897 0,00 ±0,00 0 ±0
Leóndar Herriko Alderdi Erregionalista (PREPAL) 866 0,00 –0.01 0 ±0
Duintasunaren eta Hiritargoaren Mugimendua (MDyC) 814 0,00 Berria 0 ±0
Valentziar Erkidegoa Batera (aUna CV) 658 0,00 Berria 0 ±0
Puyalón (PYLN) 623 0,00 ±0.00 0 ±0
Falange Española de las JONS (FE–JONS) 608 0,00 ±0,00 0 ±0
Andaluziar Konbergentzia (CAnda) 515 0,00 Berria 0 ±0
Gaztela eta Leóngo Batasun Erregionalista (Unión Regionalista) 514 0,00 ±0,00 0 ±0
Aragoiko Independenteen Federakuntza (FIA) 431 0,00 ±0,00 0 ±0
Europako Ekintza Solidarioaren Alderdia (Solidaria) 269 0,00 ±0,00 0 ±0
Zentratuak (centrados) 237 0,00 ±0,00 0 ±0
Andaluziako Alderdi Solidario Independente Errepublikarra (RISA) 229 0,00 ±0,00 0 ±0
Demokrazia Plurala (DPL) 210 0,00 ±0,00 0 ±0
Ezker Iraultzaile Antikapitalista (IZAR) 144 0,00 ±0,00 0 ±0
XXI Konbergentzia (C21) 64 0,00 ±0,00 0 ±0
Denon Batasuna (UdT) 31 0,00 ±0,00 0 ±0
Boz txuriak 216.515 0,90 +0,14
Guztira 24.116.352 350 ±0
Baliozkoak 24.116.352 98,98 +0,03
Baliogabeak 249.499 1,02 –0,03
Parte-hartzea 24.365.851 69,87
Abstentzioa 10.506.203 30,13
Hautesleak 37.000.608
Iturria[88]

Senatua aldatu

2019ko azaroko Senaturako emaitzak
 
Alderdiak eta koalizioak
Zuzenean
izendatuak
Erk.
iz.
Guztira
Eserlekuak +/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 92 –31 18 110
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)1 90 –30 17 107
Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC)2 2 –1 1 3
Alderdi Popularra (PP) 84 +30 14 98
Kataluniako Ezker Errepublikarra–Subiranistak (ERCSobiranistes) 11 ±0 2 13
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV) 9 ±0 1 10
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 0 –4 8 8
Ezker Konfederala (Izquierda Confederal) 0 ±0 6 6
Aurrera Andaluzia (AA) 0 ±0 1 1
Compromís (Compromís) 0 ±0 1 1
Grupo Común da Esquerda (Grupo Común da Esquerda) 0 ±0 1 1
Més per Mallorca (Més) 0 ±0 1 1
Catalunya en Comú (CatComú) 0 ±0 1 1
Más Madrid (Más Madrid) 0 ±0 1 1
Junts per Catalunya (JxCat–Junts) 3 +1 2 5
Vox (Vox) 2 +2 1 3
Navarra Suma (NA+) 3 ±0 0 3
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 1 ±0 0 1
Alderdi Popularra (PP) 1 ±0 0 1
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 1 ±0 0 1
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 1 ±0 1 2
Teruel Existe (¡Teruel Existe!) 2 +2 0 2
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCaPNCNC) 0 ±0 1 1
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) 0 ±0 1 1
Geroa Bai (GBai) 0 ±0 1 1
Gomerako Talde Sozialista (ASG) 1 ±0 0 1
Partido Aragonés (PAR) n/a n/a 1 1
Guztira 208 ±0 57 265
Iturria[89]

Hego Euskal Herriko emaitzak aldatu

Emaitzak lurraldearen arabera[90][91][92][93]
Alderdia  Araba  Gipuzkoa  Bizkaia  Nafarroa
Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/-
EAJ 40,127 23,59 1 = 116,125 30,57 2 = 221,171 35,27 3 = - - - -
PSE-EE / PSN 37,325 21,94 1 = 68,663 18,08 1 = 119,917 19,12 2 = 83.242 25,75 1 1
Elkarrekin Podemos 27,992 16,46 1 = 56,787 14,95 1 = 96,558 15,40 1 1 68.168 18,66 1 =
EH Bildu 27,364 16,09 1 = 98,391 25,90 2 = 94,377 15,05 1 = 56.387 12,77 1 1
N+ - - - - - - - - - - - - 98.448 29,32 2 =
PP 25,318 14,88 0 = 23,373 6,15 0 = 55,130 8,79 1 1 * * * *

Inbestidura saioa aldatu

2019ko abenduaren 31ean Meritxell Batet Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteak parlamentuko taldeei jakinarazi zien inbestidura saioa 2020ko urtarrilaren 4ean hasiko zela, hurrengo egunean lehen bozketari hasiera eman eta bigarrena urtarrilaren 7an jazotzeko.[94] Inbestidura eztabaida urtarrilaren 4ean hasi zen eta parlamentuko talde bakoitzak bere tartea izan zuen ideiak plazaratzeko, presentzia handiena zutenek lehenengo eta ondoren, presentzia txikiagokoek. Eztabaidari dagokionean, hainbat jakitunen esanetan inoizko bortitzenetakoa izan zen, bereziki eskuineko alderdiek zenbait alderdiri jaurtitako irain eta biraoak zirela eta, horien artean EH Bilduri.[95][96]

Lehen inbestidura saioa 2020ko urtarrilaren 5ean amaitu zen, lehen bozketarekin eta bertan, hautagaiak gehiengo osoa behar zuenez, ez zen presidenterik izendatu. Bigarren bozketa saioan, gehiengo sinplea eskuratuta, hautagaia presidente izendatu zen.[97]

Inbestidura
Pedro Sánchez (PSOE)
Bozak → 2020ko urtarrilak 5 2020ko urtarrilak 7
Beharrezko
gehiengoa →
176 boz 350tik  N Sinplea  Y
166 / 350
167 / 350
165 / 350
165 / 350
18 / 350
18 / 350
1 / 350
0 / 350

Oharrak aldatu

  1. ERC eta JxCAT alderdiek ere parte hartu zuten, Rufián eta Borrás izan ziren euren hizlariak, hurrenez hurren. Debatea laSexta telebista kateko "La Sexta Noche" saioan igorri zen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A28ari buruzko azken orduko albisteak | EiTB Hauteskundeak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  2. Imaz, Andoni. «Bozetara jo beste biderik ez da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  3. «Iglesiasek Sanchezen inbestiduraren aurka egitea ez du baztertu» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  4. Uranga, Ane Hurtado. «Pedro Sanchezek negoziazioak etetea egotzi dio Pablo Iglesiasi» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  5. «PSOE eta Unidas Podemos erlojuari begira ari dira lanean, akordio bat lortzeko asmoz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  6. «Espainian gobernua osatzeko negoziatzen jarraitzen dute PSOEk eta Unidas Podemosek» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  7. «Sanchezek ez du Kongresuaren gehiengo osoa lortu presidente izateko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  8. Otamendi, Gorka Berasategi. «Sanchezek ez du babes nahikorik lortu inbestidurarako lehenengo bozketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  9. «EAJk eta EH Bilduk abstentziora joko dute; JxCatek, berriz, 'ez' bozkatuko du» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  10. «Azaroaren 10ean ospatuko dira hauteskunde orokorrak» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  11. «PPk presoak gerturatzearen aurka egingo duela esan dio Casadok Sanchezi» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  12. Press, Europa. (2019-09-11). «Sánchez propone a Rivera a sentarse a negociar y éste acepta pero para aplicar el 155 en Cataluña» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  13. «Riverak ziurtzat jo du PSOE eta Unidas Podemosen arteko gobernu akordioa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  14. (Gaztelaniaz) «El pacto con Podemos quiebra el plan de Pedro Sánchez de virar al centro» ELMUNDO 2019-07-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  15. «PPk eta Ciudadanosek Sanchezen aurka egin dute, Nafarroan lortutako akordioa dela eta» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  16. a b Susaeta, Igor. «Bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak, "sedizioagatik"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  17. (Gaztelaniaz) Rincón, Reyes. (2019-10-15). «Sentencia del ‘procés’: penas de 9 a 13 años para Junqueras y los otros líderes por sedición y malversación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  18. (Gaztelaniaz) Carbajosa, Ana; Rincón, Reyes. (2018-07-12). «La Justicia alemana decide extraditar a Puigdemont solo por malversación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  19. SL, TAI GABE DIGITALA. (). «Mobilizazioak gaur herrietan eta manifestazioa larunbatean, Gure Esku Dagok deituta» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  20. «Kataluniako politikari indepedentisten aurkako sententzia salatzeko mobilizazioak egin dituzte Zumaian - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  21. GAUR, GUREAN. (2019-10-31). «71 kazetari zauritu dituzte Kataluniako mobilizazioetan» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  22. «Casi 600 heridos, 200 detenciones, daños... Las cifras de una semana de disturbios» La Vanguardia 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  23. (Gaztelaniaz) «Tres policías heridos, un mosso grave y tres detenidos en una nueva noche de incidentes en Barcelona, en directo» ELMUNDO 2019-10-26 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  24. «Este vehículo no se ha utilizado en 25 años» La Vanguardia 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  25. (Gaztelaniaz) Baquero, Camilo S.. (2019-10-22). «Torra condena la violencia e insiste en defender el “derecho a la autodeterminación”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  26. «¿Ha condenado Quim Torra la violencia durante la semana de disturbios?» La Vanguardia 2019-10-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  27. (Gaztelaniaz) «Grande-Marlaska insiste: "Torra debe condenar la violencia y mostrar solidaridad con las fuerzas de seguridad"» LaSexta 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  28. «Gobernura iritsiz gero, Katalunian 155. artikulua ezarriko duela dio Casadok» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  29. «Ciudadanos pide aplicar en Catalunya un 155 de carácter “indefinido”» La Vanguardia 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  30. (Gaztelaniaz) Cortizo, Gonzalo. «El Constitucional dictamina que el 155 no se puede aplicar de manera indefinida como piden Casado y Rivera» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  31. Urain, Jon O.. «Higadura baten kronika» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  32. Erredakzioa. «EH Bildu-ERC akordioak «estatuaren inboluzioari» aurre egiteko asmoa du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  33. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-11-29). «Así explica VOX por qué quiere acabar con las 17 autonomías» Moncloa (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  34. «Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  35. Urain, Jon O.. «Autogobernu ekonomikoa, (hamaikagarrenez) jomugan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  36. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2015-12-03). «Ciudadanos no se suma al Día del Euskera y denuncia su “imposición”» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  37. (Gaztelaniaz) «El PP impulsa en el Senado una moción para no ceder transferencias a Euskadi» El Correo 2019-02-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  38. (Gaztelaniaz) Blas, Elsa García de. (2019-10-17). «Rivera pide un 155 “de verdad” y “blindar” Cataluña» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  39. (Gaztelaniaz) «Casado y Rivera exigen a Sánchez que inicie de inmediato el proceso para aplicar el 155 en Cataluña» ELMUNDO 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  40. «Las consignas: del "Puigdemont a prisión" al "Torra a la mazmorra"» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  41. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2019-10-15). «El Gobierno descarta recuperar la competencia de Prisiones para evitar que los reos del 'procés' reciban beneficios inmediatos» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  42. (Gaztelaniaz) VOX apoya la Policía en Barcelona y exige "recuperar la competencia penitenciaria" | Lasvocesdelpueblo. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  43. a b «Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auziaren epaia jakitera eman du - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  44. «Mobilizazioa egingo dute Iruñean, Altsasuko auziaren epaia bidegabea dela salatzeko» Euskal Irrati Telebista 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  45. (Gaztelaniaz) Bel Pozueta: “En las elecciones del día 10 las opciones son claras: democracia o involución antidemocrática. Derechos o recortes” -. 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  46. «'Larrialdi demokratikoari' erantzun bateratua emateko deia egin du Gure Eskuk» Euskal Irrati Telebista 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  47. (Gaztelaniaz) «Declaración sobre Cataluña de EH Bildu, PNV y Elkarrekin Errenteria» El Diario Vasco 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  48. a b «Eremu misto eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzeari uzteko agindu dute» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  49. Otamendi, Gorka Berasategi. «Euskararen foru dekretuak Euskararen legea urratzen du, Nafarroako Auzitegiaren arabera» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  50. «Nafarroako Auzitegi Gorenaren Epaiarekin atzerriko hizkuntzen ezagutzak Euskararen ezagutzak baino balio gehiago duela deioratu du Geroa Baik» www.geroabai.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  51. ARGIA. (2019-10-02). «PSN, Nafarroako Gobernua osatzen duten gainerako alderdien kontrako norabidean» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  52. Orzaiz, Ion. «UGTrekin lerratu da PSN, eta ez dio helegiterik jarri nahi sententziari» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  53. «Euskarafobia gori-gorian Nafarroan» ZUZEU 2019-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  54. «Ahotsa.info» ahotsa.info (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  55. a b «Espainiako Konstituzioa» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  56. España, Senado de. «Constitución Española» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  57. Press, Europa. (2016-06-20). «Quién puede votar en las Elecciones Generales y otras preguntas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  58. «Hauteskunde-prozesuak» www.exteriores.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  59. «Electoral systems: effective threshold - Political Science - Trinity College Dublin» web.archive.org 2017-07-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  60. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1985-11672» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  61. a b «Mendiak uste du PSOE dela 'eskuindarrak' gelditzeko aukera bakarra» Euskal Irrati Telebista 2019-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  62. «Euskal alderdiak boto-emaileak mobilizatzeko ahaleginean, kanpainaren hasieran» Euskal Irrati Telebista 2019-10-31 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  63. «"España en Marcha", el lema de Ciudadanos para el 10N» La Vanguardia 2019-10-05 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  64. (Gaztelaniaz) Rastreador, El. «"España en marcha": Albert Rivera recupera un lema que agrupó a la ultraderecha hace seis años» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  65. (Gaztelaniaz) «Vox rivaliza con el PSOE y responde a su lema de campaña con el eslogan "España siempre"» ELMUNDO 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  66. (Gaztelaniaz) «Los comuns harán campaña con un acto con Iglesias y al menos cuarto con Colau» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  67. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Miguel Ángel. (2019-10-22). «"Desbloquear, avanzar, Más País", el lema de campaña de Errejón» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  68. «Casadok uste du Sanchezek Podemosekin eta independentistekin egin nahi duela ituna» Euskal Irrati Telebista 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  69. (Gaztelaniaz) Baquero, Camilo S.. (2019-10-28). «ERC usará a Junqueras como reclamo electoral en la campaña para el 10-N pese a su inhabilitación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  70. (Gaztelaniaz) Cia, Blanca. (2019-10-29). «Junts per Catalunya avisa de que no “regalará” ningún voto» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  71. «Gasteizen hasi du hauteskunde kanpaina EAJ-k» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  72. «EH Bilduk Donostiako Tabakaleran eman dio hasiera kanpainari» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  73. (Gaztelaniaz) «Na+ inicia una campaña electoral con el objetivo puesto en volver a ganar las elecciones» NAVARRA SUMA + 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  74. Queremos tener más fuerza. Vamos a por 2.. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  75. (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA. «Primer lema de Més Compromís y primer dedo en el ojo a PSOE y a Podemos» Valencia Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  76. (Gaztelaniaz) Natv.es. (2019-10-28). «Navarra "feminista y euskalduna", eje central de Geroa Bai» Natv.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  77. (Gaztelaniaz) Galego, BNG-Bloque Nacionalista. «O BNG encara ás eleccións do 10N como única candidatura netamente galega, sen ataduras nin dependencias» BNG - Bloque Nacionalista Galego (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  78. «Hauteskunde eztabaida ETB1en eta eitb.eus-en, gaur, 22:00etan» Euskal Irrati Telebista 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  79. «Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A28ari buruzko azken orduko albisteak | EiTB Hauteskundeak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  80. Press, Europa. (2019-10-08). «La campaña contará con al menos cuatro debates electorales en televisión» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  81. (Gaztelaniaz) «Blanco y Vallés de moderadores, 700.000 € de coste: los últimos datos del debate del 4-N» El Confidencial 2019-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  82. (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es. (2019-11-05). «Especial Audiencias TV lunes 4 noviembre - 8.6 millones y un 52.7% vieron el gran debate electoral que lideró TVE» vertele (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  83. (Gaztelaniaz) «7N, el debate en laSexta: la última oportunidad antes de las elecciones generales» LaSexta 2019-10-08 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  84. (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es. (2019-11-08). «Audiencias TV jueves 7 noviembre - laSexta se dispara con El Debate 7N (19.2%), su emisión más vista de la temporada» vertele (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  85. a b c «PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina ordezkariak galduta» Euskal Irrati Telebista 2019-11-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  86. «Araba: Gasteiztik harago doan hauteskunde-mapa - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  87. a b c «EAJk irabaziko lituzke A10eko hauteskunde orokorrak EAEn, 7 ordezkari lortuta» Euskal Irrati Telebista 2019-11-03 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  88. .
  89. (Gaztelaniaz) Azaroa 2019 Hauteskunde Orokorrak - Senatua. Barne Arazoetako Ministerioa (Noiz kontsultatua: 2019ko azaroaren 10a).
  90. (Gaztelaniaz) «Resultados Electorales en Bizkaia para el Congreso 2019 10N | EiTB Elecciones Generales» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  91. (Gaztelaniaz) «Resultados Electorales en Álava para el Congreso 2019 10N | EiTB Elecciones Generales» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  92. (Gaztelaniaz) «Resultados Electorales en Gipuzkoa para el Congreso 2019 10N | EiTB Elecciones Generales» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  93. (Gaztelaniaz) «Resultados Electorales en Navarra para el Congreso 2019 | EiTB Elecciones Generales» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  94. «Sanchezen inbestidura eztabaida urtarrilaren 4an, 5ean eta 7an egingo dute» Euskal Irrati Telebista 2019-12-31 (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  95. «EH Bilduk 'laguntza' eskaini du Espainiar Estatuaren 'demokratizazioan' sakontzeko» Euskal Irrati Telebista 2020-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  96. «EH Bilduk eskuineko alderdien irain larriak jasan behar izan ditu inbestidura saioan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  97. Zala, Ander Perez. «Pedro Sanchez Espainiako presidente aukeratu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu