Oskar Matute

euskal politikaria

Oskar Matute García de Jalón (Barakaldo, 1972ko urriaren 5a) Euskal Herriko politikaria da, egun Alternatiba alderdiaren bozeramailea, Espainiako Barne Ministerioan Alternatiba Eraikitzen (ALER) izenez 2009ko otsailaren 2an erregistratutakoa. Aurretik, Matutek Ezker Batua (EB) utzi zuen 2009 hasieran, alderdi horretako talde kritiko nagusiko beste kide batzuekin batera.

Oskar Matute
Oskar Matute reunido con el lehendakari Patxi López (28 de octubre de 2011).jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822695 Itzuli
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 14a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 18a - 2019ko martxoaren 5a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko Legebiltzarreko diputatua

2012ko azaroaren 20a - 2016ko uztailaren 15a - Jone Goirizelaia
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
Alternatiba logo.svg
Alternatibaren bozeramailea

2009ko apirilaren 29a -
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko Legebiltzarreko diputatua

2005eko uztailaren 13a - 2009ko urtarrilaren 6a
Javier Madrazo Lavín
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko Legebiltzarreko diputatua

2002ko urtarrilaren 9a - 2005eko otsailaren 22a
Javier Madrazo Lavín
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
EHBilduLogoBerdea.svg
Euskal Herria Bilduren bozeramailea Espainiako Diputatuen Kongresuan

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1972ko urriaren 5a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEzker Batua-Berdeak
Alternatiba (alderdia)
Euskal Herria Bildu

Twitter: oskarmatute Edit the value on Wikidata

Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietan diplomaduna, EBko presidentziako eta Izquierda Unidako Federazio presidentziako koordinatzaile lanetan aritu zen Matute. Horrez gain, Eusko Legebiltzarreko kide izan da VII. eta VIII. Legegintzaldietan. Bietan Lurralde Plangintza eta Garraio eta Ingurumen batzordeetako lehendakariorde kargua izan zuen. VIII.ean, gainera, EITBko Kontrolerako Batzordeko lehendakaria izan zen.

2008an Ezker Batuaren VII. Asanbladarako hautagaitza alternatibo bakarraren buru izan zen Matute, sektore kritiko gehienak biltzen zituena (Batzen eta EPA); baina Euskadiko Partidu Komunistak, ordura arte zuzendaritzaren aurkakoa zena, hautagaitza nagusiaren alde egin zuen. Hala, Javier Madrazo koordinatzaile nagusi karguan berretsi zuten, harik eta 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitza txarren ostean dimisioa eman zuen arte.

Bitartean, Matutek Alternatiba Eraikitzen taldea sortzeko lanetan parte hartu zuen, hasiera batean erakunde soziopolitikoa zena eta, gerora, alderdi gisa Alternatiba izenarekin aurrera egin zuena, 2009ko apiriletik Ezker Batuatik kanpo.[1] Alternatibak alderdi ezkertiar eta subiranistatzat aurkeztu zuen bere burua.

2016ko uztailetik EH Bilduren diputatua da Bizkaitik Espainiako Kongresuan.

Matute, bestalde, Lokarri, Viento Sur Fundazioa, Gogoa Fundazioa eta CCOO sindikatuko kidea ere bada. Bere iritzi artikuluak bere blogean eta Astekari Digitala agerkarian irakur daitezke.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar Matute