Junts per Catalunya

Junts per Catalunya (JxC)[11] (euskaraz: «Batera Kataluniagatik») 2017ko azaroan Katalunian sortutako koalizio politiko bat da,[12][13] kataluniar independentista,[14] non independenteez gain, CDCko zein PDeCATeko kideak barneratzen diren ere.[15][16] Helburutzat du Kataluniaren independentzia lortzea, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente berriz hautatzea, koalizioaren buru dena.[17]

Junts per Catalunya
Presidentea Carles Puigdemont
Buruzagia Albert Batet
Bozeramailea Eduard Pujol
Sorrera 2017eko azaroaren 13a (aliantza modura)
Egoitza nagusia Calàbria kalea, 169, 1. pisua Bartzelona, Katalunia[1]
Ideologia politikoa Zentrismoa[2]
Zentro eskuina[3][4]
Errepublikanismoa
Independentismoa[5]
Kataluniar abertzaletasuna
Liberalismoa
Sozioliberalismoa
Liberalismo kontserbadorea
Pertsonalismoa
Europeismoa
Ereserkia Junts pel President
(Presidentearengatik elkar)
Koalizioa PDeCAT
CDC
JxC (2018ko uztailetik)[6][7]
Independenteak
Eserlekuak erakundeetan Espainiako Diputatuen Kongresuan
8 / 47

Espainiako Senatuan

5 / 23

Europako Parlamentuan

3 / 59

Kataluniako Parlamentuan[8]

32 / 135

Alkateak (2019-2023)[9]

369 / 947

Udal-gobernuak (2019-2023)

2.799 / 9.077

Bartzelonako Udalean

5 / 41
http://www.juntspercatalunya.cat/
Maila handi batean, Junts pel Sí (JxSí) ordezkatzen du.[10]

2019ko otsailean, PDeCATeko buru den David Bonvehík bere alderdia JxC-en siglapean aurkeztuko zela adierazi zuen, Hauteskunde Orokor, Munizipal zein Europarretara, bai eta bestelako alderdi independentistak barneratuko zituenaren ideia helarazi ere.[18]

Acció per la República alderdia (Errepublikaren Aldeko Ekintza), Junts per la República (Errepublikaren Alde Elkarrekin) taldeak sortutakoa eta JxC-en barruan kokatutakoa,[19] 2019tik aurrera koalizioaren barruan aurkeztuko da ere.[20]

JatorriaAldatu

Junts per Catalunya izena 2016ko uztailean sartu zuen erregistrora CDCren kupulak, PDeCATen kongresu fundazionalean PDeCAT izaten amaitu zuen alderdiaren izen modura militantziak proposatutako izen ez-erabili bat izan zelako. 2018ko uztailaren 11ean izen berdineko alderdia erregistratu zen Espainiako Barne-Ministerioan,[14] alderdi horrek koalizioak izango ez duen identitate propio eta bereizgarria izaten amaituko badu ere.[21][22][23]

OsaeraAldatu

Alderdia Oharrak
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) Hasieratik[24]
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC)[oh 1] Hasieratik[24]
Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV) Informalki[oh 2] (2017ko abendua2020ko uztaila)[26]
Reagrupament (RI) Informalki[oh 3] (2017ko abendua2020ko uztaila)[28]
Crida Nacional per la República (CNxR) Informalki[oh 4] (2018ko uztaila2020ko uztaila)[31]
Acció per la República (AxR) (2019ko azaroa2020ko uztaila)[32][33]

2020ko uztaileko eta bertatik aurrerako JxC-eko koalizioaren elkartasun-galera nabarmena, Carles Puigdemontek aurkeztutako izen berdineko Junts per Catalunya alderdiaren agerpenaren testuinguruan ulertu behar da.[34][35]

2017ko HauteskundeakAldatu

Hauteskunde-kanpainaren erdi-ardatza pertsonalismo eta presidentzialismoa izan ziren, Carles Puigdemonten buruaren inguruan,[36] Bartzelonako barrutiko zerrendaburu izan zena. Koalizioa, transbertsal modura autoikusia,[37] Puigdemonten PDeCAT bere kabuz aurkeztearen aurkako ideian du jatorri, herrialdearen zerrenda baten alde posizionatuz;[38] halere, Kataluniako Ezker Errepublikanoak (ERC) zein Herri Batasuneko Hautagaitzak (CUP) koalizioari uko egin zioten, Junts pel Sí-ren zerrenda kontinuista bat zela argudiatuz.[39] Enric Julianaren hitzetan, Puigdemonten koalizioa zerrenda legitimista modura aurkezten zen hauteskundeetara.[40]

JxC-eko zerrenda Puigdemont berak aurkeztu zuen Bruselatik,[41] zerrendakide anitzekin (alderdietakoak zein independenteak); hala nola, Laura Borràs hizkuntzalaria, Aurora Madaula historialaria, Jaume Cabré idazlea, Salvador Cardús soziologoa, Pilarín Bayés marrazkilaria, Joan Lluís Bozzo aktorea, Fermí Puig sukaldaria, Josep Maria Solé i Sabaté historialaria eta Anna Tarrés, igerilari ohia eta Espainiako igeriketa sinkronizatuaren selekzioaren arduradun ohia, besteak beste.[42]

Independenteak diren baino independentismoaren sarekideak jada zirenean artean, aipagarri da garai hartan Assemblea-ko presidente zen Jordi Sànchez, zerrendakide izateko kargua utzi zuena.[43] Gainera, ANCko beste lau kidek ere (Francesca Ferreres, Alícia Casals, Assumpció Castellví eta Pere Grau) entitateko idazkaritza nazionala utzi zuten ere JxC-eko zerrendakide bihurtu ahal izateko.[44]

Hauteskunde-kanpainaAldatu

Elsa Artadi izan zen kanpainaburu, Eduard Pujol bozeramaile zuelarik. Hauteskunde-taldearen barruan Jaume Clotet, Govern-aren komunikazio-zuzendaria, Valls-eko alkate den Albert Batet, Puigdemonten gabinete-buru den Josep Rius eta Ramon Piqué publizista ere ditugu.[45]

EmaitzakAldatu

Aurreikuspen guztien aurka, Junts per Catalunya-k 34 eserleku lortu zituen; izan ere, hasiera batetan koalizioari 13 eserleku besterik ez ematen zizkioten,[46] 25-27ra pasa zirenak Mariano Rajoyren hauteskunde-deiaren ostean.[47] Hiru alderdi independentisten eserleku-baturak 70ko emaitza bat eman zuen, gehiengo osotik (68) bi eserleku gora.[48][49] ERCk baino bi eserleku eta 12,000 boza gehiago lortu zituen, Parlamentuko hautagaitza independentista nagusia bihurtuz.[50] Haatik, Parlamentuko bigarren indar izan zen, Herritarrak alderdiaren atzetik, 36 eserlekurekin.[51]

Hauteskundeak Lehendakarigaia Boza# Boza% Eserlekuak Posizioa
2017 Carles Puigdemont 948,233 %21.66
34 / 135
2.

Talde parlamentarioaAldatu

Hauteskundeen ostean, 2018ko urtarrilean Jordi Sànchez hautatu zen talde parlamentarioaren presidente modura, orduan prebentziozko espetxeratzean. Era berean, Elsa Artadi hautatu zen talde parlamentarioaren bozeramaile modura, bai eta Eduard Pujol, Albert Batet, Josep María Forné, Gemma Geis eta Lluís Guinó bozeramaile laguntzaile modura.[52]

Talde parlamentarioaren barruan argi bereiz daitezke Alderdi Demokratakideak (PDeCAT) eta Acció per la Repúblicako kideak:

2019ko Hauteskunde orokorrakAldatu

2019ko martxoaren 10ean, PDeCAT alderdiaren kontseilu nazionalak JxC-eko aterkipean aurkezteko zerrendak onartu zituen, non anitz independente barneratzen ziren ere.[55] Zerrendakide independente hauen artean, aipagarri dira Jordi Sànchez, orduan prebentziozko espetxeratzean, eta Laura Borràs, Bartzelonako barrutiko zerrendaren zerrendaburu eta bigarren. Prozesu independentistaren ondoriozko PDeCATeko bi preso politiko, Jordi Turull eta Josep Rull, Lleida eta Tarragonako zerrendaburu izan ziren ere, hurrenez hurren. Gironako barrutitik ere beste independente bat aurkeztu zen: Jaume Alonso-Cuevillas, abokatu eta Puigdemonten abokatuetako bat izateagatik ezaguna.[55][56][57]

Apirilaren 28an ospatutako hauteskundeen kasuan, JxC koalizioak 497,638 boza eskuratu zituen, Kataluniako laugarren alderdi bilakatu zuena hauteskunde horietan. Zazpi eserleku lortu zituen Espainiako Kongresuan (hiru Bartzelonatik, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta bi eserleku Madrileko Senatuan ere.[58][59]

Pedro Sánchezen (PSOE) inbestidura-porrotaren ondorioz, bigarren hauteskunde-dei bat helarazi zen urte bereko azaroaren 10erako. Horietan, CDCk JxC-etik alde eginik,[60] 527,375 boza lortu zituen koalizioak, Kataluniako hirugarren indar bihurtuz. Ondorioz, zortzi eserleku lortu zituen Madrilgo Diputatuen Kongresuan (lau Bartzelonatik eta, aurreko hauteskundeen kasuan bezala, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta hiru eserleku Senatuan ere (bi Gironatik eta bakarra Lleidatik). Hauteskunde-errepikapen hauetan, lehendakarigai Laura Borràs izan zen, Jordi Sànchezen trukean.[61][62]

Emaitzak Diputatuen KongresuanAldatu

Hauteskundeak Lehendakarigaia Boza# Boza% Eserlekuak Posizioa +/– Legegintzaldi-estatusa
2019 (I) Jordi Sànchez[oh 5] 497,638 %12.05
7 / 48
4.  1[oh 6] Hauteskunde-deia
2019 (II) Laura Borràs 527,375 %13.68
8 / 48
3.  1 Oposizioa

Emaitzak SenatuanAldatu

Hauteskundeak Hautagaia Boza# Boza% Eserlekuak +/–
2019 (I) Josep Maria Matamala i Alsina[63]

Maria Teresa Rivero[64]

103,992

52,586

%28.35

%24.35

2 / 16
 0[oh 6]
2019 (II) Josep Maria Matamala i Alsina[65]

Josep Maria Cervera[65]

Maria Teresa Rivero[66]

109,203

93,391

53,165

%31.76

%27.16

%26.36

3 / 16
 1

2019ko Udal hauteskundeakAldatu

2018ko maiatzaren 25ean, momentu hartan PDeCATeko koordinatzaile zen Marta Pascalek, alderdiak, berriro ere, JxC-en barruan aurkeztuko zelaren anuntzioa egin zuen.[67] Hauteskunde hauetarako, hurrengo urteko maiatzaren 26an ospatu zirenak, koalizioak 772 herri eta hirietan aurkeztu zituen zerrendak, Katalunia osoan.[68]

2019ko Hauteskunde EuroparrakAldatu

JxC Lliures per Europa (Junts) modura aurkeztu zen Europar Parlamentuko hauteskundeetara, PDeCAT eta CDCrekin batera. Hautagaitza honek Kataluniako Lehendakari ohi den Carles Puigdemont aurkeztu zuen zerrendaburu modura, bai eta ERCko sailburu ohi den Toni Comín eta Junts pel Sí-ko sailburu ohi eta independente den Clara Ponsatí.[69]

Hala ere, 2019ko apirilaren 29an Hauteskunde Batzorde Zentralak hiru zerrendakideak zerrendatik kanporatu zituen, Alderdi Popularrak eta Herritarrak aurkeztutako errekurtsoei erantzunez, errebeldian prozesatuak zeudenaren testuinguruan, Kataluniako prozesu independentistaren zati. Hala, Gonzalo Boye, Xavier Trias eta Beatriz Talegónek ordezkatu zituzten hiru kideak, behin-behinean.[70] Urte bereko maiatzaren 6ean, Madrilgo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek zerrendatik ezabatzearen erabakiaren aurkako sententzia kaleratu zuten,[71] aurreko egunean Auzitegi Gorenak ebatzitzako autoari erreparatuz, zeinean ez zen hautaezintasun zantzurik ikusten.[72] Auzitegi Gorenaren eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren erabakiei erantzunez, PP-k zein C's-ek babes-errekurtso bat aurkeztu zituen Konstituzio Auzitegian, izarpidetzeko onartu ez zuena.[73]

Hala, amaieran, maiatzaren 9an, hauteskunde-kanpaina hasi baino egun bat lehenago, Hauteskunde Batzorde Zentralak zerrendakide modura izendatu zituen Puigdemont, Comín eta Ponsatí.[74]

Hauteskundeak Zerrendaburua Boza# Boza% Eserlekuak[oh 7] Posizioa
2019 Carles Puigdemont 1,025,411 %4.58
3 / 59
1. (Katalunia)[76]

OharrakAldatu

  1. CDC koalizioaren barruan alderdi independente modura aurkeztearen atzean, alderdiaren ondorengo den PDeCATek CDCk jasoko lituzkeen diru-laguntza publikoak jasotzeko eta hauteskunde-eskubideak edukitzeko, hauteskunde-kanpainaren testuinguruan. Tendentzia hau 2019ko azaroko Hauteskunde Orokorretan amaitu zen.
  2. Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[25]
  3. Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[27]
  4. Ez alderdi bezala, baizik eta alderdikide anitz independente modura.[29][30]
  5. Momentu horretan prebentziozko espetxeratzean zegoen, Madrilgo Soto del Realgo kartzelan
  6. a b 2016ko Hauteskunde Orokorretan CDCk lortutako emaitzekin alderaturik
  7. Brexitaren ondorioz, Espainian 54 eserleku banatzetik 59 eserleku banatzera pasa zen Europako Parlamentuak, Junts-en hirugarren eserlekua suposatu zuena (kasu honetan, Clara Ponsatírena)[75]

ErreferentziakAldatu

  1. https://juntspercatalunya.cat/avis-legal/
  2. https://books.google.es/books?id=IR6MDwAAQBAJ&pg=PT283&dq=junts+per+catalunya+centriste&hl=ca&sa=X&ved=0ahUKEwiRrZmfr5LmAhXb8uAKHdQlCEsQ6AEIOzAC#v=onepage&q=junts%20per%20catalunya%20centriste&f=false
  3. 10.1186/s40410-018-0099-z
  4. 9781789204384
  5. http://www.parties-and-elections.eu/catalonia.html
  6. https://app.juntaelectoralcentral.es/svtjec/descargarFichero?tipo=tipoCoalicion&codigoCoalicion=3507
  7. https://app.juntaelectoralcentral.es/svtjec/descargarFichero?tipo=tipoCoalicion&codigoCoalicion=32427
  8. https://www.parlament.cat/web/composicio/grups-parlamentaris/grup-parlamentari/index.html?p_codi=35&p_legislatura=12
  9. https://elpais.com/ccaa/2019/06/15/catalunya/1560626952_987315.html
  10. https://www.lavanguardia.com/politica/20171211/433560769498/jxcat-confia-en-los-indecisos-de-jxsi-para-ganar-el-21-d.html
  11. «Junts Per Catalunya» Berria Estilo Liburua . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  12. (Katalanez) 324cat. (2017-11-13). «Junts per Catalunya: el nom de la llista de Puigdemont i el PDeCAT per al 21D» CCMA . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  13. (Gaztelaniaz) «Puigdemont encabezará una lista el 21-D bajo el nombre de 'Junts per Catalunya'» ELMUNDO 2017-11-13 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  14. a b (Gaztelaniaz) «El PDeCat registra JxCat como partido político» La Vanguardia 2018-07-13 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  15. (Gaztelaniaz) «El PDeCAT va el 21-D en coalición consigo mismo para cobrar las subvenciones de CDC» El Confidencial 2017-11-24 . Noiz kontsultatua: 2020-07-25.
  16. http://www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/documentos/C3-JuntsPerCatalunya
  17. (Katalanez) «Junts per Catalunya, la llista del PDECat que encapçalarà Puigdemont» VilaWeb . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  18. (Gaztelaniaz) «El PDECat celebrará primarias para el 28-A y usará la marca Junts per Catalunya» La Vanguardia 2019-02-18 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  19. (Gaztelaniaz) «Junts per la República se transforma en el partido Acció per la República» La Vanguardia 2019-07-25 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  20. (Gaztelaniaz) «Acció per la República pide abrir la reordenación de JxCat a todos sus actores» La Vanguardia 2020-02-17 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  21. (Gaztelaniaz) «Puigdemont abre ciclo político en Cataluña con su partido y el 1-O como única ideología» El Confidencial 2020-07-25 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  22. (Gaztelaniaz) «El nuevo partido de Puigdemont revela su identidad: Junts» Nius Diario 2020-07-19 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  23. (Gaztelaniaz) «Puigdemont y el PDECat libran su último pulso en pleno esprint electoral» La Vanguardia 2020-07-04 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  24. a b (Gaztelaniaz) Sastre, Daniel G.. (2018-01-16). «El documento que prueba que CDC es la madre de JxCat» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  25. https://www.naciodigital.cat/ecodiari/noticia/10263/tres/historics/ecologisme/candidatura/junts/catalunya
  26. «https://twitter.com/peppuigiboix/status/1287004393263554560» Twitter . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  27. http://www.reagrupament.cat/actualitat/noticies/el_president_de_reagrupament_josep_sort_a_la_llista_de_junts_per_catalunya
  28. (Gaztelaniaz) «Reagrupament se desliga del PDeCAT y apoya el nuevo partido de Puigdemont» La Vanguardia 2020-07-24 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  29. https://www.elperiodico.com/es/politica/20190226/negociacion-contrarreloj-de-la-crida-con-el-pdecat-cara-al-28-a-7325926
  30. https://www.lavanguardia.com/politica/20190306/46888491443/crida-descarta-ir-generales-avala-miembros-lista-jxcat-pdecat.html
  31. (Gaztelaniaz) «La Crida aprueba convertirse en fundación del partido de Puigdemont» La Vanguardia 2020-07-19 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  32. https://www.acciorepublica.cat/junts-per-catalunya-el-partit/
  33. a b (Gaztelaniaz) «Acció per la República inicia su proceso fundacional» La Vanguardia 2019-11-29 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  34. (Gaztelaniaz) Masreal, Fidel. (2020-07-10). «Puigdemont arrebata al PDECat la marca Junts per Catalunya» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  35. (Gaztelaniaz) «El partido de Puigdemont se presenta como “carril central” del independentismo» La Vanguardia 2020-07-25 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  36. (Gaztelaniaz) León, Diario de. «Junts per Catalunya plantea la cita del 21-D como un duelo entre Puigdemont y Rajoy» Diario de León . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  37. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2017-11-13). «Puigdemont concurrirá con el PDeCAT» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  38. (Katalanez) NacióDigital. «Junts per Catalunya: la marca que liderarà Puigdemont a les eleccions del 21-D | NacióDigital» www.naciodigital.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  39. (Gaztelaniaz) «Puigdemont ofrece a Rovira la 'lista país' y renuncia a las siglas "corruptas" de PDeCAT» El Confidencial 2017-11-12 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  40. (Gaztelaniaz) «Legitimismo, por Enric Juliana» La Vanguardia 2017-12-08 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  41. (Gaztelaniaz) «Elecciones Cataluña 21-D: Puigdemont presenta JxCat en Bruselas: "El tripartito del 155 tiene que perder"» El Independiente 2017-11-25 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  42. «Els independents de JxCat: Cabré, Cardús, Pilarín Bayés, Bozzo, Anna Tarrés, Oliveras...» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  43. «Jordi Sànchez serà el número dos de la llista de Puigdemont» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  44. «Sànchez avança la renúncia a l'ANC per anar a les llistes de JuntsxCat» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  45. (Katalanez) «Elsa Artadi dirigirà la campanya de Junts per Catalunya i Eduard Pujol en serà el portaveu» VilaWeb . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  46. (Gaztelaniaz) «El PDECAT quedaría reducido a 13-15 escaños» e-noticies.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  47. (Gaztelaniaz) «Un sondeo en Cataluña sitúa a JxCat cerca del ‘sorpasso’ a Ciutadans» La Vanguardia 2017-12-03 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  48. Txantiloi:Ca-ES «El PP s'enfonsa i treu els pitjors resultats de la història» Ara.cat 2017-12-21 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  49. (Katalanez) «Sumari del DOGC» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  50. http://www.elcritic.cat/actualitat/mes-enlla-de-puigdemont-radiografia-dels-diputats-de-junts-per-catlalunya-20790
  51. (Gaztelaniaz) MENÉNDEZ, MARÍA. (2017-12-22). «Cs hace historia en Cataluña ganando las elecciones» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  52. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2018-01-29). «Jordi Sànchez será el presidente del JxCat» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  53. Press, Europa. (2018-07-22). «David Bonvehí, nou president del PDeCAT i Míriam Nogueras serà vicepresidenta» www.aldia.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  54. (Gaztelaniaz) «El entorno de Puigdemont utiliza la cifra de muertos para atacar a ERC» Crónica Global . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  55. a b (Gaztelaniaz) «Puigdemont impone a sus fieles en las listas y competirá con Junqueras en las europeas» La Vanguardia 2019-03-10 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  56. (Katalanez) «Jordi Sànchez farà tàndem amb Borràs a les eleccions generals del 28-A» betevé 2019-03-10 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  57. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2020-01-26). «El abogado de Puigdemont cuadruplica sus ingresos» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  58. (Gaztelaniaz) Figuls, Josep Catà. (2019-04-29). «Junts per Catalunya salva los muebles pero no evita perder la hegemonía» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  59. (Katalanez) 324cat. (2019-04-28). «JxCat perd un diputat al Congrés, però Sànchez, Rull i Turull guanyen l'escó» CCMA . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  60. Press, Europa. (2019-10-03). «El PDeCAT se quedará todas las subvenciones electorales que obtenga la coalición Junts» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  61. (Gaztelaniaz) GARCÉS, BEATRIZ GÁLVEZ. (2019-04-01). «Elecciones 28A: Jordi Sànchez, el activista de JuntsxCAT | RTVE» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  62. (Gaztelaniaz) GUTIÉRREZ, JAIME. (2019-10-31). «Elecciones 10N: Laura Borràs, la voz de Puigdemont y Torra | RTVE» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  63. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Girona: Elecciones Generales 2019-28A» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  64. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Lleida: Elecciones Generales 2019-28A» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  65. a b (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Girona: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  66. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Lleida: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  67. (Gaztelaniaz) Piñol, Àngels. (2018-05-26). «El PDeCAT se presentará como Junts per Catalunya a las municipales por la presión de Puigdemont» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  68. (Gaztelaniaz) Figuls, Josep Catà; Faus, Joan. (2019-04-26). «ERC supera a JxCat en las candidaturas a las municipales» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  69. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2019-04-29). «Impiden a Puigdemont, Comín y Ponsatí ir en las listas europeas» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  70. (Gaztelaniaz) «Un total de 32 candidaturas competirán por un escaño en las elecciones europeas del 26 de mayo» La Vanguardia 2019-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  71. (Gaztelaniaz) «Los jueces ordinarios autorizan a Puigdemont a ser candidato europeo porque así lo "ha marcado" el Supremo» ELMUNDO 2019-05-06 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  72. (Gaztelaniaz) «Puigdemont puede ser candidato a las europeas según el Tribunal Supremo» La Vanguardia 2019-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  73. (Gaztelaniaz) Gálvez, José María Jiménez. (2019-05-09). «El Constitucional rechaza los recursos de Cs y PP contra la candidatura de Puigdemont a las europeas» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  74. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2019-05-09). «La Junta Electoral Central proclama como candidatos a las europeas a Puigdemont, Comín y Ponsatí» elDiario . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  75. https://www.europapress.es/nacional/noticia-ponsati-eurodiputados-asumiran-escano-brexit-citados-jec-recoger-acta-20200127133034.html
  76. «Puigdemont gana a las europeas en Catalunya y el independentismo roza el 50%» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.

Kanpo estekakAldatu