Teruel Existitzen Da!

Aragoiko Teruel probintziako alderdi politikoa
Teruel Existe» orritik birbideratua)

Teruel Existitzen Da! (gaztelaniaz eta ofizialki, ¡Teruel Existe!, TE) 1999an sorturiko herritarren koordinakunde bat da, hainbat plataforma ezberdinetatik sortu zena, horien artean Burdinbidearen Defentsan, Osasun Garraio eta Helikopteroaren Alde eta Osasun Mentalaren Alde plataformak zeuden.[1][2] Plataformaren helburua Aragoiko Teruel probintziarentzat onurak lortzea da, hala, Espainiako beste probintziek dituzten baliabideak izan ditzan.[1][2]

Teruel Existitzen Da!
Presidentea Tomás Guitarte
Sorrera 1999ko azaroa
Egoera Martxan
Egoitza nagusia Santa Mónica Kalea, 2
44003, Teruel
Ideologia politikoa Erregionalismoa
Probintzialtasuna
Landatartasuna
Eserlekuak erakundeetan Diputatuen Kongresua
1 / 350

Espainiako Senatua
2 / 265
teruelexiste.info

Plataformaren sorrera XXI. mendearen atarian Teruelek zuen egoera tamalgarriaren ondorioa izan zen, probintzia honek ez baitzuen autobiderik eta gainera, bere trenbide bakarra egoera kaskarrean zegoen: norabide bakarrekoa zen, argindarrik gabekoa eta deskarrilatzeak behin baino gehiagotan jazo ziren (azken urtean zortzi aldiz). 2019ko azaroaren 10eko Espainiako hauteskunde orokorretan plataformak inoizko arrakastarik handiena izan zuen, Diputatuen Kongresuan ordezkari bat eskuratu baitzuen eta Senatuan bi. Hauteskunde horietara hautesleen elkarte gisa aurkeztu zen. ​

2019ko azaroko hauteskundeakAldatu

 
Tomás Guitarte, Teruel Existitzen Da plataformako burua eta 2019an Kongresuko ordezkari izateko hautetsia.

Arazoa lehenagotik zetorren arren, Espainian XXI. mendearen hasieran probintzia ugarik populazioaren jaitsiera nabarmena pairatu zuten, baita Nafarroak ere. Populazio gehien galdu zuten probintzietako bat Teruel zen eta 2019an probintzia horietan manifestazioak egin ziren Espainia hutsa izena jasotzen zuten lurraldeak salbatu zitezela eta bertara beharrezko baliabideak heldu zitezela eskatzeko.[3] Elkarretaratze horiek arrakasta nabarmena eduki zuten eta hala, Teruel Existitzen Da plataformak hauteskunde orokorretara aurkeztea erabaki zuen, hautesleen elkarte gisa, alderdi politiko arrunt eta tradizionaletatik erabat desberdinduta. Plataformak 6781 abal eskuratu zituen, hauteskunde-legeak eskatzen zituenak halako sei eta hortaz, Teruelgo probintzian hautagaitza bat proposatu zuen, Diputatuen Kongresurako.[4] Hautagaitza horrek Tomás Guitarte zuen buru, berrogeita hemezortzi urteko arkitektoa. Manuel Gimeno eta Ana Asunción Balaquerrek osatu zuten Diputatuen Kongresurako hautagaitza eta Senaturakoa, Joaquín Egea, Beatriz Martín eta Alba Polok bete zuten.[5][6]

2019ko hauteskunde orokor horietan Teruel Existitzen Da izan zen indar bozkatuena eta horrela, Kongresuan Guitarteretzat eserleku bat lortu zuen eta beste bi Senatuan Egea eta Martínentzat.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Teruel Existe cumple diez años de existencia sin renunciar a las reivindicaciones exigidas por toda la provincia» Aragón Digital . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  2. a b (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-12-20). «Reportaje | Teruel existe, pero poco» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  3. (Gaztelaniaz) Espinosa, Juan Carlos; Navarro, Juan; Lema, Marcos. (2019-10-05). «El grito mudo de la España vacía» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  4. (Gaztelaniaz) «Teruel Existe inicia el camino al 10-N con un éxito rotundo: le avala el 6,34% del censo de la provincia» ELMUNDO 2019-10-08 . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  5. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Teruel Existe confía en entrar en el Congreso tras lograr 6.781 avales y con Guitarte y Gimeno en los puestos de salida» heraldo.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  6. (Gaztelaniaz) Lema, Marcos. (2019-10-09). «Teruel Existe reúne los avales y se presentará el 10-N: “Estamos en una situación límite”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  7. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Resultados elecciones 2019 en Teruel La agrupación de electores hace historia con Teruel Existe al ser la primera que llega al Congreso» heraldo.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-21.

Kanpo estekakAldatu