Catalunya en Comú (euskaraz: «Katalunia elkarrekin»; Cat en Comú edo CatComú, baita Els Comuns edo Comuns modura ezagunak) 2016ko abenduaren 19an aurkeztutako[1] eta 2017ko urtarrilaren 29an sortutako Kataluniako alderdi politikoa da, ezkertiar eta subiranista, baina ez-independentista.[2][3] Sorrera-momentuan Barcelona en Comú (BComú), Equo, Esquerra Unida i Alternativa (EUiA), Iniciativa per Catalunya Verds (ICV) eta Podem alderdiek CatComú sortzen bazuten ere, Podem-ek alderditik alde egin zuen handik gutxira.[4] Gainera, zenbait plataformen (Plataforma Guanyem, Hipotekak Kalteturikoen Plataforma edo PAH eta Procés Constituent) eta Unidas Podemos-en oniritzia dauka ere.

Catalunya en Comú
Datuak
Izen laburraEn Comú
MotaKataluniako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiasubiranismoa, Ekologismoa, sozialismoa, globalizazio alternatiboa eta errepublikanismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
KidetzaProgressive International (en) Itzuli
Honen parteCatalunya en Comú-Podem, En Comú Podem, En Comú Podem-Podem en Comú, Q118523814 Itzuli, Sumar eta Comuns Sumar

Espainiako Senatua
0 / 262

Espainiako Diputatuen Kongresua
5 / 350

Kataluniako Parlamentua
6 / 135

Europako Parlamentua
0 / 720
Agintea
LehendakariaCandela López Tagliafico (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2017ko urtarrilaren 12a
Koloreak              
webgune ofiziala
Facebook: SomComuns Twitter: SomComuns Telegram: SomComuns Edit the value on Wikidata

Egungo Bartzelonako alkatesak, Ada Colau-k, bultzatutako proiektua da.[5] Alderdiaren kongresu fundazionala 2017ko apirilaren 8an gertatu zen, Un País en Comú izen probisionalpean (euskaraz, Herrialde bat Komunean).[6] Hala, urte bereko apirilaren 22ra arte ez zen Catalunya en Comú izena erabaki, hiritarrek bozka elektronikoaren bidez egungo izena erabaki zutenean.[7] Kongresu fundazional bertan, Ada Colau-k Kataluniarako erreferendum baten beharraren defentsa argi utzi zuen:[5]

« "[Kataluniarako erreferenduma] beti babestu dugu eta erreferendumaren alde lan egingo dugu; subiranotasuna herriarena da eta hala konpondu beharko da, hautetsontziekin. »
Ada Colau (2017)

Diskurtso berdinean, sektore publikoko murrizketen aurkako proposamen politiko berri bat defendatu zuen ere, premiazko moduan, "fiskalitate justu eta feminista" bat lortzeko helburuarekin.[5]

2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan Podem alderdiarekin batera aurkeztu zen, Catalunya en Comú-Podem koaliziopean.[8][9] 2021eko hauteskundeetan, berriz, En Comú Podem siglapean aurkeztu ziren, bi alderdi berdinen koalizioa bada ere.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Los 'comunes' buscan ser fuerza "ganadora" en su manifiesto fundacional» El Mundo 2016-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  2. «Registro de Partidos Políticos» sede.mir.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  3. (Gaztelaniaz) infoLibre. (2016-12-19). «Un País en Comú se constituirá en abril impulsado por 117 promotores, entre ellos Xavier Domènech» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  4. (Gaztelaniaz) Ríos, Daniel. (2017-03-29). «La dirección de Podemos Cataluña rompe con el partido de Colau a tres días del inicio de las primarias» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Colau insta a los comunes a “no mirarse el ombligo” y superar las siglas» La Vanguardia 2017-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  6. (Gaztelaniaz) EFE. (2016-12-16). «Un País en Comú, nombre provisional de la nueva formación de Ada Colau» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  7. (Gaztelaniaz) «Catalunya en Comú, nombre definitivo del partido de Ada Colau» La Vanguardia 2017-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  8. https://web.archive.org/web/20210116050919/https://portaldogc.gencat.cat/utilsEADOP/dogc2/dogc_es.pdf
  9. (Gaztelaniaz) «Domènech liderará CatComú-Podem acompañado de Alamany, Albiach, Ribas y Nuet» La Vanguardia 2017-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  10. Press, Europa. (2020-12-28). «Catalunya en Comú y Podem reeditan el acuerdo para ir juntos a las elecciones del 14F» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).

Kanpo estekak

aldatu