Ireki menu nagusia

Santiago Abascal Conde (Bilbo, Bizkaia, 1976ko apirilaren 14a) euskal herritar politikari bat da, eskuin muturrekoa, Espainiako Vox alderdiko lehendakaria. Lehenago, Alderdi Popularreko (PP) kide zela, Eusko Legebiltzarreko kide izan zen (2004 eta 2009). DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) sortu zutenetako bat izan zen, eta hedabideetan presentzia nabaria du.

Santiago Abascal Conde
Santiago Abascal Conde.jpg
buruzagi

2014-09-20 -
José Luis González Quirós Itzuli
Eusko legebiltzarkidea

2005-10-04 - 2009-01-06
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Eusko legebiltzarkidea

2004-01-16 - 2005-01-22
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
Izen osoa Santiago Abascal Conde
Jaiotza Bilbo1976ko apirilaren  14a (43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Aita Santiago Abascal Escuza
Familia
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta soziologoa
Lantokia(k) Las Ventas
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Vox

Santiago Abascal Eskuza eskuin muturreko euskal herritarraren semea da.

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Bilbon jaio zen, Amurriokoa den familia batean. Familiak jantzi dendak ditu Aiaraldean.

Ideologiaren aldetik, eskuin muturreko espainiar nazionalismokoa da, familiaren ildoari jarraituz: Santiagoren aitona Manuel Abascal Pardo Amurrioko alkatea izan zen frankismoan. Aita Santiago Abascal Eskuza ere herri bereko zinegotzi izan zen, Alianza Popular eta Euskadiko PP alderdiekin. Abascaldarrak joera politiko honek Aiaraldean duen erreferentzia nagusiak dira, Laudioko Urkijotarrekin batera.[1] Oro har oso oldarkorrak izan dira eusko abertzaletasunarekin zerikusia duen guztiarekin, betiere espainiar nazionalismoaren alde.[2] Eraso eta mehatxu ugariren jomuga izan dira.[3]

Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatetik 2003an, 27 urterekin.

Ardura politikoakAldatu

PP alderdiaren barruanAldatu

Kargu publikoakAldatu

Muturreko nazionalismoanAldatu

Sarritan hedabideetan agertzen da, gehienak eremu ideologiko berekoak: COPE, Intereconomía, esRadio, El Semanal Digital edota Libertad Digital hedabideetan, besteak beste.

2006tik, muturreko espainiar nazionalismoan kokatutako DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) elkartearen presidentea da.

Euskal Herriarekiko jarreraAldatu

Abascalek ez du Euskal Herriaren mugaz gaindiko nortasunik ikusten. Alta, euskal izaera Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatzen du, betiere hirurak elkartu gabe, izan ere, berak sortutako Vox alderdiak Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra deuseztatzea proposatzen du, bai eta hiru probintzietako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlamentua ere.[7] Ekonomia itunak ezereztea ere defendatzen du, gainerako espainolekiko «pribilegiozko» egoera sustatzen duela argudiatuta, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko probintzien artekoa ere, ezen uste baitu hirurek «dena» Jaurlaritzari entregatu behar diotela.[7]

Segurtasun alorrean ere Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren aurka agertzen da. EITB ere kendu dadila eskatzen du.[8]

Euskarari dagokionez, ez da haren ofizialtasunaren aurka espresuki agertzen, bai ordea Administrazio publikoan lan egiteko kontuan hartzearen aurka. Begi onez dakusa hezkuntzan euskara erabiltzea, baldin eta Hego Euskal Herrian dena gaztelaniaz ikasteko aukera ere badago. Espainiako Erresumaren eremu osoan hezkuntzaren konpetentzia estatuarena izan dadila eskatzen du, Frantzian den bezala.[7]

ArgitalpenakAldatu

  • ¿Derecho de autodeterminación? Sobre el pretendido derecho de secesión del Pueblo Vasco, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, Madril, 2004.
  • La farsa de la autodeterminación. El Plan Ibarretxe: al asalto del País Vasco y de España, Altera, Bartzelona, 2004. José María Aznarren hitzaurrea.
  • Secesión y exclusión en el País Vasco, Ikusager, Gasteiz, 2004.
  • En defensa de España. Razones para el patriotismo español, Ediciones Encuentro, Madril, 2008. Gustavo Bueno Sanchezekin.

ErreferentziakAldatu

  1. Carlos Urkijoren aitona ere Frankismo garaiko alkatea izan zen, Laudion.
  2. Ibarretxe Planaz edo presoez berbetan.
  3. Hiru belaunaldien ibilbidea El Mundok kontatua.
  4. Berria COPEk kontatua.
  5. Carlos Urquijo estatuko gobernuko ordezkaria bihurtu baitzen.
  6. (Gaztelaniaz) Sindikatuen inpugnazioa, El Plural.
  7. a b c (Gaztelaniaz)  «Propuestas para Vizcaya», VOX Vizcaya, . Noiz kontsultatua: 2018/12/23 .
  8. (Gaztelaniaz)  Lorente, Adolfo (2018), «El programa de Vox pide acabar con el Cupo y la Ertzaintza», El Correo, . Noiz kontsultatua: 2018/12/23 .

Kanpo loturakAldatu

  • (Gaztelaniaz) Biografia Abascal burua den fundazioko webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Abascal Los genoveses, SA blogean.