Ireki menu nagusia

Gomerako Batasun Sozialista

Gomera uhartean aurkezten den alderdi sozialdemokrata
Gomerako Talde Sozialista» orritik birbideratua)

Gomerako Batasun Sozialista (jatorrizko izena: Agrupación Socialista Gomera), ASG siglak dituena, Gomeraren aldeko alderdi zentro-ezkertiar bat da, egoitza nagusia Gomera (Kanariak) uhartean duena. 2015ean sortu zen Casimiro Curbeloren eskutik, Gomerako kabildoko lehendakari izandakoa. Alderdiren sortzaileak uharteko PSOE alderdiaren barnean zeuden antzina, baina irtetea erabaki zuten desadostasunak zirela eta.[1]

Gomerako Batasun Sozialista
Buruzagia Casimiro Curbelo
Sorrera 2015
Egoitza nagusia Profesor Armas Fernández kalea, 19 (Gomerako San Sebastian)
Ideologia politikoa Intsularismoa
Sozialdemokrazia
Eserlekuak erakundeetan Zinegotziak Gomeran
24 / 62

Gomerako Kabildoa
10 / 17

Kanarietako Parlamentua
3 / 60

Espainiako Senatua
1 / 266
http://agrupacionsocialistagomera.es

Hauteskundeetako emaitzakAldatu

Azken urteetako hauteskundeetan Gomerako Batasun Sozialistak lortu dituen ordezkaritzak ageri dira azpiko taulan, Gomera uhartean du indarrik aipagarriena. Kontuan hartu azpian ageri diren emaitzak Gomerako uharteak hauteskunde bakoitzean dituen eserlekuen arabera ageri direla, hau da, adibidez, Kanarietako Parlamenturako hauteskundeetan ez dira ageri parlamentu hori osatzen duten 60 eserlekuetatik alderdiak lortu dituenak, baizik eta Gomeran soilik aurkezten denez, uharte horretan eskuratu zitzakeenetatik eskuratu dituenak.[1]

Urtea Hauteskundeak Hautagaia Botoak Botoen %a Eserlekuak Uhartean lortutako postua
2015 Kanarietako Parlamenturako hauteskundeak Casimiro Curbelo 5.090 %0,55
3 / 4
1.
2015 2015eko Udal hauteskundeak - 4.287 -
24 / 53
1.
2015 Gomerako Kabildorako hauteskundeak Casimiro Curbelo 5.972 %50,19
10 / 17
1.
2015 2015eko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean) Yaiza Castilla Herrera 4.435 %42,93
1 / 1
1.
2016 2016ko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean) Yaiza Castilla Herrera 4.337 %42,54
1 / 1
1.
2019 2019ko Senaturako hauteskundeak (Gomera uhartean) Yaiza Castilla Herrera 5.409 %51,9
1 / 1
1.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   «Contacto - Agrupación Socialista Gomera (ASG)» web.archive.org 2016-02-23 . Noiz kontsultatua: 2019-05-01 .