Carme Forcadell i Lluís (Xerta, Baix Ebre, 1955eko maiatzaren 29a[1]) Plataforma per la Llengua erakundeko sortzaileetako bat da, baita Sabadellgo Òmnium Cultural erakundeko zuzendaritzako kidea eta Assemblea Nacional Catalana ("Kataluniar Biltzar Nazionala") erakundeko lehendakaria ere.

Carme Forcadell

(2013)

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2018ko martxoaren 22a - Chakir El Homrani Lesfar
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

14. Kataluniako Parlamentuko presidentea

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Núria de Gispert - Roger Torrent

2. Kataluniako Batzar Nazionaleko lehendakari

2012ko apirilaren 22a - 2015eko maiatzaren 6a
Dolors Marin i Tuyà (en) Itzuli - Jordi Sànchez i Picanyol

Town Councilor of Sabadell (en) Itzuli

2003ko ekainaren 14a - 2007ko ekainaren 16a
Hautetsia: 2003ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Carme Forcadell Lluís
JaiotzaXerta1955eko maiatzaren 29a (69 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
Xerta
Familia
Ezkontidea(k)Bernat Pegueroles
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa lizentzia
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna, kultura-ekintzailea, idazlea, aholkularia eta hizkuntzalaria
Lantokia(k)Bartzelona
Enplegatzailea(k)RTVE Catalonia (en) Itzuli  (1979 -  1982)
Ministry of Education of Catalonia (en) Itzuli  (1985 -
Jasotako sariak
KidetzaAssemblea Nacional Catalana
Òmnium Cultural
Comissió de la Dignitat (en) Itzuli
Plataforma per la Llengua
Plataforma pel Dret de Decidir (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
Kataluniako Ezker Errepublikanoa

carmeforcadell.cat
IMDB: nm5296243 Facebook: carme.forcadell.5 Twitter: Forcadellcarme Instagram: forcadellcarme Edit the value on Wikidata

2015eko irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeen ondoren (Junts pel Sí zerrendaren 2. tokian agertu zen), 2015eko urriaren 26an Kataluniako Legebiltzarreko presidente izendatua izan zen.

Biografia

aldatu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua eta Katalan filologian masterduna da. 1985tik aurrera Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailean funtzionario gisa lan egiten du, 1992tik aurrera Hezkuntza Saileko Katalanezko Irakaskuntza Zerbitzuaren hizkuntz normalizaziorako koordinatzaile lanetan dabil, 2004. urtetik Vallès Occidental eskualdeko hizkuntz interkulturalitateko eta gizarte koheziorako aholkularia ere bada. Irakaskuntza nahiz hizkuntzalaritza eta literaturazko liburuak argitaratu ditu, bai eta hiztegi bat ere. Hainbat hedabideetan hizkuntz planifikazioa, hizkuntza eta nortasunari buruz ere idatzi izan du.

Duela urte askotatik hainbat erakunderekin elkarlanean aritu izan da ere, eta Plataforma pel Dret de Decidir ("Erabakitzeko Eskubidearen Plataforma") erakundean komunikazio batzordeko kidea da. Bestalde, 1999z geroztik Esquerra Republicana alderdiko kidea ere bada.[2] 2012ko udan Katalunian barna ibili zen independentziaren aldeko martxa koordinatu zuen eta irailean "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioko antolatzaileen bozeramailetako bat izan zen.

Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politiko eta judizialak preso politiko sartu zuten 2018ko martxoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Marc Bataller, “L'actitud hostil d'Espanya ens ajudarà a tenir estat”, Carme Forcadelli elkarrizketa El Punt Avui egunkarian, 2012ko apirilaren 30a, 4. orr.
  2. Bere webguneko curriculuma (Katalanez)

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carme Forcadell