Betoa zenbaiten artean gehiengoz hartu den erabaki bat horietako batek, aurka dagoelako, geldiaraztea da. Erabaki bat geldiarazteko ahalmenari beto-eskubidea edo beto-ahalmena deritzo.

Beto hitza latinetik dator eta literalki '(ni) debekatu' esan nahi du. Zati jakin batek legegintza-pieza jakin bat alde bakarrez gelditzeko eskubidea duela adierazteko erabiltzen da. Beto batek, beraz, botere mugagabea ematen du aldaketak geldiarazteko, baina ez aldaketak hartzeko.

Estatu Batuetan, presidenteak Kongresutik pasatu den legediari betoa jartzeko gaitasuna du, baina eskubide hori ez da absolutua. Bi ganberetako 2/3ko gehiengo kualifikatuak lege bat onar dezake, baita presidentearen betoaren aurka ere; hala ere, proposatutako legeak gehiengo soila baino ez badu, presidentearen betoa erabakigarria da.

NBEko Segurtasun Kontseiluan, bost kide iraunkorrek (Errusia, Txina, Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak) beto eskubidea dute. Herrialde horietakoren batek proposamen baten aurka bozkatzen badu, atzera botako dute, nahiz eta gainerako kideek aldeko botoa eman. Eskubide hori justifikatzen da kontseiluko kide guztien arteko adostasunik gabe erabakirik ez hartzea errazten duelako. Potentzien batasunaren printzipioa deritzona da.

XVI. mendetik 1903ra arte, Frantzia, Espainia eta Austriako erregeek (azken hau Germaniako Erromatar Inperio Santuaren oinordeko bezala), aita santuaren beto eskubidea zuten, aita santu izateko hautagai bati betoa jartzeko.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.