Reinosa[1] Kantabriako udalerria da. 2005ean 10.523 biztanle zituen eta 4,12 km²-ko azalera du.

Reinosa
Kantabriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJose Miguel Barrio Fernandez (en) Itzuli
Izen ofizialaReinosa
Posta kodea39200
INEk ezarritako kodea39059
HerriburuaReinosa
Geografia
Koordenatuak43°00′07″N 4°08′16″W / 43.001944444444°N 4.1377777777778°W / 43.001944444444; -4.1377777777778
Map
Azalera4 km²
Altuera851 m
MugakideakCampoo de Enmedio
Demografia
Biztanleria8.570 (2023)
−90 (2022)
alt_left 4.768 (%55,6) (%49,4) 4.235 alt_right
Dentsitatea2.143 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia942
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
aytoreinosa.es

Reinosatik pasatzen diren ibaiak hurrengoak dira: Ebro eta Hijar. Reinosako tenperatura, batez beste, Kantabriako hirien artean baxuena da. Reinosa, Campoo de Enmedio eskualdeaz inguratuta dago eta Kantabriako azalera gutxieneko eskualdea da.

Demografia

aldatu

Reinosak, Kantabriako barnealdeko beste hainbat lekuk bezala, biztanleak etengabe galtzen ari da. 80ko hamarkadan, Reinosak izan zuen bere biztanleria maila altuena, baina hamarkada harez geroztik, Reinosa, urteak joan ahala, indarra eta eragina galtzen dirau. Hori zela eta, bertakoak Kantabriako beste leku batzuetara abiatu ziren. Gaur egun, 10.000 biztanle inguru ditu.

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
2.979 2.924 4.180 8.606 8.481 9.450 10.044 10.863 13.172 12.847 11.193 10.307

Administrazioa

aldatu

Gaur egungo Reinosako alkatea Jose Miguel Barrio da (PRC), PSOEren laguntzarekin.

 
Reinosako Askatasun enparantza.

Bere jai egun garrantzitsuena "Campoo eguna" da eta iraileko azken igandean ospatzen da. Egun hau San Mateo jaien artean dago. Campoo eguna "Espainia mailako interes turistikokoa" da eta leku ugaritako jendea hurbiltzen da "gurdi-desfilea ikustera. Gurdi horiek bizitza tradizionaleko ohiturak adierazten dituzte eta idiek eta bertako behiek, "Tudancak" alegia, tira egiten diete gurdiei.

Beste ospakizunak: San Mateo (irailaren 21ean), San Sebastian (urriaren 20an) eta Santiago (uztailaren 25ean).

Ondarea

aldatu

"La Casona" eraikinaren etxaurrea eta San Sebastian eliza "interes kulturalekoak" dira. Reinosako udalerria ere interes handikoa da. Beste leku interesgarri batzuk: San Francisco komentua, San Roque kapera, udaletxea, Karlos III zubia, Aurora iturria, Urrezko neskaren etxea, Cassio etxea, Printzesa etxea, Pano etxea eta Boyet etxea (eraikinok XIV. mendetik XX. mendera bitartean eraikiak izan ziren).

Gastronomia

aldatu

Bere gastronomia nagusiki herriko produktuetan datza: patatak, neguko ortua, behikia, txerrikia, gaztak, esnekiak, Ebroe eta Hijar-eko amuarrainak... Bere gozokiak ospetsuak dira; Pantortillak eta erroskillak hain zuzen ere, biak hostopilez eginak.

Komunikazioak

aldatu

Reinosa iparraldean Santanderrekin lotzen da. Urte batzuk arte,ordea, Reinosatik Santanderrera zihoan bidea oso arriskutsua zen (N-611), baina autobide berriaren eraikitzeari esker, arrisku hori gainditu egin da. Gainera, autobideak mesetarekin ere hobetu du komunikazioa.

Industria eta enplegua

aldatu

Industria-birmoldaketaren erruz, Reinosak, industriagintzari dagokionez, 1987an indarra galdu zuen.[2] Honen ondorioz, 1987ko istiluak sortu ziren.[3][4] Gaur egun garrantzi handieneko lantegiak hauexek dira: SIDENOR (industria astuna), Catarey-Gamesa (aerosorgailuak), Cuétara (gailetak), Columbia (ONCE fundazioa) eta Anchoas y Productos del Cantabrico.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak. Zenbait testutako Larrainotza ez da agertzen
  2. (Gaztelaniaz) «Desesperada respuesta a una reconversión» El País 1987-3-13.
  3. (Gaztelaniaz) «1987, un año que marcó trágicamente el futuro de Reinosa» El Diario Montañés 2007-04-16.
  4. Altuna, Francisco. Reinosa. Un polvorín. Editorial TANTIN ISBN 9788486360795..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu