Vinaròs (katalanez da horrela, gaztelaniaz Vinaroz) Valentziako Erkidegoko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Baix Maestrat eskualdean eta Castellóko probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua da. 2009ko erroldan 28.273 biztanle zituen.

Vinaròs
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaCastelló / Castellón
Valentziar Herrialdeko eskualdeakBaix Maestrat
AlkateaMaria Dolores Miralles Mir (en) Itzuli
Izen ofizialaVinaròs
Posta kodea12150 eta 12500
INEk ezarritako kodea12138
HerriburuaVinaròs (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°28′14″N 0°28′31″E / 40.47044°N 0.47539°E / 40.47044; 0.47539
Map
Azalera95.5 km²
Altuera7 m
MugakideakBenicarló, Càlig, Sant Jordi, Alcanar eta Ulldecona
Demografia
Biztanleria29.686 (2023)
566 (2022)
alt_left 14.513 (%48,9) (%47,7) 14.169 alt_right
Dentsitatea310,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1241eko irailaren 29a
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAlcañiz
MatrikulaCS
Hizkuntza ofizialakatalan
vinaros.es

Valentziako kostaldean iparralderago kokatua dagoen herria da, eta muga egiten du Kataluniarekin. Herriko berezko hizkuntza katalana da.

Historia eta ekonomia

aldatu

Toponimoak arabieran du jatorria, إبن عَرُوس (ibn ʿarūs), «Arusen semea» forman.

Mendeetan zehar, Ipar Afrikako piraten erasoak jasan zituen, eta horren lekuko da herriko eliza nagusiaren (Església de l'Assumpció delakoa) arkitektura berezia: gaztelu erako gotorleku bat dirudi gehiago, eliza bat baino.

Herriko ekonomia tradizionalki arrantzan eta mahastietan oinarritu zen. Mahastiak filoxerak hondatu zituen, eta ondoren laranjaondoak, olibondoak eta beste arbola landatu batzuk nagusi dira nekazaritzan. 20. mendetik, asko garatu da turismoa, eta udatiarren populazioak asko handitzen du berezko biztanlegoa. Herrigunea hazteaz aparte, udalerriko kostaldea urbanizatu da, iparralderantz bereziki, Kataliuniako mugarantz, non kala erako hondartza asko dauden (herrigunean dagoen hondartza nagusiaz gain).

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu