Destilerías y Crianza del Whisky S.A.

Destilerías y Crianza del Whisky S.A. Nicomedes García Gómez enpresaburuak 1958an sortu zuen elkarte bat da. Elkarteak Espainiako Segoviako probintziako Palazuelos de Eresma herrian destilazio lantegi bat eraiki zuen. Destilazio lantegi hau 1959ko otsailean jarri zen abian. 1963ko martxoan DYC Whiskya merkaturatzen hasi zen. Ekoizpena, urtean milioi bat litrotik hogei milioi litrora pasa zen 1980ko hamarkadan.

Destilerías y Crianza del Whisky S.A.
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1958

Zuzenean Guadarramako mendilerrotik destilazio lantegira jaisten den Eresma ibaiaren ura erabiltzen du.

Eskoziar eta irlandar whiskyak baino merkeagoa denez, DYC whiskyak ahalbide ekonomiko txikiagoko jendea erakarri du. Ohi Coca Cola edo laranja/limoizko Fanta bezalako alkoholik gabeko edariekin konbinatua edaten da. Enpresaren publizitate kanpaina batek produktu hau 1990eko hamarkadan "konplexurik gabeko jendearentzako whiskya" bezala iragartzen zuen.

Gaur egun, destilazio lantegia Fortune Brandsen jabetzakoa da, eta konpainia honen subsidiario batek merkaturatzen du: Bean Global España S.L..

Kanpo estekak

aldatu