Benicàssim

Benicàssim (valentzieraz; gaztelaniaz Benicasim eta ofizialki Benicàssim/Benicasim) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Plana Alta eskualdean eta Castellóko probintzian kokatua.

Benicàssim
Benicàssim
Espainiako udalerria
Benicasim.Iglesia de Santo Tomás de Villanueva.jpg
Bandera de Benicàssim.svg Escut de Benicàssim-2.svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaCastellóko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakPlana Alta
Alkatea Maria Susana Marques Escoin (en) Itzuli
Izen ofiziala Benicàssim
Benicasim
Jatorrizko izena Benicàssim
Posta kodea 12560
INEk ezarritako kodea 12028
Geografia
Koordenatuak 40° 03′ 19″ N, 0° 03′ 51″ E / 40.055277777778°N,0.064166666666667°E / 40.055277777778; 0.064166666666667Koordenatuak: 40° 03′ 19″ N, 0° 03′ 51″ E / 40.055277777778°N,0.064166666666667°E / 40.055277777778; 0.064166666666667
Localització de Benicàssim respecte del País Valencià.png
Azalera 36.1 km²
Altuera 15 m
Mugakideak Castelló de la Plana, Borriol, La Pobla Tornesa, Cabanes eta Orpesa
Demografia
Biztanleria 18.192 bizt. (2019)
Dentsitatea 503,93 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Bad Salzdetfurth eta Évian-les-Bains
Matrikula CS
Hizkuntza ofiziala katalana
benicassim.org

36,1 km²-ko azalera du eta 2006an 16.584 biztanle zituen.

GeografiaAldatu

Benicàssim Mediterraneo itsasoko itsasertzean kokatuta dago

N-340 errepidearekin eta A-7 autobidearekin (45 eta 46. irteerak) komunikatzen da.

Horrez gain, trenez (RENFE) joan daiteke.

Auzoak eta alkate-auzoakAldatu

Benicàssim ondorengo auzoetan banatzen da:

  • Quadro Santiago.
  • Desert de les Palmes.
  • El Palasiet.
  • Les Villes.
  • Mas dels Frares.
  • Montemolino .
  • Voltants de Montornés.

MugaAldatu

Castelló de la Plana, Borriol, La Pobla Tornesa, Cabanes eta Orpesa mugakide ditu.

HistoriaAldatu

Errekonkista baino lehen, Montornesko gaztelua eskualde horretako feudo arabiar garrantzitsuenetakoa zen. Gazteluan, gaur egun desagertuta dagoena, XV. mendeko amaiera arte jendea bizi izan zela ezagutzen da. Gaztelu hori Beni Qasim tribuarena zen. Han bizi izan ziren Cid Campeador eta ondoren jazo zen Aragoiko Jaume I.a erregearen konkistak baino lehen.

1242ko azaroaren 29an , Aragoiko Jaume I.ak Montornesko gaztelua eta lurrak Pedro Sanz, bere eskribauari, oparitu zizkion.

Benicassimen sorrerako hiri-gutuna 1603koa da. Benicassimen izena arabiar jatorrizkoa da eta Qasim-en seme-alabak esan nahi du.

1769an Santo Tomás de Villanuevako eliza eraiki zuten, eta handik aurrera, elizaren inguruan kokatu zen biztanleria.

DemografiaAldatu

Turismoak biztanleria hazkundeari bultzada handia eman dio azken urteotan.

Biztanleriaren bilakaera
1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2005
6.565 6.640 8.405 9.913 10.702 11.874 13.901 15.151 16.200

EkonomiaAldatu

Turismoa da sektorerik garrantzitsuena.

InteresguneakAldatu

  • Les Palmesko basamortua. Espezie autoktono ugari dagoen parke naturala da. Itsasertzarekin lerrozuzenean dago eta lurralde menditsua da. Geologiari dagokionez, gres izeneko harria nabarmentzen da. Horrez gain, kare-hobi bat edo beste dago basamortuko gailurretan, Bartolo mendia kasu.
  • Bartolo mendia (714 m.). Bista apartak ditu eta oskarbi dagoenean Columbrete uharteak ikus daitezke.
  • Torre de Sant Vicent hondartza.
  • Heliòpolis hondartza.
  • Els Terrers hondartza.
  • Voramar hondartza.
  • Almadrava hondartza.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu