1985eko urtarrileko Europako hotzaldia

1985eko urtarrileko elurtea» orritik birbideratua)

1985. urteko urtarrilean Europan izandako hotzaldia 1956 urtetik izandako hotzaldi gogorrena izan zen. Urtarrilaren 6an hasi eta bi astetara luzatu zen gutxi gorabehera. Euskal Herrian ohikoak ez ziren tenperatura baxuak eta elurteak ekarri zituen; esaterako, Donostian termometroak -6 °C-ra heldu ziren eta 15 cmko elurra pilatu zen kaleetan, Kontxa pasealekuan eski-norgehiagoka antolatu zen eta Gasteizen inoiz izandako hotz handiena erregistratu zen, -16.8 °C-rekin. Garraioa eta errepide gehienak erabat moztuta geratu ziren. Europan, ehundaka hildako izan ziren.

1985eko urtarrileko Europako hotzaldia
MotaHotz-bolada
Data1985eko urtarrila
KokalekuFrantzia

Tenperatura minimoak Euskal Herrian aldatu

 
1985eko urtarrileko hotzaldiak hainbat urtetan ikusi gabeko paisaia elurtuak eman zituen. Irudian, Ondarretako lorategiak Miramar jauregitik.
Tenperaturak Euskal Herrian
Estazioa Tenperatura

Iraizotz (Ultzama) -20,5 °C
Arizkun (Baztan) -19,0 °C
Abaurregaina -18,0 °C
Gasteiz -17,8 °C
Altsasu -16,5 °C
Noain (Iruñeko aireportua) -16,2 °C
Bera -13,0 °C
Biarritz -12,7 °C
Donostia (Ategorrieta) -10,5 °C
Hondarribia -10,0 °C
Donostia (Igeldo) -9,2 °C
Fitero -9,0 °C
Bilbo (Sondika) -6,6 °C

Kanpo estekak aldatu