Ur-jauzi

Ur jauzi» orritik birbideratua)

Ur-jauzia fenomeno geologiko bat da, ur ibilgu bat garaiera batetik amiltzen denean gertatua.

Ur-jauziak sortzeko, urak arroka gogor baten gainetik joan behar du, eta ibaiak eta gertakari geologiko batek sortutako amildegia aurkitu (faila bat, haustura bat edo bestelakoa). Oro har, azpian dagoen arroka multzoa goikoa baino bigunagoa bada, urteen joan-etorrian higatu eta ur-jauzia gero eta garaiagoa egingo da: aldatuz doaz (bai urtaro batetik bestera, bai denboraren ondorioz), eta hainbat sailkapen dituzte, formaren arabera.

Iguazuko ur-jauziak (Argentina)

Munduko ur-jauziak

aldatu
 
Delikako ur-jauzia (Araba), neguan.

Garaieraren arabera

aldatu

World Waterfall Databasearen arabera, honako hauek munduko ur-jauzirik garaienak dira. Gocta ur-jauzia, 14. ageri dena, jauzi bakar batean garaiera gehien duen 3.a da, berriki jakin denez.

 
Mundu osoko 9849 ur-jauziak (Wikidata, 2019-04-25) Query
Izena Garaiera Herrialdea
Angel 979 m Venezuela
Tugela Falls 948 m Hegoafrika
Las Tres Hermanas 914 m Peru
Olo'upena 900 m Estatu Batuak
Vinnufossen 860 m Norvegia
Balaifossen 850 m Norvegia
Pu'uka'oku 840 m Estatu Batuak
Browne ur-jauziak 836 m Zeelanda Berria
Strupenfossen 820 m Norvegia
Ramnefjellsfossen 818 m Norvegia
Waihilau 792 m Estatu Batuak
Colonial Creek ur-jauziak 788 m Estatu Batuak
Mogenfossen 773 m Norvegia
Gocta 771 m Peru
Mutarazi 762 m Zimbawe

Ur-bolumenaren arabera

aldatu

World Waterfall Databasearen arabera, munduko ur-bolumen handieneko ur-jauziak hauexek dira:

Izena Bolumena (oin-kubiko segundoko) Ibaia Herrialdea
Inga ur-jauziak 1.500.000 Kongo ibaia Kongoko Errepublika Demokratikoa
Livingstone ur-jauziak 1.240.000 Kongo ibaia Kongoko Errepublika Demokratikoa
Boyoma ur-jauziak 600.000 Lualaba Kongoko Errepublika Demokratikoa
Guaira 470.000 Parana Brasil
Khone 410.000 Mekong Laos
Niagara 212.000 Niagara ibaia Estatu Batuak / Kanada
Celilo ur-jauziak 191.215 Columbia ibaia Estatu Batuak
Para 125.000 Caura Venezuela
Cachoeira de Paulo Afonso 100.000 Sao Francisco Brasil
Urubupunga 97.000 Parana Brasil
Iguazuko ur-jauziak 61.660 Iguazu Argentina / Brasil
Patos e Maribondo 53.000 Rio Grande Brasil
Victoria ur-jauziak 38.340 Zambezi Zimbawe / Zambia
Virginia ur-jauziak 35.300 Hegoaldeko Nahanni ibaia Kanada
Grand Falls 35.000 Hamilton ibaia Kanada

Euskal Herriko ur-jauziak

aldatu
 
Euskal Herriko 11 ur-jauzi (Wikidata, 2019-04-25) Query

Euskal Herriko ur-jauzi ezagunenak hauek dira:[1]

Izena Herria Garaiera (m) Ibaia (hauetara doa ura) Lurraldea
Aitzondo Irun 100 Aitzondo Bidasoa Gipuzkoa
Altube Urkabustaiz Izarra 5-10 Altube Nerbioi Ibaizabal Araba
Artazul Arteta 50 Artazul Udarbe Arakil Arga Ebro Nafarroa
Bisusta Sunbilla 10-20 Burdinzelaieta Bidasoa Nafarroa
Delika Delika 222 Iturrigutxi Urita Nerbioi Ibaizabal Araba
Epaltza[2] Aritzakun Baztan 80 Epaltza Aritzakun Baztan Bidasoa Nafarroa
Goiuri Goiuri-Ondona 91 Oiardo Jaundia Altube Nerbioi Ibaizabal Araba
Iribas Iribas 10 Iribas Ertzilla Larraun Arakil Arga Ebro Nafarroa
Irigoin Erroitegi 10 Irigoin Ega Ebro Araba
Kakueta Urdatx 50 Santa Graziko ühaitza, Larraineko ühaitza, Ühaitzandi, Oloroeko ühaitza, Aturri Zuberoa
Putzubeltz Arantza 10-15 Putzubeltz Latsa Bidasoa Nafarroa
Urederra Irun 10-20 Urederra Ega Ebro Gipuzkoa
Xorroxin Erratzu 10-20 Iñarbegi Baztan Bidasoa Nafarroa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Cascadas, nacederos y gargantas: Espectáculos de agua dulce» Naiz 2017-06-30 (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  2. «Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu