Ireki menu nagusia

Columbia[1] (ingelesez: Columbia River) Ipar Amerika mendebaldeko ibaia da, Kanadako Columbia Britainiarra eta Estatu Batuetako Washington eta Oregon zeharkatzen dituena. 1.953 kilometro luze da. Ozeano Barean ahoa duen Ipar Amerikako ibairik emaritsuena da.

Columbia
Columbia River (en)
ColumbiarivergorgeJRH.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 406 m
Luzera 2.000 km
Geografia
Koordenatuak 46° 14′ 39″ N, 124° 03′ 29″ W / 46.244166666667°N,124.05805555556°W / 46.244166666667; -124.05805555556Koordenatuak: 46° 14′ 39″ N, 124° 03′ 29″ W / 46.244166666667°N,124.05805555556°W / 46.244166666667; -124.05805555556
Herrialdea Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea Columbia Britainiarra, Washington eta Oregon
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 668.217 km²
Arro hidrografikoa Columbia basin Itzuli
Iturburua Columbia Lake Itzuli
Bokalea Ozeano Barea
Mendizaletasuna

Eduki-taula

IzenaAldatu

Izena Columbia Rediviva itsasontzitik datorkio, ibaia esploratu zuen lehendabiziko europar ontzia.

GeografiaAldatu

Kanadako Mendi Harritsuetan du iturburua, eta Kanadatik eta Estatu Batuetatik igarotzen da. Estatu Batuetan Washington estatutik sartzen da, eta Idahotik datozen Salmon eta Snake ibaien ura jasotzen du. Hegoaldera jotzen du ondoren eta bidean garrantzi handiko urtegiak hornitzen ditu (Grand Coulee Dam). Ondoren Washington eta Oregon estatuen arteko muga egiten du. Ozeano Barera isurtzen da Portland hiritik igaro eta gero.

IbaiadarrakAldatu

Izena Batez besteko emaria
Snake ibaia 1.611
Willamette ibaia 1.010
Kootenay ibaia 867
Pend Oreille ibaia 788
Cowlitz ibaia 261
Spokane ibaia 190
Deschutes ibaia 170
Lewis ibaia 136
Yakima ibaia 100
Wenatchee ibaia 91
Okanogan ibaia 86
Kettle ibaia 83
Sandy ibaia 64

Hiri nagusiakAldatu

Columbiak igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

HidrometriaAldatu

Columbiaren emaria 111 urtez, 1878-1988 bitartean, neurtu zen The Dallesko estazioan (Oregon)[2]. Ibaiak 610.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 91. Batez besteko emaria 5.438 m³/s da. Emari handiena ekainean du (12.891 m³/s), eta txikiena urrian (2.906 m³/s).

Columbiaren batez besteko emariak (/s) The Dallesen neurtuak
Datuak: 1878-1988 bitartean

 

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia .
  2.   [http://www.grdc.sr.unh.edu/html/Polygons/P4115200.html Columbia Basin Station: The Dalles, Oregon] grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2018-2-13 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Columbia (ibaia)