Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

1482an, Diogo Cão portugaldarrak Kongo ibaiaren bokalea esploratu zuelarik, zutarri bat eraiki zen ibai bazterrean. Hortaz hasieran Rio de Pedrão ("Zutarriaren ibaia") izena eman zitzaion. Kongo izena lurralde honetan zegoen Kongo erresumatik dator. Kongok bainatzen dituen Kongoko Errepublika Demokratikoak eta Kongoko Errepublikak ibaitik hartu dituzte beren izenak. Herri indigenek, ordea, Nzadi ("Ibaia") esaten zioten, portugaldarrek Zaire bihurtu zutena. 1971etik 1997ra Zaire izena hartu zuten bai Kongoko Errepublika Demokratikoak eta baita ibaiak berak ere Mobuturen erabakiz.

IbilbideaAldatu

 
Brazzaville eta Kinshasa hiriak eta Malebo urgeldia satelite bidezko argazkian.

Kongo ibaiaren iturburuak Ekialdeko Afrikako Rifteko lautada eta mendietan, Tanganyika lakuan eta Mweru lakuan daude. Hauek Lualaba ibaia elikatzen dute eta Boyoma ur-jauzien azpian Kongo bihurtzen da. Zambiako Chambeshi ibaia hartzen da Kongoren iturburu nagusitzat, adarrik luzeena delako.

Kongok Kisangani zeharkatzen du eta baita Mbandaka ere. Han Ubangi ibaiarekin elkartzen da eta biek Malebo urgeldia (Stanley urgeldia) sortzen dute. Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoaren hiriburua, eta Brazzaville, Kongoko Errepublikarena, urgeldiaren bi bazterretan daude. Aurrerago, Livingstone ur-jauzietan amildu eta gero, Matadi eta Boma zeharkatzen ditu eta Muanda herrixkaren ondoan itsasoratzen da.

Kongo ibaiaren arroak herrialde hauen lurrak hartzen ditu: Afrika Erdiko Errepublika, Angola, Burundi, Gabon, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kongoko Errepublika, Ruanda, Tanzania eta Zambia

Garrantzi ekonomikoaAldatu

Livingstone ur-jauziek itsasotik iristea galerazten badute ere, Kongo ibaiak zenbait tarte nabigagarri ditu, Kinshasa eta Kisangani artean batez ere. Erdialdeko Afrikako merkataritzako gaien zati handi bat (kobrea, palma olioa, kafea, azukrea eta kotoia) ibaian zehar garraiatzen da. Ur-jauzien tartea saihesteko burdinbidea erabiltzen da.

Ibaiak energia hidraulikoa produzitzeko ahalmen handia dauka. Helburu horrekin Ingako urtegiak eraiki dira Pool Maleboren beheko aldean.

IbaiadarrakAldatu

Goi ibilbidean, iturburutik Kisanganiraino, Lualaba izena du. Mendi eta goi ordokiak zeharkatzen ditu. Ibaia maiz mehar eta bihugunetsua da, ur-jauzi eta lasterrekin.

Erdiko ibilbidea. Kongo garaia eta Erdialdeko Kongo hartzen ditu.

Behe ibilbidea edo Kongo beherea, Brazzaville/Kinshasatik itsasoraino. Bi zati:

  • Kinshasatik Matadiraino (350 km), ibaiak Banguko mendiak zeharkatzen ditu. 32 ur-jauzi daude eta nabigazioa ezinezkoa da.
  • Mataditik itsasoraino (137 km) ibai barea da eta itsasontziak ibil daitezke. Boma eta Banana artean uharte zingiratsuek hainbat besotan banatzen dute.

Uharte garrantzitsuenakAldatu

Hiri garrantzitsuenakAldatu

HidrometriaAldatu

Kongo ibaiaren emaria 81 urtez (1903-1983) neurtua izan da Kinshasan, iturburutik 3.937 kmra eta itsasoratu baino 480 km lehenago.[2] Ikertutako azalera arro osoaren %95 da. Urteko batez besteko emaria 39.536 segundokoa da. Emari handiena abenduan du (56.081 m³/s) eta txikiena abuztuan (31.086 m³/s).

Kongo ibaiaren batez besteko emariak (/s) Kinshasan neurtuak
Datuak: 1903 eta 1983 artean

 

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu