Ireki menu nagusia


Urederra Nafarroako ibai bat da. Urbasa mendilerroan sortzen da, Bakedano herritik gertu, zirku ikusgarri batean; eta, 19 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Ega ibaira isurtzen ditu urak, Lizarra parean.

Urederra

Urederra 9-2007.jpg

Ureder ibaia, sorburutik gertu.
Urederra hemen kokatua: Euskal Herriko ibaien mapa
Urederra
Urederra
Urederra (Euskal Herriko ibaien mapa)
Koordenatuak 42° 48′ 16″ N, 2° 08′ 09″ W / 42.8044°N,2.13583°W / 42.8044; -2.13583Koordenatuak: 42° 48′ 16″ N, 2° 08′ 09″ W / 42.8044°N,2.13583°W / 42.8044; -2.13583
Kokapena Nafarroa
Luzera 37 km
Arroa 354,34 km²
Batez besteko emaria 7-8 m³/s

IbilbideaAldatu

Leku ikusgarrian sortzen da: Urbasako Ubabako begiratokiaren (Pilatosen Balkoia) azpian dagoen Urederra iturburuko ur-jauzian. Inguru hori oso aberatsa da biltzen dituen ekosistemengatik, 1987an Urederraren iturburuko Natur Parkea izendatu zuten. Hortik aurrera, Bakedano, Zuraide, Barindano, Artabia eta Larrion herriak zeharkatzen ditu.

Zentral hidroelektrikoaAldatu

Serapio Huici Lazcano bide ingeniari atarrabiarrak eta Daniel Múgicak abiatu zuten energia hidrolektrikoa sortzeko sistema, alde batetik Ubaban (Bakedano) egindako ubidetik, ingenieritza lan zaila suertatu zena eta gaur egungo Pilatosen balkoian kokatua, eta bestetik Zudaireko zentrala, 1903an egindakoa. Hortik, argindarra 14 kilometroko hari sistema baten bidez Olaztiko porlan lantegiraino eraman zuten, urte haietan ere abiatutakoa. 1916 eta 1920 berriztapenak egin zituzten zentralean. Eta gaur egun ere martxan dago, 1983an mekanizatu eta berriztatu ondoren.[1]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu