Kakuetako ur-jauzia

Zuberoako ur-jauzia

Kakuetako ur-jauzia Zuberoan dagoen Kakuetako arroilako ur-jauzia da, 20 metro ingurukoa.[1]

Kakuetako ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′17″N 0°51′00″W / 42.98807°N 0.8501°W / 42.98807; -0.8501
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiOloroe-Donamariako barrutia
KantonamenduAtharratze-Sorholüzeko kantonamendua
Frantziako udalerriUrdatx / Santa Grazi

Inguruko mendiak aldatu

Ur-jauzi hau Pirineoetan dago. Uhaitxa ibaiak 15.000 urtez erosioaren bidez eraturiko arroila da hau eta bi kilometro inguruko luzera du, hormen altuera puntu batzuetan 350 metroraino heltzen delarik. Arroila oso estua da, batzuetan horma bien artean 3 metrotako zabalera besterik ez baitago.[2]

Bertara nola iritsi aldatu

Santa Grazin (Zuberoan) kokaturik dagoen haitzebakian dago, inguruko ikusgarrienetarikoa Holtzartekoekin batera. Larrautik Atharratzera doan errepidean Santa Grazira heldu baino lehenago dago Kakuetako arroilako sarrera. Handik bi kilometrora dago ur-jauzia, mendi barru-barrutik sortzen dena.

Turismorako guztiz prestaturik dago, baina bisitatu ahal izateko, sarrera ordaindu beharra dago. Segurtasun-arrazoiak direla eta, arroila itxita egoten da azaroaren 15etik martxoaren 15erarte.

Erreferentziak aldatu

  1. Hirukide. «Kakuetako arroila» Hirukide (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  2. Oiartzabal, Ainhoa. (2005-12-04). «Holtzarte eta Kakueta (Zuberoa): Arroilak haitz biluzi biziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu