Aitzondoko ur-jauzia

Aiako Harriko ur-jauzia

Aitzondoko ur-jauzia Aiako Harria Parke Naturalean dagoen ur-jauzia da, Bidasoa beherea eskualdeko Irun udalerriko lurretan (Gipuzkoa), Meaka auzoan.

Aitzondoko ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′26″N 1°46′19″W / 43.3071657°N 1.7720627°W / 43.3071657; -1.7720627
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaBidaso Beherea
UdalerriaIrun

Irusta ur-jauzia izenarekin ere ezaguna da. Ur-jauzi hau Ibarla errekaren ibilbidean aurkitzen da; Aiako Harriko Azkain mendiko magaleko granito-harkaitzetatik 100 metro behera amiltzen da ura.[1]

Garaiaren arabera, ur emaria oso desberdina da.[2]

Bertara nola iritsi

aldatu

Ibilbide zirkularraren hasiera Irun herrian bertan hasten da, Ola sagardotegitik Ibarla auzoan.[4][5] Sagardotegi hori XIII. mendean Arantzeteko burdinola izan zen, eta hiru metroko zabalerako kareharrizko hormak.

Irugurutzetako labeak ere ingurune horretan daude. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko inguruetan ateratzen zen burdin karbonatoa Aitzondoko mehargunean dagoen Irugurutzetako labeetan kiskaltzen zuten. Labeetaraino, bagonetaz edo kableen bidez garraiatzen zuten minerala.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Aitzondoko ur-jauzia (2,1 km)» www.uragentzia.euskadi.eus (Ura, Ur Agentzia, Eusko Jaurlaritza) 2014-09-23 (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  2. Arrizabalaga, Mikel. «Irugurutzetako labeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  3. Arrizabalaga, Mikel. «Irugurutzetako labeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. a b «Aiako Harria» www.bidasoaturismo.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  5. «Aiako Harria: Iruguretzetako labeak / Aiztondoko ur-jauzia /Meakako landa-eremua» (pdf) Irun Berdea (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu